Sentsibilizazio Arloa

EUSKADI-CUBAren Sentsibilizazio Arloa Kubako errealitate soziala, politikoa eta kulturala Euskal Herrira hurbiltzen saiatzen da, Estatu Batuek ezarritako blokeoa salatuz.

Era berean, Kubaren aburu berekoa da bake, elkartasun eta gizarte- justizia balioen defentsan, baita gizarte- eredu bihozberagoa, bidezkoagoa, berdintsuagoa eta jasangarriagoa bultzatzean ere.

Gure ekimenak sentsibilizazio eta garapenerako heziketaren arloan gogoeta kritikoak garatzea eta parte-hartzaileen balio, jarrera eta ohituretan eragina izatea dute jomuga; Hegoaldeko eta Iparraldeko herrien artean ematen diren arazo politiko, ekonomiko eta sozialak hobeto ulertarazten saiatuz. Problematika honek planeta osoan txirotutako gehiengoarentzat ondorioak ditu.

Era berean, mundu mailako hiritarren sustapenerako lan egiten dugu, baita talde-eraldaketa lortzeko esperientzien hedapen eta sistematizaziorako, emakumeen eskubideen defentsarako eta herri- partaidetzan oinarritutako herrien subiranotasun eta autodeterminazioaren alde ere.

Hori horrela, jaialdiak, mintzaldiak, hitzaldiak eta bideo forumak; jardunaldiak eta formazio- tailerrak antolatzen ditugu; azoketan eta beste talde eta kolektiboekin antolatutako ekintzetan parte hartzen dugu; erakusketak, material informatzaileak eta hezitzaileak lantzen eta zabaltzen ditugu, baita material grafikoa eta ikus-entzunezko materialak ere. Gainera, Kubarekiko Elkartasunezko Mugimenduaren kide garenez, Uhartearekiko elkartasuna azaltzen duten ekintza ezberdinetan parte hartzen dugu, baita antolatzaile moduan ere.

Honez gain, EUSKADI-CUBA Estatu Batuetako kartzeletan dauden Bost Preso Politiko Kubatarren Askapenerako Euskal Batzordearen parte da, eta “Bosten Askapenerako” burutzen diren nazioarteko ekintza  guztiekin elkarlanean aritzen da.

Bideoa: EUSKADI- CUBAko kideen mezuak Bostentzako eta beraien senideentzako.

 

TWIITER

Facebook