Cuba va, Kuba bai (2006-2008)
Aurreko kanpainak

2006., 2007. eta 2008. urteetan, EUSKADI-CUBA elkarteak, beste GGKE batzuk lagun dituela, hainbat sentsibilizazio ekimen burutuko du "Cuba va, Kuba bai" kanpainaren barnean. Kanpaina honek euskal gizartera hurbildu nahi du Kubako garapen sozial, ekonomiko kultural eta politikoaren eredua, eta nazioarteko komunikabide handiek zentsuratu edo manipulatzen dituzten errealitate sozialak erakutsi.

Egindako kultur jarduerak

“Cuba Va, Kuba bai” karpa Euskal Eskola Publikoaren jaialdian

  • 2006ko ekainak 4. Oñati: Euskadi-Cubak bere gunea izan zuen urtero ospatzen den Euskal Eskola Publikoaren jaialdian. Milaka lagunek hartu zuten parte egindako jardueretan: partaidetza-jolasak, kontukontalariak, dantza kubatarraren tailerrak, txapa-tailerra, erakustaldiak, bideo-proiekzioa, etab.

Interkulturalitate-tailerrak eskoletan

  • 2006ko azarotik 2006ko apirilerarte: Bizkaiko eta Arabako irakaskuntza-institutuetan.
  • Azaroa eta apirila bitartean Euskadi-Cubak 28 tailer egin zituen DBHko maila guztietako ikasleekin, Bizkaiko eta Arabako 10 ikastetxetan. Interkulturalitate-tailerrak eta Kubako errealitatera hurbilketa Milagros Acea kubatarraren (Euskadi-Cubako sentsibilizazio-arloko kidea) eskutik. Hainbat gai-ardatz landu zituen: Kubako eredu soziala, Kubako kontestua Hegoaldeko herrialdeen barruan, lorpen sozialak eta giza-eskubideak, haurtzaroaren eta nerabezaroaren egoera, musika eta dantza kubatarra, etab.
  • Tailerrak hurrengo zentroetan egin ziren: IES Dolores Ibarruri BHI-Gallarta (Bizkaia), IEFP Fadura-Getxo (Bizkaia), IES Urbi BHI-Basauri (Bizkaia), IES San Adrian-Bilbao (Bizkaia), IES Bidebieta-Basauri (Bizkaia), IES Minas BHI-Barakaldo (Bizkaia), IES Gabriel Aresti-Otxarkoaga (Bizkaia), IFPS Nicolas Larburu-Barakaldo (Bizkaia), IES Mendebaldea BHI-Vitoria-Gasteiz (Araba), IES San Francisco de Vitoria-Gasteiz (Araba).

Zine eta Lakidetza erakusketa: “El Sur protagonista de su imagen. Realizadores y realizadoras de Cuba”

  • 2006ko martxoak 27, 28, 29, 30 eta 31: Gasteiz eta Bilbo
  • 2006ko martxoak 27, 28, 29 eta 30: Donosti
  • Apirilak 4, 5 eta 6: Irun

Euskadi-Cubak Mugarik Gaberekin bat egin zuen, urtero GGKE horrek prestatzen duen Zine eta Lankidetza erakusketaren antolaketan. Partehartze arrakastatsua izan zuen, 2000 lagun baino gehiago hurbildu baitziren proiekzioak ikustera eta pelikulen eta dokumentalen aurkezpenetara. Erakusketan parte hartu zutenen artean daude Lizette Vila (gai sozialetako dokumentalen errealizatzailea eta azkeneko urteetan Kubako Heziketa Sexualerako Zentroarekin lanean dabilena), Lily Suarez (La Habanako Martín Luther King Zentrokoa) eta Humberto Solás (Gibarako Zine Txiroaren Jaialdi Internazionaleko zuzendaria).

Zine Sozialaren IV. erakusketa

  • 2006ko urriak 5, 8 eta 9: Amurrio
  • Urriak 20, 26, 27, 28 eta29: Agurain
  • Azaroak 10, 17 eta 18: Araia
  • Azaroak 18 eta 25: Elburgo/Burgelu
  • Aurreko Zine eta Lankidetza erakusketak izandako arrakasta ikusita, Mugarik Gabek eta Euskadi-Cubak Euskal Herriko beste hainbat herritan errepikatu zuten esperientzia.
  • Milurteko helburuak betetzeari buruzko eta Kubako genero-ekitateari buruzko jarduerak
  • 2006ko irailaren 30etik urriaren 6ra: Basauri, Bilbo, Gasteiz
  • Tania Caram Leonek -genero-gaietan aditua den kubatarra, Latinoamerikako Gizarte Zientzietako Fakultateko irakaslea (FLACSO)- hainbat jarduera egin zituen:
  • Irailak 30: Genero-trebakuntzarako tailerra Euskadi-Kubako kideentzat.
  • Urriak 2: Basauriko Jabekuntza-Eskolarekin topaketa
  • Urriak 3: hizaldia: "Empoderamiento de la mujer en Cuba". HIKA Ateneoa. Bilbo.
  • Urriak 4: hitzaldia: "Mujer y Educación. Igualdad y Desarrollo en Cuba". Luis de Ajuria gela. Gasteiz
  • Urriak 5 eta 6: Hezkuntzan Milurteko Helburuak Betetzeari buruzko jardunaldiak: “Yo sí puedo” Kubako alfabetatze-programaren aurkezpena eta UNICEF eta Edex GGKE euskaldunekin elkartrukea. Batzar Nagusietako gela. Bilbo.

“Kuba: lankidetza eta garapen jasangarria” jarduerak Euskal Herriko Unibertsitatean

  • 2006ko abenduaren 14 eta 15: Leioa. Euskal Herriko Unibertsitatea (Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan)

Egun bitan zehar, topaketa interesgarria egin zen ikasleen eta aditu kubatar zein europearren artean. Lankidetzari eta Garapen Jasangarriari lotutako gaiak landu zituzten (eredu energetikoa, uraren kudeaketa edo elikadura-subiranotasuna, beste batzuen artean), Kubako hainbat esperientzia hurbilduz arlo horietan. Topaketan 120 lagunek hartu zuten parte.

Hainbat erakundetako ordezkariek hartu zuten parte: Atzerri-Inbertsiorako eta Kubako Kolaborazio Ekonomikorako Ministerioa, Granmako unibertsitatea (Kuba), Animali Ekoizpeneko Elkarte Kubatarra, Kubako baliabide hidraulikoen Institutu Nazionala, Eusko Jaurlaritza ( Garapenerako Lankidetza Saila), Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat Fakultate, Hegoa, ENHE, Sodepaz, Bakeaz eta Euskadi-Cuba



Antzerki Kubatarra. Antzezlana “La guerra”

  • 2007ko martxoak 23. Jesús Ibáñez de Matauco antzokia. Gasteiz.
  • Martxoak 24. Haceria Arteak. Bilbo.

Euskadi-Cubak jarduera hau Irakeko gerraren eta okupazioaren kontrako mobilizazioetan kokatu zuen, tropa inbaditzaileen sarreraren urtemugan. Euskadi-Cubak La Habanako Los Triateros antzerki-taldea gonbidatu zuen “Obra” izeneko bere lana antzezteko. Saioaren aurretik “El Club de los Poetas Rojos”-ek bere poesia soziala eta iraultzailea aurkeztu zuen, “Preposiciones y proposiciones” lanarekin, hain zuzen. Emanaldi guztiak izan ziren oso arrakastatsu, bereziki Haceria Arteak-en egindakoa (jendez gainezka egin zuen lekuak).



“Kuba: aniztasuna eta kultura. Intelektual kubatarren ahotsa" jardunaldiak

Maiatzak 19-23. Gasteiz, Donostia eta Bilbo.

Hiri bakoitzean, 3 egunetan, honako mahai hauek gauzatu ziren:

1. mahaia – Kuba: aniztasun sexuala eta genero identitatea. Ada C. Alfonso. Kubako Sexu Hezkuntzako Zentru Nazionala (CENESEX). Zuzendariordea. Eta Luisa Campuzano. Emakumeari buruzko Ikerkuntzen Programa (Casa de las Américas). Zuzendaria.

2. mahaia - Intelektualak, aldaketak eta eztabaida gaurko Kuban. Lesbia Vent. Unión de Escritores y Artistas de Cuba. Nazio Kontseiluaren kidea. Eta Arsenio Rodríguez. Granma eta Prensa latinako kazetaria.

3. mahaia – Kubako elkartasunaren kultura, kontsumoaren sasikulturaren aurka. Enrique Ubieta, idazlea ta kazetaria. Kubako Filmotekaren eta José Martí-ri buruzko Ikerkuntza Zentruaren zuzendari ohia, eta Kubako osasun lankidetzari buruzko hainbat libururen egilea.

Hitzaldien lekuak hauexek izan ziren:

  • Bilbo. Maiatzak 21-22-23. Lan Ekintza Aretoa. Uribitarte pasealekua, 3 (Zubi Zuri zubiaren ondoan).
  • Gasteiz. El Campillo Gizarte Etxea. Santa Maria kalea, 4.
  • Donostia. Egia Kultur Etxea. Baztan kalea, 21.

Kanpainaren testuingurua

Kubako gizarte proiektuak gizakia jartzen du erdigunean eta gizarte berri bat eraikitzea du helburu, bazterketarik gabeko gizartea alegia. Hezkuntza, osasun, kultura, gizarte laguntza edo kiroleko politika sozial aktiboei esker lortu dute Nazio Batuen hitzarmen nagusietan zehaztutako helburuak betetzea, eta alde anitzeko erakundeek hala aitortu dute; hegoaldeko gainerako herrialdeetan, ordea, egoera kontrakoa da. Kubaren ereduak erakusten du baliabide gutxiko herrialdeetan, borondate politikoarekin eta giza garapen iraunkorra iparra dela, gutxitu daitezkeela txirotasuna eta desberdintasunak, eta askotan "herrialde garatu" deritzenekin homologagarriak diren gizarte garapen mailak ere lor daitezkeela.

"Cuba va, Kuba bai" kanpainak hurbildu nahi zituen Hezkuntza, osasun, garapen iraunkor, kultura eta kirol arloetan Kubak erdietsi dituen lorpenak eta Hegoalde-Hegoalde lankidetzaren eredu gisa bultzatzen dituen esperientziak (Medikuntza Eskola Latinoamerikarra, “Yo sí puedo” alfabetatze metodoa, medikuntzazko elkartasun brigadak hamaika herrialdetan, etab.). Bestalde, uharteko erakundeetako ordezkariak, profesionalak eta sortzaileak izan ziren tarteko eta sare berriak ehunduko dira lankidetza, elkar ezagutze eta batera egindako ikaskuntza arloetan, pertsonen, GGKEen eta Euskadiko eta Kubako erakundeen artean.

Testuinguru honetan, denok batera egindako gogoeta baten ardatz bihur daiteke Kuba, txirotutako herrialdeen garapenerako eredu sozialari buruz eta Iparraldeko Estatuetako giza garapenaren ikuskeraren alderdi kritikagarrienei buruz.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook