Bacardi, tragu txarra
Oraingo kanpainak

Rock Around the Blockade elkarteak, Kubaren aldeko elkarte ingelesak, Bacardi enpresaren kontrako nazioarteko boikot kanpaina abiatu zuen 1999ko abuztuaren 13an. EUSKADI-CUBA elkarteak kanpaina horrekin bat egin du eta “Bacardi, tragu txarra” lemaduna aurkeztu du.

1-Bacardiren erantzukizuna Kubak jasaten duen blokeoan

Bacardiren abokatuek Helms-Burton legea idazten lagundu zuten; Estatu Batuetako blokeoa beste lurraldeetara zabaltzen duena, Nazioarteko Merkataritza Legea urratuz. Hain erabakiorra izan zen Bacardiren abokatuaren Ignacio E. Sanchezen papera (C.A.N.F.- Kubamerikar Fundazioa delakoaren kidea) Helms-Burton legea ezartzen, ezen William Dengue senadoreak esan zuen legea “Helms-Bacardi Babes Legea” deitu behar zela.

Helms-Burton legea Kubaren kontrako blokeoa gogortzeko asmoz sortu zen; elikagai, botika eta oinarrizko bestelako produktuen salmenta galarazten du.1998. urtera arteko datuen arabera, Kubak 60 mila milioi dolar galdu duela produkzio eta merkataritza arloan. Urtero Nazio Batuko herrialde gehienek blokea gaitzesten dute.

Munduko Osasunerako elkarte amerikarrak AAWKren txostenaren arabera, giza hondamendia galarazi egin zuen gobernu kubatarrak hiritar guztientzako medikuntza prebentiboa lehentasuntzat jo zuenean. Gainera, blokeoa egonda ere, Kubak Munduko Osasun Elkartearen sari eta zorionak jaso ditu 2000. urterako helburu guztiak betetzeagatik; Kuba izan da Hirugarren Munduko herrialde bakarra horiek betetzen.

Bacardik , Kubak aukeratu duen sistema politikoa onartzen ez dutenekin batera, herri honen azken 40 urteotako sufrimenduaren erantzule da. Hori horrela, 1999ko ekainaren hasieran, auzitegi kubatarrek gobernu amerikarraren kontrako aginte judiziala aurkeztu zuten. Aginte hori gobernu amerikarrak berak berriki argitara eman dituen agiri sekretuetan eta lekukoen adierazpenetan oinarrituta dago. Kubak honako delituak salatu ditu: itsasontzien eta hegazkinen suntsipena, gerra biologikoak, lantegi eta landaketen erreketak, erailketak eta 1961eko mertzenarioen inbasioa Cochinoseko Badian. Eraso horien ondorioz, 3.440 hiritar hil zirela kalkulatzen da.

Hauexek dira Bacardik bultzatzen dituen ekintza terroristak:

2.-Jabego intelektualaren, marken eta patenten eskubideen nazioarteko legeen urraketa

Orain Bacardiri Havana Club marka lapurtzea bururatu zaio, eta AEBetan izen bereko rona salgai ipintzea.

Honen garrantzia neurtzeko, kontutan hartu behar dugu Estatu kubatarrak Havana Club saltzetik ateratzen dituen etekinak Ministerio de la Industria Ligera delakoaren aurrekontu sozialean sartzen dituela, herritarrentzako produktuak erosteko.

Blokeoa dela eta, E.E.B.B.etan ron kubatarra saldu ezinik badago ere, 1974. urtean Cubaexport-ek Havana Club marka erregistratu zuen bertan beste konpainiak izenaz ez jabetzeko eta egunen batean produktu kubatarren kontrako blokeoa desagertuko delakoan.

Ron kubatarraren goreneko kalitatea munduan ezaguna izan arren, bazkide atzerritar baten esperientzia behar zuen nazioarteko merkatuan arrakastaz saltzeko. Horrela sortzen da 1994. urtean Pernod Ricard (90 herrialdetan hedatua eta salduenen lehenengo postuetan whisky, pattarra, ginebra, ardoak, sagardoa eta Orangina bezelako freskagarrietan) eta Havana Rum and Liquors S.A. konpainia kubatarraren arteko hitzarmena; bakoitzak Havana Club Holding S.A. (HCH) enpresaren %50 du. Horrela, Pernod Ricard konpainia frantsesak erosi zituen jabegoaren eskubideak, Bacardik eskutitz bidez mehatxatu zuen arren.

Pernod Ricard bere bazkide kubatarrarekin ronaren negozioan sartzen denean, merkatuaren norgehiagoka joko arriskutsu bilakatzen da; izan ere, saltzen den Havana Club botila bakoitzeko Ron Bacardi botila bat gutxiago saltzen da.

Miami Herald egunkariko artikulu baten arabera, (1995eko martxoaren 27an argitaratua) :”destilategien industria gainbehera joan da urteetan; tekila, vodka eta zaporezko edarien prezioa jaisten ari da. Halaber, Bacardiren salmentak behera egin du merkatu mundialean eta 22.900.000 kutxatatik 20.000.000 kutxatara pasatu zen 1990tik 1993 urtera”. Eta bihurguneak beheranzko joerari eutsi zion...

1996an, Bacardi hasi zen legez kanpo bere Havana Club saltzen eta Pernod Ricard-ek auzitara eraman zuen.

1998ko urriaren 21ean, Senado estatubatuarrak, Bacardiren abokatuek bultzatuta, lege-aldaketa bat aurkeztu zuen (211 Saila izenekoa) , 1998. urteko aurrekontuei azken momentuan erantsita.211 Sailak ezartzen du E.E.B.B.etako auzitegiek ezin dutela inolaz ere onartu gobernu kubatarrak konfiskatutako jabegoen marka edo izen komertzialei dagokien erreklamaziorik .Bacardik aldarrikatzen du Havana Clubek 1960an Cubak nazionalizatutako Bacardiren jabegoak erabiltzen dituela.

Jakina zen “211 Saila” delakoa erretroaktiboki ezarriko zela eta jabego intelektualaren hastapen guztiak apurtuz, baita marka eta patenteenak ere, 1974tik USPTO delakoan (Estatu Batuetako Patente eta Marken Bulegoan) produktu kubatar bat bezala erregistraturik zegoelako, baina benetan harrigarria dena zera da : Washingtonetik bultzatutako publizitate kanpaina baten erdian, Cubari buruzko jarrera “malgutzen” ari zela erakutsi nahian, justizia amerikarrak aldarrikatzen duela bere sententzian “blokeoa indarrean dagoela” eta “bere amaiera urrun dagoela”, demandanteen aldetik geroko kalte komertzial hipotetikorik ez onartzeko.Estatu Batuen merkatuan sartzeko asmoak, legeak hala uzten duenean, “aurreikusitako interes komertziala” suposaten du Havana Club-entzat bere demanda aurkezterakoan.

Hau dela eta, Schlendlin epaileak ezin izan zuen prozesua babestu bere gobernuak Cubaren kontra daukan politikatik.” Demandanteek merkatu estatubatuarrean daukaten posibilitatea oso txikia da oraingoan demandantea izateko gaitasuna emateko.Aitortu egiten da blokeoa denboraldi baterako asmatu zela.Hala ere, blokeoari egindako kritika zabala izan arren, berau 35 urtetan baino gehiago mantendu da.”

Eta Bacardiren aldeko sententzia plazaratu baino lehen, hauexek izan ziren bere azken hitzak : “Zalantzarik gabe, demandanteek helburu kapitalista onuragarria daukate : bidezko konpetentzia eta salmenta ahalik eta handien izatea eta baita, beharbada, konsumitzaile estatubatuarren babesa.Hala ere, une hauetan daukaten ezgaitasuna, ez da demandatuen ekintzengatik, berauek bidezkoak izan ala ez, baizik eta legez onartua izateagatik Cubaren kontrako blokeoa gure nazioarteko politikaren osagaia dela”.

Merkataritzari dagozkion Jabego Intelektualaren Eskubideen Arloei buruzko akordioa,Marrakecheko Akordioaren 1.C eranskina, Munduko Merkataritza Elkarteari hasiera ematen diona,(1994ko apirilaren 15ean adostuta eta 1995eko urtarrilaren 1etik indarrean dagoena), elkarte honetako kideentzat merkatal akordio multilateraletako bat da, Cuba eta Estatu Batuak barne daudela. Aurrekontuaren”211 Saila” indarrean ipintzean eta Auzitegiaren sententzian izan duen eraginez, Estatu Batuek 1996ko urtarrilaren 1etik zeuzkan betebeharrak apurtu ditu, Munduko Merkataritza Elkartearen kidea izanik.

3-Cubako ronaren irudi falsuaren erabilpena

1995eko udazkenean, Bacardi-Martini Estatu Batuetan bere ron “berria” saltzen hasten da, nahiz eta jakin Cubaren kontrako blokeoagatik Estatu Batuetako merkatuan Havana Club marka sartzea galerazita dagoela.Bere aurkezpenaren etiketak, La Habanako Malekoiaren argazki ikusgarriak , Havana Club izena darama, eta publizitate kanpainarako honako lelo hau erabiltzen du : “Aurkitu Habana Zaharraren saporea”. Hasteko, 16 kutxa ateratzen dute froga moduan.1996an 906 izango dira.Bacardiren propagandak 40. Eta 50. urteetako Cubaren irudi faltsua ematen du, xarma eta luxuzko lekua bailitzan : “Iraultza izan baino lehen, Cuban leku errekreatibo bat zegoen, gustu oneko giro dotorea sortzeko modukoa.La Habanak mudu osoko turistak eta agintariak erakartzen zituen”.

Bacardik 67 milioi dolarreko dirutza egiten zuen bitartean (60. hamarkadan), Cubako nekazal biztanleri gehiena-Bacardiren langileak berak barne- argi eta ur-korronterik gabeko txaboletan bizi ziren ;herena langabetuak edo erdilangabetuak ziren ,%43ko langabeziaz.Fulgencio Batistaren diktadura gorrotatuan, Bacardiren bazkideek 20.000 kubatar hil zituzten, beren bizimodu goxoari eusteko.

Beste alde batetik, 211 Sailak ezartzen du Estatu Batuetako auzitegiek ezin diotela eskubiderik eman entrepresa atzerritar baten marka edo patente bati, baldin eta loturarik badauka Cubako Gobernu Iraultzaileak nazionalizatutako amerikar baten ustezko jabegoarekin.Gauzak horrela, Bacardik markaren jabea dela aldarrikatzen du.

Markaren benetako jabeari dagokionez, HCH-k frogatu ahal izan zuen auzian Havana Club ez zela inoiz izan Bacardi firmarena, baizik eta José Arechabala S.A.-rena, 1960. urtera arte Cuban Havana Club ekoiztu zuena.

1974an, Havana Club marka utzita izan ondoren, Cubaexport entrepresa kubatarrak eskatu eta lortu egin zuen Estatu Batuetako erregistroan izena sartzea (103165. zka.).

Arechabala konpainiaren lehengo akzionistek ezin izan zuten ezer egin kontra Havana Club izenaren erregistroari buruzko erreklamazioak egiteko epea bukatu zelako.

Bakarrik joint-venture entrepresa mota osatu zenean, 1993an, erakutsi zuten interesa antzinako jabeek, Bacardik bultzatuta, marka horretan eskubide osoa galdu ondoren.

PROZESU BATEN BIOGRAFIA

Fernando Campoamorrek “El hijo alegre de la caña de azúcar” (Biografia del ron cubano) izeneko liburuan kontatzen duenez :

1828. “Cárdenas hiria sortu ondoren ezti-biltegi garrantzitsuak zabaldu ziren bertan,trenbidea inauguratu zen (1851), lehengo azukre-errefineria (1871) eta Havana Club ronaren oinarrizko alanbike eta destileria (1878), José Arechabala euskaldunak sortutakoa”.

1862.”John Nunes ingeles alferrak, oinarrizko baina kalitatezko alanbike ttipi baten erabilerari ohituta, Facundo Bacardí katalanari saldu zion negozioa....”

1959. Cubako Iraultzak garaitu egiten du.Geroago, Estatu Batuetako politika gogorradela eta, Cubako Gobernuak entrepresa kubatar eta atzerritarrak nazionalizatu zituen, nazioarteko legeei jarraituz.Honela, Frantzia, Kanada, Espainia eta abarrekin lortu zituen akordioak indemnizazioak jasotzeko.Ez zen horrela gertatu Estatu Batuekin, uko egin baitzioten beren entrepresen expropiazioengatik merezi zituzten konpensazioak negoziatzeari. Ezta erbesteratutako jabe kubatarrekin, galerak kalkulatzeko baldintzak negoziatu gabe geratu zirelarik.

