Nortzuk gara?

Euskadi-Cuba, Kubarekiko adiskidetasun eta elkartasunezko euskal elkartea, 1989. urtean sortu zen eta Kubarekiko adiskidetasuna eta solidaritatea agertzen duten munduko bost kontinenteetako hainbat herritan dauden milaka elkarteetariko bat da. Elkarte hauek guztiak kubatar herriarekiko solidaritate politiko, kultural eta ekonomikoko sarea osatzen dute.

Gure solidaritatea nagusiki politikoa izanik, esparru ezberdinetan garatzen ditugu ekintzak, gure ardatz nagusiena Kubatar Iraultza eta bere gizarte garapenerako programarekiko agertzen dugun babesa adieraztea izanik.

Kubarekiko Elkartasunerako Estatu Koordinakundearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko GKEen Koordinakundearen parte gara.

Bideoa: Euskadi-Cuba. "Solidarioak" seriea (euskaraz)

Bideoa: Jai nagusia Bilboko Areatzan: Euskadi-Cubaren 20. urteurrena eta Iraultzaren 50. urteurrena (2009-01-03)

Argazkiak eta berria: Jai nagusia Bilboko Areatzan: Euskadi-Cubaren 20. urteurrena eta Iraultzaren 50. urteurrena (2009-01-03)

Bideoa: Euskadi-Cubaren 20. urteurrenaren ospakizuna bazkideekin (2009. urtea)

Bideoa: Euskadi-Cubaren 19.urteurrenaren ospakizuna bazkideekin (2008. urtea)

Bideoa eta berria: Euskadi-Cubako kidea Kubarekiko Laguntasunaren domina jasotzen du

Zergatik Kubarekiko elkartasuna?

Gure Idearioaren arabera, Kubaren alde lan egitearen zergatiaren helburuak honako hauek dira:

  1. Kuba herri aske eta burujabea izaten jarrai dezan laguntzea, kanpotar injerentziarik eta presiorik gabe, bere eredu sozialista eraikitzen jarrai dezan, etenik gabeko hobekuntza eta eraldatze prozesuaren barnean.
  2. Kubatar Iraultza, beraien eredu politiko, ekonomiko eta soziala bihozberagoa, bidezkoagoa, berdintsuagoa eta jasangarriagoa eraiki nahi duten beste herri batzuentzat eredu izaten laguntzea.
  3. Herri- partaidetzan eraikitako subiranotasuna eta autodeterminazioa babestea, nazioartean eskubide bezala onartuz.
  4. Munduko sistema kapitalista gainditzen laguntzea, gizarte berria, bidezkoagoa, bihozberagoa eta solidarioagoa eraikiz.

Horrela izanda, Euskadi-Cubak:

  • Prozesu iraultzaile honek lortutako garaipenak babesten ditu. Lorpen hauek, bizimodu duina helburu duen herri batentzako aukera sozial, kultural, ekonomiko eta politiko baliogarri eta ausartaren eredu izanik. Eta Kubaren subiranotasuna makurtzeko helburuarekin egindako blokeo ekonomikoa salatzen du.
  • Kubak jasaten ari duen informazio- jokaera salatzen du, nabarmenki politikoa dena. Estrategia honek errealitate kubatarra eraldatzen jarraitzen du, desinformazio esparrua sortuz eta bere prozesu iraultzailea gaitzesten saiatuz.
  • Hegoaldeko herriak beraien aberastasun material eta gizatiarrak hipotekatzera behartzen dituen politika inperialistak salatzen ditu, politika hauek desberdintasunean eta esplotazioan oinarritutako eredu ekonomikoari etekina ateratzen diotelarik.
 

TWIITER

Facebook