Lankidetzaren Proiektuen Arloan

Solidaridad para la soberanía alimentaria en Guantánamo (proyectos de cooperación de Euskadi-Cuba)

EUSKADI-CUBAk egiten duen lankidetza Iraultza kubatarraren gizarte-programak ditu ardatz, eta giza-garapen iraunkorrean oinarritzen da. Hala, tokian tokiko elkartasun-proiektu horiek dimentsio ekonomikoa, soziala, politikoa, ekologikoa eta kulturala barneratzen dituzte eta gizartearen parte hartzetik eta genero-berdintasunetik abiatuta, garapen kubatarraren prozesua babesten dute.

EUSKADI-CUBA elkarteak 1996an hasi zuen garapenerako lankidetza-lana San Miguel del Padronen (La Habana), hasiera batean etxebizitzen baldintzak hobetzeko proiektuak bultzatuz.

Video "Apoyando el poder de la comunidad - La solidaridad vasca con San Miguel del Padrón (La Habana)"

3 bideo: Komunitate osasuna laguntzeko proiektua. "La Corea" auzoa (San Miguel del Padrón)

1996tik, EUSKADI-CUBA sortu zenetik, izaera sozialeko ekimenak babesten ditu La Habanako hainbat udalerrietako erakundeekin elkarlanean. Egun lankidetza-lanik handiena Kubako ekialdeko probintzietan egiten du, Granman, Holguinen eta Guantanamon, hain zuzen.

Hiru probintzia horietan elikadura-subiranotasunera bideratutako ekintzak garatzen ditu: hiri-nekazaritza babesten du, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen-unitateak (UBPCak, CPAak, CCSak) bultzatzen ditu (ur-hornidura eta azpiegiturak hobetuz irizpide agroekologikoak erabilita, trebakuntza eskainiz, ekoizpena dibertsifikatuz eta handituz, etab.) eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzen du ekoizpen-garapeneko zein komunitate-garapeneko ekintzetan.

Beste lan-ildo estrategiko bat gure proiektu guztietan genero-berdintasunaren alde egiten dugun sentsibilizazio- eta trebakuntza-lana da, pentsaera-aldaketak sorrarazteko balio duen lana, hain zuzen. Emakume Kubatarren Federazioari ere elkarlanean gaude, emakumeek ordaindutako lanpostuak eta zuzendaritza-lanpostuak errazago lortzeko proiektu espezifikoak bultzatuz.

Bideoa: "Casa de Orientación a la Mujer y a la Familiari" laguntza proiektua, Manuel Tamesen (Guantanamo)

Azkenaldian elkarteak egindako lankidetzan laguntza materiala nabarmena izan den proiektuak alde batera utzi dira. Horren ordez, integrazio handiagoko proiektuak bultzatzen dira, beste ardatz bat dutenak: elikadura-subiranotasuna, hain zuzen.

EUSKADI-CUBAk argi dauka Kubarekiko laguntasun-elkartea dela; lankidetza-proiektuak garatzen ditu Kubak hala eskatu diolako eta, horri eutsiko dio beharrezkoa den bitartean.

Bideoa: Iñaki Lizeagari elkarrizketa (Habanan bizi den Euskadi-i-Cubako kooperantea)

EUSKADI-CUBAk, 2007ko abenduan, Kubarekiko Lankidetzari buruzko II Estatu Topaketa antolatu zuen, B.E.C.-Bilbao Exhibition Center-en, Barakaldon (Bizkaia). Bideo, argazki eta informazio guztiak ikusteko, sakatu hemen:

Kubarekiko Lankidetzari buruzko II Estatu Topaketa

Laburpen-bideoa: Cubainformación Cubarekiko Lankidetzari buruzko II Estatu Topaketan

EUSKADI-CUBAko lankidetza-ereduak, karitateari eta "marketing solidarioari" uko egiten diena, eta Iraultzaren gizarte-plangintzekin lotuta dagoena, eskuineko alderdi politikoen erasoak jasan ditu, gure elkartearen hainbat egitasmo solidarioei betoa ipintzen saiatu dena.

Bideoa: Gasteizko Partidu Popularrak Euskadi-Cubari betoa ezarri du

Azken urteetako proiektu batzuk

Yaterasen isolatuta dauden landa-eremuetako baserrien eguzki-elektrifikazioa

Bideoa: Guantanamo herrialdeko mendialdeetan eguzki-elektrifikazio proiektua

Proiektu honekin populazioaren bizi-kalitatea hobetu zen, elektrizitaterik gabeko herriak eguzki-jatorriko elektrizitateaz hornitu baitziren. Horrek etxeko lanak erraztu zizkien herritarrei eta familien osasuna hobetu egin zen elikagaien kontserbazioari esker; gainera, formakuntza, informazioa, kultura eta aisialdia errazago eskuratzea ahalbidetu zuen telebistaren eta irratiaren eraginez.

Ondorioz, migrazio-joera eta nekazal-lurrak bertan behera uzteko joera txikitu egin ziren; Kubak, kooperatibetatik abiatuz, nekazal-ekoizpen jasangarriaren alde apustu egiten duen unean, hain zuzen.

Laguntzan dute: Bizkaiko Foru Aldundia eta hainbat udaletxe (Abanto, Amurrio, Barakaldo, Basauri, Etxebarri, Irun eta Gasteiz.

Emakumeek ordaindutakoak eta erabakitzaileak diren lanpostuak eskuratzea Habana hirian

Proiektu honekin emakumeek eskubide eta aukera berdinak izatea bultzatu da alor publikoan zein pribatuan eta horrek, beraien parte hartze aktiboa bultzatu du arlo ekonomikoan, politikoan eta sozialean. Emakumeak ordaindutakoak eta erabakigarriak diren lanpostuetara sartzea izan zen proiektuaren helburua. Horretarako, sentsibilizazio- eta trebakuntza-programa bat eskaini zitzaien hainbat talderi: emakumezko langileei, FMCko emakumezko kolaboratzaileei eta boluntarioei, CSSko kooperatibistei, sindikatuei eta masa eta komunikabideetako taldeei.

Bilboko Udalak eta FMCk finantzatu zuten.

Granmako probintzian hiri-nekazaritzako ekoizpen-ahalmena hobetzea

Proiektu honen bidez hiri-nekazaritzaren garapena indartu zen. Ikerketa zientifikoa, zientzia, teknologia eta trebakuntza babestu ziren horretarako, Kubako hiri-nekazaritzako ildoan zehazten den moduan. Hiriko nekazaritza-ekoizleak ekoizpen-teknika egokien erabilpenean trebatu ziren, Granmako Unibertsitateko Landare Bioteknologiako Zentroak (CEBVEG) hiri-nekazaritzari buruz egindako ikerketa zientifikoa bultzatu zen, eta ekoizpen-azpiegiturak hobetu ziren, horiek beharrezkoak baitira teknologikoki egokia, jasangarria eta ingurumenarekiko errespetuzkoa den hiri-nekazaritza garatzeko.

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu zuen.

Holguineko probintzian kanabera-birmoldaketa egiten ari diren inguruetako nekazal-komunitateen baldintza sozioekonomikoak hobetzeko laguntza

Bideoa "De nuestras manos, la vida". Euskadi-Cubak eta ACPA (Animali Ekoizpenerako Kubatar Elkarteak) Maceon (Holguin herrialdean) bultzatutako proiektua, azukre-kanaberako lurraldeak nekazal- eta abere-ekoizpenerako birmoldaketa laguntzeko)

Proposamen hau Holguineko probintziako nekazal-komunitateetako baldintza sozioekonomikoak hobetzeko laguntzaren parte da. Horretarako, kanabera ekoizpenera bideratutako lau UBPCen ekoizpen-eraldaketa eta ekoizpen-dibertsifikazioa indartu ziren eta komunitateetako bizi-baldintzak hobetu ziren hainbat ekimenen bidez:

a) Genero ikuspegia duen trebakuntza-integraleko programa bat garatu zen. Ondorioz, gaitasun berriak sorrarazi eta pentsaera aldaketak eragin dira bai ekoizpen-arloari zein kudeaketa jasangarriari dagokionez. Era berean, aldaketak egin dira genero arteko harremanei dagokien subjetibitatean.
b) Nekazaritzako eta abeltzantzako ekoizpen-azpiegiturak sortu eta hobetu ziren, betiere irizpide agroekologikoak aintzat hartuz eta ekoizpen-unitateen garapen-programekin bat eginez.
c) Komunitateetako gizarte-azapiegiturak indartu eta hobetu ziren.

Proiektu hau hainbat erakundek finantzatu zuten: Bizkaiko Foru Aldundiak, Abanto Zierbenako udaletxeak, Barakaldoko udaletxeak eta Iruneko udaletxeak.

Nerabeentzako harrera integrala indartzea

Granmako probintzian dagoen Rio Cauto udalerriko nerabeen osasun integralaren aldeko ekimenak ugaritu eta optimizatu nahi dira proiektu honekin. Nerabeei, osasuneko eta hezkuntzako profesionalei eta familia-gurasoei trebakuntza-jarduerak eskaintzen zaizkie. Gainera, beraien ekintzak egiten dituzten egoitzetan erreabilitazio eta hornidura lanak egiten ari gara eta baita Nerabeentzako Harrera Integraleko egoitza sortzen ere.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak onartu zuen.

Guantanamoko Realengo 18n “El lechero” komunitatearen garapen integrala

Proiektu honen bidez ekoizpen-azpiegitura indartzen eta suspertzen da, lehorteei aurre egiteko ekoizpen-sistema berriak ezartzen dira, herritarrei trebakuntza eskaintzen zaie eta gizarte-azpiegitura babesten da. Egitasmo honen bidez, azken finean, herritarrek beraien garapen integrala -ekonomikoa eta soziala- garatzeko beharrezkoak dituzten oinarriak finkatzen dira. Garapen integral hori, betiere, modu jasangarrian, ingurumenarekiko errespetua mantenduz eta komunitate-bazterketarik gabe gauzatzen da eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen du.

Lan-proposamen hau Eusko Jaurlaritzak onartu zuen.

Nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenaren dibertsifikazioa Guantanamoko probintziako Manuel Tames udalerriko kanabera-UBPCetan

Azukre-industriaren birmoldaketa ematen ari den Guantanamoko inguruetako landa-komunitateen baldintza sozioekonomikoak hobetzeko proposamena da honako hau. Kanabera-ekoizpena nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenera birmoldatzea bultzatzen da, eraldaketa- eta dibertsifikazio-prozesuaren bidez.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen-azpiegiturak sortzen eta hobetzen dira, betiere irizpide agroekologikoetatik abiatuta. Genero-ikuspegia duen trebakuntza integraleko programa bat ere eskaintzen da, horren eraginez gaitasunak garatu eta pentsaera-aldaketak eragiten baitira bai ekoizpenari eta kudeaketa jasangarriari dagokionez, bai genero-harremanen subjetibitateari dagokionez. Ezin aipatu gabe utzi, komunitateen zerbitzuak eta azpiegiturak ere indartzen eta hobetzen dituela.

2006ko Focad deialdian Eusko Jaurlaritzak finantzatu zuen.

Granma probintziako hiri-nekazariek duten abelazkuntzarako gaitasunak indartzea

Proiektu honekin Kubako ekialdeko eskualdeko hiri-nekazaritzaren garapena indartu nahi da, Granmako probintziakoa bereziki. Horretarako, 26 azpiprogrametan (Zientzia, Teknologia eta Trebakuntza) eta abere- azpiprogrametan beraien gaitasunak indartuko dira.

Ezarritako helburua lortzeko hirietako eta hiri-inguruetako abere- ekoizleen gaitasunak bultzatuko dira, ekoizpen teknika egokien erabilera bultzatuz; Landare Bioteknologiako Ikerketa Zentroak (CEBVEG), Animali Ekoizpeneko Ikerketa Zentroak eta Tokiko Garapeneko Ikerketa Zentroak egindako ikerketa zientifikoa eta trebatzuntza-lana indartuko dira. Gainera ekoizpen-azpiegiturak hobetuko edo sortuko dira, horiek beharrezkoak baitira teknologikoki egokia, iraunkorra eta ingurumenarekiko errespetuzkoa den abere-garapena lortzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu zuen.

Garapen sozioproduktiboa Manuel Tameseko kooperatiba- eta nekazal-sektorean

90eko hamarkadako krisi ekonomikoak eta azken hamarkadako klima sasoi bereziak Manuel Tameseko egoera ekonomikoa kaltetu dute. Horrek bertako giza-garapena oztopatu du eta Estatuak egoera gainditzeko egindako ahalegina ez da nahikoa izan.

Proiektu honen parte dira ekoizpen-azpiegiturak indartzea eta dibertsifikatzea, lehorteei aurre egiteko ekoizpen-sistemak ezartzea, herritarrak trebatzea eta gizarte-azpiegiturari babesa ematea. Ekimen horiei esker, herritarrentzat oinarriak finkatzen ditu beraien garapen integrala –ekonomikoa eta soziala- burutu dezaten, betiere modu jasangarrian, ingurumena errespetatuz, komunitate bazterketarik gabe eta ekoizpen-prozesuetan emakumearen integrazioa bultzatuz eta bermatuz. Guzti horrek, argi eta garbi, herritarren bizi-kalitatearen hobekuntza dakar.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak finantzatu du.

Modu jasangarrian indartu ekoizpenaren dibertsifikazioa eta abeltzantza eta gizarte-azpiegiturak, Bayamoko udalerriko ekosistema hauskorretan dauden bi komunitatetan

Proiektu honen bidez, Bayamo udalerriko ekosistema hauskorretan dauden bi komunitateteetako abeltzaintza eta gizarte-azpiegitura modu jasangarrian indartu nahi dira. Horri esker, UBPCen ekoizpen-eraginkortasunean eta Guasimilla eta La Teodora komunitateetako bizi-baldintzetan eragiten duten arazoei aurre egiten zaie.

Proposamen honek honako ekintzak biltzen ditu: patio familiarretan zein UBPCetan ganadu handiaren zein txikiaren ekoizpenerako aukera jasangarriak bultzatuz; azpiegiturak indartuz lurraren kontserbazioarako eta lehortearen aurrean ahulak diren espezieak dibertsifikatzeko; eta komunitateen bidezko garapena indartuz.

Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu zuen.

La Corea auzoko komunitate-giroaren hobekuntza

Proiektu honek auzoko egoera hobetzen laguntzen du, bai ikuspuntu fisikotik (ingurumena) zein sozialetik (auzoko emakumeen espezifikotasuna kontuan izanik, ohiturak eta aisialdirako ekintza osasungarriak sortzen ditu). Ekimen honek, azken batean, auzoan abian den Garapen Integralerako Programa babesten du.

Honakoan oinarritzen da:

a) Herritarren ingurumen-kultura indartzen da, eta epe luzerako ingurumen-kudeaketan genero-faktorea hartzen da kontuan.

b) Gune berdeak sortzen dira atsedenerako eta aisialdi- eta kirol-ekintzetarako.

c) Auzoko mikrozabortegiak kentzen dira.

2007ko deialdian Bilboko Udaletxeak babestu du.

Urbano Noris udalerriko garapen kooperatiboari babesa

Garai Berezia eta azken 10 urteetako lehorte gogorren ondorioz, nekazal-kooperatibak dauden nekazal-komunitate askoren garapen sozioekonomikoa mugatu eta moteldu egin da.

Proiektu honekin nekazal-inguru horietako tokiko garapena bultzatu nahi dugu, kooperatiben sektorearen -CPAk eta CCSak- garapena bultzatuz. Horretarako, genero-ikuspuntua duten teknologia alternatiboen eta jasangarrien erabilera bultzatzen da.

Lau kooperatibekin eta beraien komunitateekin egin da lan. Hala egitea iruditu zaigu onena dela, kooperatibak mobilizaziorako eta ekintza-sozialerako guneak direlako nekazal-inguruetan. Beharrezkoa da haien egitura sozioproduktiboa indartzea beraien komunitateen garapenean zuzenean eragiteko.

Proiektua Arabako Foru Aldundiak babestu du.

Granma probintzian Hiriko eta hiri inguruko nekazaritza indartzea, elikagaiak ekoizteko

Proiektu hau lau urtetako lanaren jarraipena da. Granmako hiriko eta hiri inguruko nekazaritzaren garapena babesten du eta hortaz, probintziako elikadura-subiranotasunaren indargarri ere bada.

Nekazaritza Ministerioaren lehentasuna duten azpiprogramen barruan egiten da lan, aurreko kasuetan bezala, unibertsitateko ikertzaileen zein irakasleen eta ekoizleen -nekazariak zein abeltzainak- arteko harremana bultzatuz.

Proiektu honetan unibertsitateko ikerketa bultzatzen da -ekoizpenean eragin zuzena duen ikerketa, hain zuzen-, ekoizleen gaitasunak indartzen dira (nekazarienak zein abeltzainenak) eta udalerriarentzat eredu diren ekoizpenerako azpiegitura txikiak sortzen eta hobetzen dira.

Egitasmo hau Bizkaiko Foru Aldundiak babestu du.

Manuel Tameseko kooperatiba- eta nekazaritza-sektorearen garapen sozioproduktiboa. II. fasea

Proiektuak, udalerriko tokiko garapen ekonomikoa bultzatzeko proposamenetik abiatuta, lehorteari aurre egingo dioten ekoizpen-sistemak bultzatzen jarraitzen du. Horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak ezarriko dira eta herritarrek hauek erabiltzeko behar dituzten gaitasun teknikoak indartuko dira.

Horrela, herritarrentzat oinarriak finkatzen dira beraien garapen integrala –ekonomikoa eta soziala- burutu dezaten, betiere modu jasangarrian, ingurumena errespetatuz, komunitate bazterketarik gabe eta ekoizpen-prozesuetan emakumearen integrazioa bultzatuz eta bermatuz. Guzti horrek, argi eta garbi, herritarren bizi-kalitatea hobetzea dakar.

Proposamen hau Eusko Jaurlaritzak babestu du.

Guantanamoko Manuel Tameseko kainabera-UBPCen garapen sozioekonomikorako alternatiba: Nekazaritza- eta abeltzantza-ekoizpenaren dibertsifikazioa

Proposamen honen bidez Manuel Tamesen garapen jasangarria bultzatu nahi da honakoen bidez:

a)Kooperatibetan eta hauek dauden komunitateetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatuko duten baldintzak eskaini.

b) Emakumeen eta gizonen gaitasunak modu espezifikoan indartu, La Cristalina eta Martires de Angola UBPCetan nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpen jasangarria bultzatzeko.

c) Beharrezkoak diren ekoizpen-azpiegituren ezarpena, irizpide agroekologikoetatik abiatutako ekoizpena dibertsifikatzeko. Betiere UBPCetako programen garapenarekin egingo dute bat.

d) Kudeaketa-bideak eta azpiegiturak, logistika eta emakumeentzat zein gizonentzat diren UBPCetako zerbitzuak hobetu.

Eusko Jaurlaritzak finantzatu du.

Kubako nerabeen genero estereotipoak berreraiki

Proiektu honen bidez genero-berdintasuna bultzatu nahi da, nerabeen harremanetan genero-estereotipoak gutxituz. Horretarako, komunikaziorako bideak sortu, komunikatzaileei gaitasunak eskaini eta genero-gaietan espezializatutako liburutegi bat egingo dira. Lan-proposamen hori “nerabeen genero-harremanen estereotipoak” izeneko ikerketatik abiatuko da.

Proiektu hau Bilboko Udaletxeak finantzatu du eta tokiko ekarpena Emakume Kubatarren Federazioaren eskutik etorri da.

Granmako Unibertsitateko Nekazal-Zientzien Fakultateko irakasteko eta ikerketzeko gaitasuna indartzea

Proiektu honekin Granmako Unibertsitateko nekazal-zientzien fakultateko irakaslegoaren eta ikerketen gaitasunak indartu nahi dira. Bi lan-ildo bereiz daitezke: alde batetik, instalazioak hobetu nahi dira (batez ere, laborategiena), eta bestetik, irakasleei lagundu nahi zaie EHUrekin elkarlanean sortutako graduondokoetan parte har dezaten. Batez ere, irakasleak eta ikertzaileak diren emakumeen parte hartzea bultzatuko da, horiek Kubako hiri-nekazaritzan emakumeen parte hartzea bultzatuko dutelako gero.

Proiektuak Arabako Foru Aldundiaren eta Granmako Unibertsitatearen babesa du.

La Corea Gazte Zentroko gaitasun eraldatzailea indartzea

La Corea Gazte Zentroa sortu zenetik ari da Euskadi-Cuba harekin elkarlanean, auzoan egiten diren hainbat proiektu eta ekintza bultzatuz. Proiektu honen helburua La Corea Gazte Zentroko lana zabaltzea da hala nola, Euskadin Kubako gazteen errealitateaz informatzea.

Lan-proposamena Gazte Komunistekin elkarlanean egin zen. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak 1.806,00 euro eman ditu.

VIDEO: Centro Juvenil barrio La Corea: trabajando para la comunidad

VIDEO: Juventudes del Partido Popular arremete contra la asociación Euskadi-Cuba

Nuevas Generaciones afirma que la cámara de video comprada por Euskadi-Cuba para un centro juvenil de La Habana con fondos del Consejo de la Juventud de Euskadi será "utilizado en la elaboración de propaganda"

Modu jasangarrian bultzatu abeltzantzaren eta gizarte-azpiegituren berreskuratzea eta indartzea, Bayamoko udalerriko ekosistema hauskorretan dauden bi komunitatetan. II. fasea

Abian den lan-proposamenean ezarritako helburuak eta emaitzak mantentzen dira. Bayamoko udalerriko bi komunitatetan abeltzantza eta gizarte-azpiegiturak berreskuratu eta indartu nahi dira modu jasangarrian

Hasitako lanarekin jarraituz, azpiegiturak indartzen ditu lurrak kontserbatzeko eta bazka-espezieak eta belardiko espezieak dibertsifikatzeko; azienda handi zein txikien ekoizpenerako alternatiba jasangarriak erabiltzeko giza-gaitasunak indartzen ditu; eta komunitateetako genero-berdintasunaren aldeko lanean jarraitzen du.

Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izaten jarraitzen du.

 

TWIITER

Facebook