Heltzen zaizkigun Kubari buruzko berriak komunikabide talde handien eskuetan dago; horiek guztiek herri honen errealitateaz zentsuratzen eta manipulatzen dute, eta gezur borobilak esaten dituzte egunero. Kubak jasaten duen blokeoa ekonomikoa ez ezik informatiboa ere bada.
EUSKADI-CUBAn, ahal dugun heinean, Iraultzaren aurkako gezur horien kontra egiten saiatzen gara. Horretaz gain, Mass Media handiek ezkutatzen dituzten errealitateak hurbiltzen ahalaegintzen gara. Eta –aukera ematen digutenean- komunikabideetan gure iritziak plazaratzen ditugu. Arlo honetan ezinbestekoa da Euskal Herrian bizi diren eta EUSKADI-CUBAko bazkideak diren kubatarren parte hartzea.
Euskadi-Cuba eta Cubainformación Hamaika Telebistan
EUSKADI-CUBAk ETBko "Pásalo" programari zuzenketa publikoa eskatzen dio
Bideoa: EUSKADI-CUBAko Milagros Aceak, homosexualitateari buruz Kuban, "Pásalo" saoian (ETB)
Bideoa: EUSKADI-CUBA "Pásalo" programan (Jose Manzaneda)
Euskadi-Cuba Televisión Españolaren Telediarion, PCCren Kongresuari buruz
Orain, EUSKADI-CUBAk Cubainformación proiektua abian jarri du. Hainbat adarretako ekimena da: Interneteko telebista, paperezko hiruhilabetekaria, eguneroko berrien webgunea eta asteroko irratsaioa. Irratsaioa Bizkaian, Tas Tas Irati Librean (97.0 FM) emititzen da.
Bideoa: EUSKADI-CUBAk Cubainformación proiektua zelan sortu zuen azaltzen du
Testua, bideoa eta argazkiak: Cubainformación "Komunikabide alternatiboak eta emigrazioa" foroan.
|