Bacardi Cubatik kanpo uztartu zen, bere publizitatea bere sustraietatik, bere jatorri kubatarretik aldenduz.

Nazionalizazioaren ondoren, Arechabala firmak ez zuen inoiz burutu merkatal ekimenik Havana Club markarekin.

1974.Cubaexport entrepresa kubatarrak Havana Club marka erregistratzen du Estatu Batuetan, inolako arazorik gabe legearen aldetik.

1993.Bacardi konpainiak mehatxuzko gutunak bidaltzen dizkio Pernod Ricard-i, estatuko entrepresa kubatarrekin dituzten negoziazio proiektuari uko egin diezaion.

1994ko ekaina. Bacardi Estatu Batuetan Little Havana, Havana Select, Havana Clipper, Havana Classical eta Havana Primo markak erregistratzen saiatu zen (1998ko ekainean, Trade Mark Trial and Appeal Board-ek, Marketako Bulego iparamerikarrekoa, lehen aurkeztutako bost marken erregistroa egotzi zuen).

1994ko uztaila. Galleon,S.A.-k, Bahametako Bacardiren filialak, Havana Club marka erregistratzen du Estatu Batuetan, 1974an Cubaexport-ek erregistratutako marka berberari uko eginez.

1994ko amaiera.Pernod Ricard-ek Havana Club markaren jabegoaren eskubideak erosten ditu HCH entrepresa mixtoa osatzean.

1995eko iraila.Galleon S.A. 1974ko Havana Club markaren epemuga lortzen saiatzen da Marketako Bulego iparamerikarrean.

1995-1996.Bacardik parte hartzen du Helms-Burton Legearen burutze eta idazte prozesuan.

1996.Bacardik informazio faltsuak ematen dizkie Estatu Batuetako agintariei, joint-venture frantses-kubatarrak 1960. urteko nazionalizazioa baino lehenagotik Bacardik zeuzkan ondasunak erabiltzen dituela esanez, eta Pernod Ricard bazkide frantsesari leporatu nahi dio Helms-Burton Legeak debekatutako trafikoa.

1996ko uztaila.Bacardiren marken erregistroak Industri Jabegoaren Bulego iparamerikarrean onartuak ez badira ere, eta beronek oraindik ezer esan ez badu ere bere epemugari buruzko eskariaz, Bacardik Havana Club izeneko rona sartzen du Estatu Batuetako merkatuan, Bahametan ekoiztua, eta publizitate nahaspilotsua erabiliz (Discover the Flavor of Old Havana), kontsumitzaileen artean produktuaren jatorriaz gaizkiulertuak sortu ahal dituena.

1996-1997.Bacardik Helms, Burton eta Torricelli parlamentarioekin hitz egiten du baimen bat lortzeko Havana Club markaren jabegoaren transferentzia ezeztatzeko (1995eko azaroan) Cubaexport-ik Havana Rum and Liquors-era, eta beronetatik Havana Club Holding-era.Ekimen hauen ondorioz, 1995eko azaroaren 13an emandako erresoluzioa ezeztatu egin zen OFAC-en (Tesoreria Saileko Aktiboen Kontrol Bulegoan).

1997. Bacardik Helms eta Burton kongresisten laguntza lortzen du bi gutun sinatuz

Rubin jaunari (Tesoreria Saila, 1997/6/12) eta Einsenstat jaunari (Estatu Saila, 1997/8/20), OFAC-ek lizentzia berria ez emateko.

Bacardi Arechabala familiaren senide batzuekin elkartzen da, 1960an desagertu zen antzinako José Arechabala S.A. elkartekoak omen ziren aktiboak erosteko asmoz.

1997ko amaiera.Antzinako José Arechabala S.A. elkartea desagertzen da eta José Arechabala International Limited sortzen da , Baduz-en (Liechtenstein).

1993-1998. Bacardik bere rona aurkezteko publizitate kanpaina burutu du, produktu kubatarra bailitzan aurkeztuz.

1998.Espainian ron eta kolazko koktela jartzen da salgai (Cuba Libre izenpean). Telebistako iragarkian 30. hamarkadako Santiago de Cuba agertzen da, baina produktoak ez dauka ezta ron kubatar tanta bat ere.

1998ko urria.Aurrekontu Legean azken orduko aldaketa sartzen da isilpean.Connie Mack kongresistak Bob Graham-en laguntzaz, biak Floridakoak, Bacardiren Ignacio Sánchez abokatuaren proposamena (1998/5/21) hartzen du berriro, Estatu Batuek gobernu kubatarrak nazionalizazio prozesuan bereganatu zituen marka erregistratuen babesari uko egiteko.

1999ko apirilaren 13a.New York-eko Auzitegiak Bacardiren aldeko sententzia ezartzen du.

SENTENTZIAREN ONDORIOAK

New York-eko Auzitegian sententzia ematean Shira A. Schelndlin epaileak zera azpimarratu zuen : “argi eta garbi geratu da Kongresuak lehengo eskubideak ezeztatzen dituen lege bat baieztatu ahal dituela.Estatu Batuek adostutako akordioen arabera, Kongresuko lege bat hitzarmen bat bezalakoa da, eta estatuto berriago bat hitzarmen batekin bat ez badator, estatutoak ezeztatu egiten du hitzarmena”.

Kalteak ez ziren Auzitegian bukatu.Azken galera izan daiteke industri jabegoari buruzko nazioarteko arauei etekina ateratzen dieten amerikar guztiena.Estatu Batuetako gobernuak berak errespetatu ez dituena.

Justizia banatzeko era berri honen arabera, Cubak ere irlan erregistratutako 400 marka estatubatuarrak babesten dituen hitzarmena ezeztatzeko legea sor lezake.

Bacardiren ekintza hauek (Auzitegi iparamerikar batek babestuta) Cuban marka erregistratuak dauzkaten 400 konpainia iparamerikarrrak arriskuan jarri dituzte.Suposatzen zen Marken Konbentzio Interamerikarrak bermatzen zuela bi herrien arteko marken onarpena.

USPTO-ko Lynne Beresford abokatuaren arabera, “lege berriak argi uzten du Estatu Batuek munduari bidali nahi dioten mezua (geu jakina ez gaude inolaz ere ados jendartean nazioarteko jabegoen babesa sustatzearekin).

“Bacardiren lege-aldaketagatik egon den erreakzioa era ezberdinetakoa izan daiteke Lynne-ren ustez.Cubak eskubidea dauka lege hau, 1931eko Marken Konbentzio Interamerikarraren arabera, Estatu Batuetan marka bat mantendu eta horretaz txostena egiteko daukan eskubidearen ezeztapena bezala hartzeko.Bestetik, zera esan dezake : Hilton, Coca-Cola eta Palmolive bezalako 400 marka iparamerikar erregistratuak onartzeko Hitzarmenetik kanpo geratzen dela “.

Hau dela eta, 1999ko urtarrilaren 8an, Poder Popularreko Asanblada Nazionalaren Presidentea Ricardo Alarcón de Quesadak esan zuen “markak eta patenteak ez daude bakarrik alde batean, eta nazioarteko estandarrei buruzko eskubideak berdinak izan behar dira guztientzat.Cuban Estatu Batuetako konpainien marka eta patenteak daude erregistraturik.Beren jabeak kezkatuta egon behar dira gobernu baten zuhurgabekeria-gatik erantzun barik geratuko ez diren ekintzak etorriko direlako”.

Ez da kasualitatea gai hau Europar Batasuneko Merkatal Politikako Komisarioa den Leon Brittan-en helburuen artean egotea, Washington bisitatu zuenean, R.Rubin Tesoreriako Idazkariarekin eta Madeleine Albright Estatuko Idazkariarekin eztabaidatzeko.Urtearen hasieratik, Nazioarteko Merkataritzako Estatu Idazkari frantsesak, Jacques Dondoux-ek, Brittan-en laguntza eskatu zuen Pernod Ricard-ek kalterik jaso ez zezan.

“211 Saila”-ren ezarpena bakarrik da Bacardiren kanpainaren azken atala,Estatu Batuetako sistema judiziala erabili duena arerio komertzial bati abantaia konpetitiboa ateratzeko.

Sententzia Aurrekontuaren Legean oinarrituta dago, Estatu Batuetako Kongresuak 1998ko urriaren 21ean baieztuta, eta HCH-ren ustez Bacardik bakarrik etekina ateratzeko modukoa.

EUSKADI-CUBA-ko Sensibilizazio Arloak egindako txostena (Euskadi eta Cubaren arteko Laguntza eta Kooperaziorako Elkartea)

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook