Kubatar emakumeak, iraultza bat beste Iraultza baten baitan
Oraingo kanpainak

"Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba eta Kuba artean berdintasun sareak eratzen" proiektua sortu da Hegoaldeko emakumeei buruz eta, bereziki, emakume kubatarrei buruz ematen den irudiaren gainean sentsibilizatzeko beharrak eraginda.

Panelen erakusketa ibiltaria Euskal Herriko udalerri askotan egon da, eta orain beste hainbat talde solidarioren eskura dago.

Kanpaina hau, sentsibilizazio ekintza ezberdinen bidez, Iraultzaren garaipenaren ondoren kubatar emakumeek lortu duten protagonismoa eta garapen maila erakusten saiatzen da. Kanpainaren helburua da emakumeen ezinbesteko papera hainbat arlotan azaltzea da: herriaren eraikuntzan, aukera eta eskubide berdintasunaren aldeko borrokan, sistema patriarkal-kapitalistaren aurkako borrokan, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan. Helburu horiek erakusketen bidez, elkartruke jardunaldien bidez, hitzaldi informatiboen bidez, material ezberdinen bidez eta beste hainbat ekintzen bidez azalduko dira.

Kubako Emakumearen Argitaletxearen babesarekin eta FMC, Kubatar Emakumeen Federazioaren partaidetzarekin proiektua euskal gizartera zuzenduta dago, elkartasun eta kooperazio euskal mugimendua osatzen duten erakundeei, eta baita komunikabidetako langileei ere. Azken horiek kubatar emakumearen eta Hegoaldeko emakumearen estereotipoei eusteko erantzule direlako.

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130406135312-c292bb0f6c014ef0afa57c1c4592a8fb docname=triptico_gipuzk username=cubacooperacion loadinginfotext=triptico%20GIPUZK showhtmllink=true width=600 height=103 unit=px]

Historiaren zertzelada batzuk

Kubatar emakumeen bizimoduaren gaineko datu hau ez da oso ezaguna: 1960an sortutako FMC-ak 14 urtetik gorako kubatar emakume gehienak batzen ditu, hau da, 4 milioi emakume kubatar baino gehiago. Kubatar emakumeak, beraien Federazioaren bitartez, diskriminatzailea ez den legedia eta eskubide eta aukeretan berdintasun gehiago lortzera zuzenduta dauden gobernu programa eta politika diseinu eta inplementazioa lortuz joan dira. Parte hartze eraginkorra ere izan dute eta lidergo aktiboa gauzatu dute emakumearen hobekuntzari zuzendutako nazioarteko kontzertuan, Nazio Batuen erakundeetako instituzioetan parte hartuz eta beraien Herrialdean burututako hitzaldi eta eskualdeko biltzarren bidez.

Nazioartean, beraien koordinazio lana hainbat ministerioekin batera inplementutako egitarauetan bereizten da, hauen artean, emakumearen enpleguaren koordinazio batzordeak aipatzekoak dira. Batzorde horiek emakumearen lan partaidetza hobetzea eta kontratazioetan diskriminazioa ekiditzea dute xede.

Udal mailan garrantzi berezia dute Emakumearen eta Familiaren Orientazio Etxeek, beraien eskubideak ezagutu eta hauek eskatzeko informazioa eta aholkularitza ematen dutelako. Lehentasunezko arreta taldeak etxeko andreak, emakume langileak, emakume nekazariak, etxeko arduradunak, ama nerabeak, hirugarren adineko emakumeak eta komunikabideetako emakumeak dira.

Badaude emakumearentzako beste programa batzuk, non FMCak aktiboki parte hartzen duen beste erakundeekin batera, hauen artean ondorengoak nabarmentzen dira:

- Emakumea, Osasuna eta Garapen Programa, emakumearen osasunari arreta osoa emateko eta Osasun Publikoaren ministerioarekin batera abian dena.

- CENESEX, Hezkuntza Sexualaren Zentruan familia-plangintza ekintzak egiten dira, Gazte Komunisten Batasunaren eta Hezkuntza eta Osasun Ministerioen partaidetzarekin.

- Etxeko andre eta ikasketak utzita dituzten emakume gazteentzako programak. Emakumeentzako Hezkuntza Alternatiboaren programak, Hezkuntza Ministerioarekin batera.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook