• Español
  • Euskara
Cuba-Venezuela: ALBA jaio da (2006-2007)
Aurreko kanpainak

Egindako ekitaldi publikoak

Kontzertua, kanpainaren bukaeran:
2007ko irailaren 21ean, "Cuba-Venezuela: ALBA jaio da" kanpainaren bukaeran, ALBA (Alternativa Bolivariana para los Pueblos de América) proiektuarekiko elkartasun kontzertu jendetsua ospatu zen, Bilboko KAFE ANTZOKIAn. Musikariak honako hauek izan ziren: TTAKUNARIN (Txalaparta), KAREL GARCIA (Trobalari kubatarra), SONORA SONERA (Son kubatarra) eta TAMBORES DE MI PUEBLO (Musika afro-venezuelarra)

Bideoforumak:

2006

  • Apirilak 25, 26 eta 27: Kubari, Venezuelari eta ALBAri buruzko bideoforum-zikloa “La Bolsa” Zentro Zibikoan. Bilbo.
  • Maiatzak 9, 10 eta 11: Kubari, Venezuelari eta ALBAri buruzko zikloa. Zorrotzako Gaztetxea. Kubari buruz egindako jardunaldi-esparruaren barruan (maiatzak 8tik 14ra).

 

  • Urriak 9, 10 eta 11: Kubari, Venezuelari eta ALBAri buruzko bideoforum-zikloa Punta Galeako Txorimalo gaztetxean.
  • Urriak 17: Kubari buruzko bideofouma Getxoko Itzubaltzeta Gaztetxean.
  • Urriak 24: Venezuelari buruzko Bideoforuma Getxoko Itzubaltzeta Gaztetxean.
  • Azaroak 9: Kubari buruzko Bideoforuma Leioako Udondo Gaztetxean.
  • Azaroak 23: Venezuelari buruzko bideoforuma Azpeitiako Sindikatu Zaharrean.
  • Azaroak 28, 29 eta 30: Kubari, Venezuelari eta ALBAri buruzko bideoforumak Sestaoko liburutegian


2007

  • Otsailak 15: Venezuelari buruzko bideoforuma Getxoko Ezker Batua-Berdeak-en lokalean.
  • Otsailak 22: ALBAri buruzko bideoforuma Getxoko Ezker Batua-Berdeak-en lokalean.
  • Otsailak 28: Venezuelari buruzko bideoforuma Durangoko Pinondo Etxean.

  • Urriak 9, 10 eta 11: Kubari, Venezuelari eta ALBAri buruzko bideoforum-zikloa Punta Galeako Txorimalo gaztetxean.
  • Urriak 17: Kubari buruzko bideofouma Getxoko Itzubaltzeta Gaztetxean.
  • Urriak 24: Venezuelari buruzko Bideoforuma Getxoko Itzubaltzeta Gaztetxean.
  • Azaroak 9: Kubari buruzko Bideoforuma Leioako Udondo Gaztetxean.
  • Azaroak 23: Venezuelari buruzko bideoforuma Azpeitiako Sindikatu Zaharrean.
  • Azaroak 28, 29 eta 30: Kubari, Venezuelari eta ALBAri buruzko bideoforumak Sestaoko liburutegian
    2007
  • Otsailak 15: Venezuelari buruzko bideoforuma Getxoko Ezker Batua-Berdeak-en lokalean.
  • Otsailak 22: ALBAri buruzko bideoforuma Getxoko Ezker Batua-Berdeak-en lokalean.
  • Otsailak 28: Venezuelari buruzko bideoforuma Durangoko Pinondo Etxean.

  • Martxoak 1: ALBAri buruzko bideoforuma Durangoko Pinondo Etxean.
  • Martxoak 5: Venezuelari buruzko bideoforuma Basauriko Ibaigane Kultur Etxean.
  • Martxoak 23: Venezuelari buruzko bideoforuma Errekaldeko Kukutza Gaztetxean (Bilbo).
  • Martxoak 30: ALBAri buruzko bideoforuma Errekaldeko Kukutza Gaztetxean (Bilbo).


Hitzaldiak:
2006

  • Maiatzak 3: Jose Manzanedaren hitzaldia (Euskadi-Cuba-ko eta “La puebla” Zirkulu Bolibartarreko kidea) TeleSur-aren gainean. EHUko Informazio Zientzien Fakultatean antolatutako prentsa-alternatiboaren gaineko jardunaldi-esparruaren barne (maiatzak 2, 3 eta 4).

  • Maiatzak 8: Kubaren eta Venezuelaren arteko elkarlanari buruzko hitzaldia Lazaro Oramas-en (Euskadi-Cuba) eta Yoana Iturain-en (“La Puebla” zirkulu bolibartarra) eskutik. Lasarten maiatzaren 8tik 14ra antolatutako Aste Internazionalistaren esparruaren barruan ( Askapenak, Komite Internazionalistak, SOS Racismok, amigos de la RASDk eta Xirimiri Elkarteak antolatutakoa, hain zuzen).

  • Azaroak 23: Venezuelari bruzko hitzaldia : “¿Hacia dónde va Venezuela?” Yolanda Rojas-en eskutik (Bilbon Venezuelako Errepublika Bolibartarraren Kontsul Orokorra).

  • Abenduak 2: Venezuelari buruzko hitzaldia Iñaki Legardaren eta Carme Benaigesen eskutik (2006ko udan Venezuelan brigadista izandakoak). Euskadi-Cubako lokalean (Bilbo)
  • Abenduak 13: ALBAri buruzko hitzaldia ("Cuba y Venezuela: El ALBA de los pueblos"). Vilbia Collazo eta Annet del Rey (Ministerio para la Inversión y Colaboración Extranjera de Cuba) eta Mercedes Martínez (Ministerio de Relaciones Exteriores de Cuba). “La Bolsa” (Bilbo).

2007

  • Urtarrilak 29: Hitzaldia diapositibekin Iñaki Legardaren eta Carme Benaigesen eskutik (206ko udan Venezuelan Brigadista izandakoak). Bilboko La Bolsa Zentro Zibikoan.
  • Apirilak 25: TeleSur-ari buruzko hitzaldia: “TeleSur: la voz de los pueblos del Sur” Pascual Serranoren eskutik (kazetaria eta TeleSur-eko aholku-kontseiluko kidea). Hika Ateneoan.

Etorkizuneko Jarduera Nagusiak:

  • Bideoforoez, hitzaldiez eta kontzertuaz gain, beste hainbat ekimen burutu ziren kanpainan:
  • Bi web orri editatzea: Bi web orri editatu ziren, egunero berritzeko. Batek Cubari buruzko informazio alternatiboa ematen duen (www.euskadicuba.org) eta besteak Venezuelari buruzkoa (www.circulolapuebla.org). Proiektua bultzatu duten erakundeei buruzko informazioa ere dago web horietan.
  • KONPAI-BOLIVAR! aldizkaria: Kanpainan, bi aldizkari argitaratu ziren batera, hiru hilean behin, Cubako (KONPAI) eta Venezuelako (BOLIVAR!) errealitateei buruzko informazioa emateko. Biak ale bakarrean lotuta atera ziren kalera, bi herrien arteko integrazioaren ikur, eta erdian orri bikoitz komuna zegoen kanpainari eta ALBAri buruz.


Kanpainaren datuak
Kanpainaren testuingurua:

  • Venezuelako eta Cubako iraultzek eta gobernuek gaur egunean duten batasuna Latinoamerikako kontinentearen aldaketa-prozesuaren muina da, eta erritmo bizian egiten du aurrera proiektu neoliberal handiaren aurrean. Hainbat alderdi ditu bere baitan proiektu neoliberal horrek: ALCA, TLCA, Kolonbia Plana, Puebla-Panama Plana eta abar.
  • Ameriketarako Alternatiba Bolivartarra (ALBA) Hugo Chávez presidenteak egindako proposamena da, Estatu Batuek bultzatutako ALCA proiektuari (Amerikako Merkataritza Librearen Akordioari) erantzuteko. ALCA nazioz gaindiko kapitalaren interesez arduratzen da, eta ondasunen, zerbitzuen eta inbertsioen merkataritza guztiz liberalizatzea nahi du. ALBAk, berriz, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontra borroka egiten du, nazioen arteko lankidetza sustatzen du garapen ekonomikoko asimetriak orekatzeko, eta garapen endogenoa bultzatzen du pobrezia desagertzeko eta gizarteko eta lurraldeko desberdintasunak konpontzeko. ALBAren printzipioak Latinoamerikako elkartasuna eta batasuna dira.
  • Cuba eta Venezuela ALBAren garapen-bidean daude, elkarrekin egin dituzten milaka integrazio- eta elkartasun-ekimenen bitartez. Horrez gain, bi nazioek eragin handia dute eskualde horretan. Bi nazioek ez dituzte Ipar Amerikako inperialismoaren mekanismoak -xantaia ekonomikoa, kanpo-zorra, presio militarra, terrorismoa eta estatu-kolpeak- erabiltzen eragina egiteko, integrazio ekonomikorako eta gizarte-garapenerako elkartasun-ekimenak bultzatzen dituzte.
  • Cubako eta Venezuelako herrien integrazio solidarioko dinamikari jarraituz, Euskadi-Cuba elkarteak eta “La Puebla” talde bolivartarrak sentsibilizazio kanpaina hau abian jarri genuen elkarrekin, bi herrien garapen- eta lankidetza-proiektu berria zertan datzan Euskal Herrian zabaltzeko, inperialismoaren alternatiba baita eta inperialismoaren esanetara dauden komunikabide handiak isilarazten saiatzen baitira.

Kanpainaren deskribapena:
Kanpaina horren bidez, Amerikako kontinentean gaur egun zein egoera dagoen aztertzeko eta hausnartzeko aukera eman nahi zitzaion euskal gizarteari. Kanpainan, herri-partaidetzan, ekitatean eta justizian oinarritutako prozesuak azpimarratu ziren bereziki. ALBAren barruko Hegoaldea-Hegoaldea elkartasun- eta lankidetza-harreman alternatibo berriak eta Cubaren eta Venezuelaren arteko akordioak dira kanpainaren elementu nagusia, eskualdea integratzeko eta garatzeko bide berriak ematen baitituzte, Washingtoneko adostasunak proposatutako paradigma neoliberalaren beste muturrean.


Erakunde Antolatzaileak:
Euskadi-Cuba eta “La Puebla” talde bolivartarra.

Erakunde Laguntzailea:
Eusko Jaurlaritzako Lankidetza Zuzendaritza.

 

 

TWIITER

Facebook