Laguntza materiala

EUSKADI-CUBAk laguntza material eta laguntza humanitarioaren bidez ere laguntzen dio herri kubatarrari.

2008ra arte, EUSKADI-CUBAK eguneroko dohaintza materialen bilketa burutzen zuen bere biltegi nagusian, Santurtzin (Bizkaia).

2009tik aurrera, dohaintza handiak besterik ez dira bideratzen. Materialak edukiontzietan bidaltzea oso garestia denez, material espezifikoak baino ez dira biltzen, euren kalitatea eta kantitatea kontuan hartuta.

EUSKADI-CUBAk laguntza materiala bideratzeko kanpaina bereziak ere antolatu ditu, “Elkartasun-hurakana” izenekoa esaterako, Gustav eta Ike hurakana pasatu ostean. 2008ko urritik 2009. urtearen hasierara arte, Elkarteak laguntza-kontu korronte bat izan zuen irekita, Gustav eta Ike hurakanek eragindako eremuen susperraldirako. Soilik pertsonen dohaintzen bidez, 40.000 euro inguru bildu ziren.

Emigrazio kubatarrak eta Kubarekiko Elkartasun Mugimentuak Sandy hurakanaren ondorengo dohaintza-kanpaina jarri zuten martzan (2012)

Bideoa: "Kubarekiko elkartasun hurakana" nazioarteko kanpainaren eredua (2008)

Bideoa: Euskadi-Cuba eta beste elkarte batzuen "Kubarekiko elkartasun hurakana": dohaintzen lehenengo kopuruak (2008)

Une batzuetan, kanpaina bereziak eta espezializatuak gauzatu ditugu, “Cubarako Bibliobusa” kanpaina kasu. Horren bidez, liburuak bildu genituen autubus bat hornitzeko. Hau Cubako Sierra Maestra-ko komunitateetik mugitzen da biblioteka mugikorra bezala, eta elbarrientzakoa da lehentasunez.

2009tik, dohaintza handiak besterik ez ditugu bideratzen. Azpiegitura eta bidalketak garestiak direla eta, material espezifikoak eta bereziak biltzen ditugu, kalitate eta kantitate arau zehatzen arabera.

 

TWIITER

Facebook