Kuba, Uharte Solidarioa
Oraingo kanpainak

Kanpainaren honen ardatza "Kuba, uharte solidarioa" erakusketa ibiltaria da. Euskal Herriko hainbat lekutatik pasatu da, eta Kalvellido marrazkilarien disenua du.

Iraultzaren garaipenetik, gizarte-garapena lortzea lehentasunezko helburuetako bat izan zen. Politika iraultzailearen jomuga nagusiak izan dira, besteak beste, ahal den jende gehienak enplegua, etxebizitza eta elikadura eskuratu ahal izatearekin lotutako gaiak, eta osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak unibertsalki eta dohainik jasotzeko eskubidea.

Gizarte-garapenari emandako lehentasunari esker, Kubak, epe laburrean, hauek lortuz zituen: gizarte- eta lurralde- ezberdintasun handiekin amaitzea; fenomeno negatiboak gizartetik errotik kentzea, hala nola desnutrizioa eta errakistismoa, analfabetismoa, babes-gabezia eta pobrezia; eta gizarte-garapeneko maila altuak lortzea funtsezko kontuetan, hala nola, osasunean eta hezkuntzan (herrialde garatuen pareko mailak).

Kuba, Hegoaldea-hegoaldea lankidetzaren protagonista

Kubako gizarte-politikaren elementu garrantzitsu bat elkartasuna da. Gabezi material handiko sasoietan ere, Kubako gizarteak elkartasunezko laguntza ematen jakin du ondasun naturalei edo oinarrizko zerbitzuen gabeziei aurre egin behar izan dieten beste herri batzuei. Kubako biztanleak internazionalismoaren eta elkartasunaren printzipioetan hezi dira, eta horri esker, nazioarteko lankidetza-ekintzak ez ziren eten, nahiz eta 1990eko hamarkadan krisi larria bizi izan.

1960ko maiatzaren 21ean lurrikara gogor batek Txile astindu zuen, eta herrialde osoan kalte eta galera ugari utzi zituen. Laguntza berehala jaso zuten; izan ere, Kubak bere lehen Nazioarteko Mediku Laguntza eman zuen, Osasun Brigada bat eta 8 tona osasun-material, sargaiak, elikagaiak eta arropa bidali zituen. Salvador Allende doktoreak lagundu zion Kubako lehen Osasun Brigada horri Txilen.

40 urte baino gehiagoz, Kuba hondamendien ondorioak pairatu dituzten 20 herrialdetan presente egon da. Osasun Brigadak bidali dituzte lurrikarak, urakanak, uholdeak, izurriteak eta sumendien erupzioak izan diren lekuetara.

Beste programa batzuk: osasun-programa integrala, “Operación Milagro” programa, “Yo, sí puedo” alfabetzatze-programa, Beken programa.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook