• Español
  • Euskara
Garaipena lortu dugu! Bostak askatu!
Oraingo kanpainak

Garaipena lortu dugu! Bostak askatuta!

Euskadi-Cuba Elkartearen adierazpena: poztasuna AEBtan preso zeuden preso kubatarren askatasunagatik, blokeoarekin bukatzeko eskaera eta Euskal Herriko 25 udaletxeei Eskerrik asko!

Euskadi-Cuba Elkartea poztu egiten da Cuba eta Estatu Batuetako Presidenteek egindako baterako komunikatuaren edukiagatik. Bi herrialdeen arteko harremanen normalizazioaren hasierako pausua dakar, eta baita Estatu Batuek zigortutako bost kubatar antiterroristen auziaren amaiera.

Berri esperantzagarri honen ostean Irlak bizi duen blokeo ekonomiko bidegabekoa bertan behera uztea espero dugu. Aipatu bahitura sufrikarioa izan da Cubako herriarentzat berrogeita hamar urte bano gehiagoz eta Nazio Batuen Erakundeak berak 23 aldiz gaitzetsi egin du.

Albisterik onena: kanpaina hau bertan behera utzi dugu, Kubaren Garaipen historikoa lortuta

Bosteen aldeko mozioa onartu zuten Euskal Herriko 25 udaletxe hauei mila esker!

Anoeta
Aramaio
Arbizu
Aresti
Astigarraga
Atarrabia
Ataun
Eskoriatza
Etxarri-Aranatz
Larrabetzu
Larraun
Leitza
Lekeitio
Lesaka
Lizartza
Ondarroa
Oñati
Ordizia
Orexa
Otxandio
Unzueta
Usurbil
Zaldibia
Zaralegi
Zestoa

(Bertan behera dago kanpaina) Kubako Bosten aldeko kanpaina Euskal Herriko erakundeetan

Kubako Bosten aldeko kanpaina Euskal Herriko erakundeetan

Euskal Herriko erakundeetan burutzen ari den Kubako Bosten aldeko kanpaina Euskadi-Cuba adiskidetasun eta solidaritate elkarteak, Komite Internazionalistak eta Askapena kolektibo internazionalistek eta Euskal Herriko emigrazio kubatarrak osatutako “Desembarco del Granma”, “Sierra Maestra-Euskadi” eta ACESMA elkarteek bultzatzen dute.

Mozio hauek Estatu Batuetan kondenatutako bost kubatarrekiko elkartasuna adierazteko dira, terrorismoaren kontra eta bakearen alde egindako borrokagatik eta Barack Obamari, Estatu Batuetako lehendakariari, haien askatasuna eskatzeko.

Bost Kubatarrak Gerardo Hernández Nordelo, Ramón Labañino Salazar, René González Schwerert, Fernando González Llort eta Antonio Guerrero Rodríguez dira. Bostetako bi, René González eta Fernando González, Kuban bizi dira jadanik, 13 eta 16 urte baino gehiago kartzelan egon eta gero. Baina, beste hirurek 22 urte eta betiko kartzela-zigor arteko zigorrak dituzte. Beraz, hiru gizon hauen askatasun eskaera da elkartasun kanpaina honen xedea, baita Estatu Batuetako lehendakari eskaera egitea ere.

Bost Kubatarren aldeko kanpaina Kubarekiko Elkartasun Mugimenduaz gain, beste hainbat pertsonek babesten dute. Danny Glover aktore amerikarra buru, hainbat herritako artistek eta intelektualek Bosten errugabetasuna eta askatasuna aldarrikatzen dute. Honen adibide dira, Susan Sarandon, Martin Sheen, Emma Thompson, Sean Penn, Oliver Stone, Michael Moore, Noam Chomsky, Ignacio Ramonet, Alice Walker, Angela Davis, John Le Carré edota Günter Grass.

2009. urtean, 10 Nobel saridunek, Obamari zuzendatuko antzeko eskaera bat bideratu zuten. Rigoberta Menchú, Günter Grass, Wole Soyinka, José Saramago, Dario Fo, Nadine Gordimer, Adolfo Pérez Esquivel, José Ramón Horta, Mairead Corrigan Maguire eta Zhores Alferov izan ziren.

Amnistía Internacionalek agintaritza estatubatuarrei Bosten kasua berriz azter dezaten eskatu du, Miamin egindako epaiketan izan ziren irregulartasunengatik eta inpartzialtasun ezarengatik.

2010. urteko azaroan, Olga Salanueva eta Adriana Pérez, René González eta Gerardo Hernández-en emazteak, hurrenez hurren, Euskal Legebiltzarreko Giza Eskubideen Komisioaren aurrean agertu ziren. Talde politiko guztien elkartasuna jaso zuten, Alderdi Popularrarena izan ezik.

Azter dezagun gertatutakoa: “Bostak” Miamiko eskuin-muturreko taldeetan infiltratu egin ziren, aipatu teldeek Kubako herritar eta instalazioen kontra prestatzen ari ziren ekintza terroristen jarraipena egiteko. Lortutako frogak FBI-ari eman zizkieten, talde terrorista hauen kontra jardun zezan. Horren ordez, 1998. urtean polizia estatubatuarrak Bostak atxilotu zituen. Miamin, era guztietako irregulartasun, presio eta epapaimahikoei eginiko mehatxuez beteriko epaiketaren ondoren, eta jazarpen mediatikoa pairatuta, zigor luzeak betetzera kondenatu zituzten (haietariko bat, betiko bi kartzela-zigorretara), hainbat kargurengatik, horien artean espioitza. Epaiketan ez zen espioitza ekintzekin erlazionaturiko ezer frogatu. EEBBetako militar batzuek, defentsak deituta, Bostek instalazio militarrei buruzko edo segurtasun nazionalari buruzko informaziorik lortu izana ezinezkoa zela deklaratu zuten. Horregatik guztiagatik, Kuban zein mundu osoan, Bostak borrokalari antiterrorista eta preso politikoak dira.

Prentsa

Euskadi-Cuba felicita al ayuntamiento de Astigarraga por apoyo a Los Cinco cubanos y denuncia insultos anticubanos de concejal de Hamaika Bat

Ayuntamiento de Etxarri Aranatz se une a las mociones por Los Cinco cubanos

Otxandio, Usurbil y Larraun aprueban moción por la libertad de Los Cinco cubanos

Estatu Batuetan kondenatutako bost kubatarrei buruzko mozio proposamena euskal erakundeetan eta Barack Obama lehendakariari askatasun eskaera (MOZIOA)

Euskadi-Cuba adiskidetasun eta elkartasun elkarteak, Komite Internazionalistak eta Askapena talde internazionalistek eta Euskal Herriko emigrazio kubatarrak osatutako “Desembarco del Granma”, “Sierra Maestra- Euskadi” eta ACESMA elkarteek eskatuta.

Badira 50 urte baino gehiago Kubak justifika ezin daitekeen blokeoa pairatzen duela. Estatu Batuetako gobernu guztiek inposatutako blokeoak ondorio larriak eragiten ditu Kubatar herriaren ekonomian, baita bere eguneroko bizitzan ere.

Estatu Batuek, blokeoa sostengatu ez ezik, Miamin kokatutako hainbat talde eta pertsonari babesa ere eskaini diete. Aipatutako batzuek kubatar herriaren kontrako ekintza terroristetan eta bestelako erasoetan parte hartu dute 3500 inguru hildako eraginez. CIA-k datu hauek onartu eta baieztatu ditu desklasifikatutako zenbait dokumentutan zein ekintza horietan inplikaturiko pertsona horien adierazpen publikoetan.

Kubako gobernua, zilegia den aldetik, hainbat pertsona bidali zituen Miamira bere herritarrak eta ondasun publikoak babesteko. Xedea han bertan ekintza terroristak gertatu baino lehen ezagutu eta, hortaz, ekidin ahal izatea zen.

Pertsona hauetatik bost: Gerardo Hernández Nordelo, Ramón Labañino Salazar, René González Schwerert, Fernando González Llort eta Antonio Guerrero Rodríguez Miamin zeudela, informazio eta prebentzio misioan, Estatu Batuetako agintariek atzeman zituzten 1998ko Irailean. Gobernu estatubatuarrak bere lurraldean nazio atzerritar baten alde lan egitea leporatu zien.

Espetxean 33 hilabete prebentzio gisan eta fidantzarik gabe pasa eta gero, 2001ean epaituak izan ziren. 15 urte eta betiko Kartzela-zigorrak ezarri zizkieten espioitza eta erailketak egiteko konspirazioa leporatuta. Epaian ez zen defentsak adierazitako aringarri bat ere kontuan hartu; aitzitik, epaileak kasu bakoitzean fiskaltzak agerrarazi zituen astungarri oro aintzat hartu eta gehienezko zigorra ezarri zien. Horrez gain, esan beharra dago fiskaltzak ez zuela kargu horiek justifikatzen zuen frogarik aurkeztu.

Epaiketa hau Miamin egin zen kubatar-amerikarren elkarteen presiopean eta baita haien propaganda-kanpainapean ere. Halaber, auzipetuei ukatu egin zitzaien egoitza judiziala aldatzeko aukera. Bi kargu printzipalei dagokienez, hau da, erailketa gauzatzeko asmoa eta konspirazioa, batean zein bestean ezin izan zen deus ez frogatu. Espioitza kasuan, adibidez, ez zen egiaztatu akusatuek Estatu Batuetako gobernuarengandik inongo dokumentaziorik eskuratu zutenik; ulertzekoa dena, akusatuen misioa Hego Floridan dauden ustezko talde terroristei buruzko informazioa lortzea besterik ez baitzen.

Gorabeheren eta irregulartasunen ondorioz, Nazio Batuek duten Giza Eskubideetarako Komisioak, zeinek lantalde bat duen Atxiloketa Arbitrarioei buruzkoa, ondorioztatu zuen 2005ko maiatzaren 27an atxiloketak hasiera-hasieratik arbitrarioak izan zirela, erruduntzat hartzeko ez zirelako bete ez formaltasun legalak ez eta Estatu Batuetako legearen beraren jardunbidea.

Beste nazioetako agenteen atxiloketetan presoak elkartrukatzea da gobernuen ohitura eta prozedurak. Orain dela gutxi, Estatu Batuetako gobernuak errusiarren gobernurako lan egiteagatik espioitzat hartutako hainbat pertsona elkartrukatzea onartu du.

Kasu honetan, Kubaren kontrako blokeoa eta bost pertsona hauek bidegabeki zigortzera eraman zituzten motibazio politikoek egoera honi irtenbide bat ematea eragozten dute. 15 urte baino gehiago pasatu dira Estatu Batuetako espetxe batean sartu zituztenetik. Munduko milioika gizon eta emakume, estatuetako presidente ohiak barne, intelektual ospetsuak, kultura gizonak, zientzialariak, kirolariak, mugimendu sozialak, sindikatuak, etab. mintzatu dira injustizia honen bukaera eskatzeko.

Bostetako bi, René González eta Fernando González, Kuban bizi dira jadanik, 13 eta 16 urte baino gehiago kartzelan egon eta gero. Baina, beste hirurek 22 urte eta betiko kartzela-zigor arteko zigorrak dituzte.

Arrazoi hauek direla kausa, honako taldeok _____________ Udalbatzarrari proposatzen diogu (edo Batzar Nagusiei edo Eusko Legebiltzarrari edo Nafar Legebiltzarrari) hurrengo akordioak har ditzan:

LEHENENGOA: Estatu Batuetako presidentea dei egin nahi diogu bere betearazle ahalmena balia dezan egoera larri eta bidegabeko honi irtenbide bat emateko. Hau da, gobernu estatubatuarrari eskatu preso hauek kartzelatik atera ditzan: Gerardo Hernández Nordelo, Ramón Labañino Salazar eta Antonio Guerrero Rodríguez hiritar kubatarrak, hain zuzen ere.

BIGARRENA: Akordio hauek bidali Kubako enbaxada/kontsulatuari, Estatu Batuetako enbaxada/kontsulatuari, eta Kanpo-arazoetarako Ministerioari.

_____________________,________(e)ko_________________(a)ren____a

Bost Preso Politiko Kubatarren Askapenerako Euskal Batzordea

EUSKADI-CUBA Estatu Batuetako kartzeletan dauden Bost Preso Politiko Kubatarren Askapenerako Euskal Batzordearen parte da, eta “Bosten Askapenerako” burutzen diren nazioarteko ekintza  guztiekin elkarlanean aritzen da.

“Bost Kubatarren” kasuari buruzko informazioa: Cubainformación TV

http://www.libertadparaloscinco.org.es/

http://www.freeforfive.org/

Bideoa: EUSKADI-CUBAko kideen mezuak Bostentzako eta beraien senideentzako.

Bosten kasu bidegabeak, nazioarteko prentsan isilean gordeta jarraitzen du. Honengatik, goian aipatutako elkarteek, eskaera zehatza egin diete komunikabideei, kasu honi estaldura emateko.

Gaur egun, Danny Glover, Susan Sarandon, Martin Sheen edota Sean Penn buru dituen nazioarteko kanpaina batek gizon hauen errugabetasuna eskatzen du, beraien emakumeek beraiek bisitatzeko duten ezintasuna salatzen du, eta Obama presidenteari beraien askapena eskatzen die.

2009. urtean, 10 Nobel saridunek, Obamari zuzendatuko antzeko eskaera bat burutu zuten. Rigoberta Menchú, Günter Grass, Wole Soyinka, José Saramago, Dario Fo, Nadine Gordimer, Adolfo Pérez Esquivel, José Ramón Horta, Mairead Corrigan Maguire eta Zhores Alferov izan ziren.

Duela gutxi, Amnistía Internacional-ak, Bosten kasuaren berrikusketa eskatu die estatubatuar agintariei, epaiketa prozesuan eman ziren era guztietako irregulartasunengatik.

Gertaerak berrikus ditzagun: “Bostak” Miamiko eskuin- muturreko taldeetan inflitratuta zeuden, Kubako herritar eta instalazioen kontra prestatzen zeuden ekintza terroristen planak monitoreatzen. Lortutako frogak FBI-ari eman zizkieten, FBI-ak, talde terrorista hauen kontra jardun zezan. Ezer ez egiteaz aparte, 1998.urtean estatubatuar poliziak Bostak atxilotu zituen. Miamin, era guztietako irregulartasunez, presioez eta zinpekoari mehatxuz beteriko epai baten ondoren,  eta lintxamendu mediatikoaren ondoren, zigor luzeetara kondenatu zituzten (beraien arteko bat, bi betiko kartzela- zigorretara), kargu ezberdinengatik, hauen artean, espioitza. Epaiketan ez zen espioitza ekintzekin zerikusirik zuen ezer frogatu. EEBBetako militar batzuk, defentsak deituta, Bostek instalazio militarrei buruz edota segurtasun nazionalaren informaziorik lortu izana ezinezkoa zela deklaratu zuten. Hau guztiarengatik, Kuban eta mundu osoan, Bostak borrokalari antiterroristak eta preso politikoak direla uste dute.

Obamari EEBBetako artistek zuzendutako eskutitza (2010.urteko iraila)

Lehenengo sinadurak: Danny Glover, Susan Sarandon, Sean Penn, Martin Sheen, Oliver Stone, Michael Moore, Jackson Browne, Ry Cooder, Pete Seeger, Alice Walker, Chrissie Hynde, Edward Asner, Elliott Gould, Graham Nash, James Cromwell, Mike Farrell, Bruria Finkel, etab.

Obama presidente agurgarria: premiaz eskatzen dizut Gerardo Hernández, Ramón Labañino, René González, Antonio Guerrero eta Fernando González-en, nazioartean “Bost Kubatarrak” bezala ezagutzen direnak, kasua berrikustea eta askatasuna berehala ematea.

Guztiz atsekabetuta nago, Bost Kubatarrek 12 urte preso daramatzatelako, EEBBen kontra inolako krimenik egin gabe, eta herri honen segurtasun nazionala mehatxatu gabe. Bostek Miamin erbesteratutako kubatar talde bortitzen ekintzak monitorizatzen zituzten, ekintza hauek hainbat kubatarren heriotza ekarri baitute. Haiek etorkizuneko terrorismo ekintzez bere herria defendatzen zeuden soilik.

Obama presidentea, imajina ezazu, terrorismo hura Estatu Batuen kontra bideratuko balitz. Gure buruari galdetzen diogu zer gerta izan zitekeen irailaren 11 baino lehen amerikar talde batek talde kriminalak infiltratu izan balu, Estatu Batuak berehalako eraso horretaz ohartarazteko. Difamatuko genituzke, orain egiten ari zaien bezala, beraien ekintzengatik?

Gure gobernua neurri ezberdinez jarduteaz erruduna da. Bost Kubatarrak espetxe federaletan preso dauden bitartean, benetazko terroristak – Luis Posada Carriles eta Orlando Bosch bezala, 73 pertsona erail zituztela hegazkin kubatar baten leherketa bideratuz – EEBBetan babesa eta inolako zigorrik gabe gozatzen ari dira.

Obama presidente agurgarria, Bost Kubatarren atxiloketaren 12.urteurrenean, zure zentzuzko justizia eskatzen dizut eta, kasu honen ekintzak berrikusi ondoren, eta gizon hauek espetxean pasa duten denbora luze hau aintzakotzat hartu ondoren, Bost Kubatarrei Gobernu Errukitasuna ematea eskatzen dizut errespetu osoz, beraien herrira, etxeetara eta familietara bueltatu daitezen. Eta hau gauzatu arte, Adriana Pérez-i eta Olga Salanueva-ri, beraien senar atxilotuak, Gerardo Hernández eta René González, hurrenez hurren, berehala bisitatzeko bisak ematea.

Obamari 10 Nobel Saridunek zuzendutako eskutitza (2009.urtea)

Sinatzaileak: Rigoberta Menchú, Günter Grass, Wole Soyinka, José Saramago, Dario Fo, Nadine Gordimer, Adolfo Pérez Esquivel, José Ramón Horta, Mairead Corrigan Maguire eta Zhores Alferov.

Barack Obama Presidentea. 1998. urtetik, Bost gizon errugabe, ez zutenek inolako kalterik egin, EEBBetako espetxeetan presoaldi bidegabea jasaten ari dira, beraien herria terrorismoaz defendatzearren.

Zure sinadurarekin, amaiera eman diezaiokezu sekulako bidegabekeria honi, eta Bosten askatasuna agindu, beraien senideekin Kubara itzul daitezen.

Amnistia International-ak Bost Kubatarren kasuaren berrikusketa eskatzen du (2010. urteko urria)

Giza Eskubideen Elkarteak EEBBetako gobernuari kasua berrikusteko eta edonolako bidegabekeria arintzeko deia zabaltzen dio.

(Washington D.C.) Urriaren 14a, argitaratutako txosten batean, Amnistía Internacional-ak bost gizonei egindako epaiketaren ekitateari buruz bere kezka adierazi du. Hauek, 2001.urtean Kubako inteligentzia agente bezala jokatzeaz errudun deklaratuak izan ziren, beste kargu batzuen artean. Bost gizonak EEBBetako espetxe federaletan betetzen ari diren zigorrak, 15 urtetik betiko kartzela- zigorrera hedatzen dira.

Eric Holder Estatu Batuetako Fiskal Nagusiari 2010.urteko urriaren 4an bidalitako eskutitzan, Amnistía Internacional- ak epaiketaren justiziaz eta partzialitate ezaz bere dudak azaltzen ditu, apelazioan konpondu ez direnak. Giza eskubideen elkarteak ez du erabaki bost gizonak errugabe edo errudun diren beraien kontra dauden karguei dagokionean.

Bostak – Fernando González, Gerardo Hernández eta Ramón Labañino herritar kubatarrak eta Antonio Guerrero eta René González herritar estatubatuarrak- Miamin epaituak izan ziren eta hainbat karguengatik kondenatuak, hauen artean, Kubatar Errepublikan erregistratu gabeko agentez jardutea eta azpijokoan aritzea, iruzurra eta nortasun agirien erabilera desegokia zeuden, eta akusatuen hiru, defentsa nazionaleko informazioa transmititzeko konspirazioaz akusatu zituzten. Gainera, Gerardo Hernández, erailtzeko konspiratzeaz kondenatu zuten. Kubak, 1996.urtean, EEBBetako Castroren aurkako “Hermanos al Rescate” erakundeak gidatutako bi turismo- hegazkin lurrera bota zituen, lau pertsona hil ziren istripu hartan, eta Gerardo ekintza honen partaide izateaz akusatu baitzuten.

Amnistía Internacional- aren txostenak Miamin egindako epaiketak ez zuela zinpeko inpartziala bermatu manifestatzen du, eremu hartan kubatar gobernuarekiko dagoen etsaitasunarengatik, komunikabideengatik eta epaiketa baino lehen eta epaiketaren ondoren eman ziren gertaerengatik.

Beste alde batetik, dudan jarri da Gerardo Hernández-en erailtzeko konspirazio zigorra, ez baitira nahiko argiak bere partaidetza ziurtatzen duten ebidentziak. Bosten defentsarako eskubideak murriztuak izan zitezkeela pentsatzen da ere, presoaldi prebentiboaren baldintzengatik, beraien abokatu eta dokumentuekiko kontaktua mugatu baitzieten.

Amnistía Internacional- ak kasua berrikusi dezan eskatu dio Gobernuari eta indultu prozesuaren bidez edota beste edozein bide egokiz, edozein bidegabekeria arindu dezan, beste legezko apelazioak eraginik gabekoak badira.

Amnistía Internacional- ak bere larritasuna adierazi du, behin eta berriz EEBBetako gobernuak bost presoen biren emazteei denboraldi baterako bisa onartzeko emandako ezetzengatik. René González eta Gerardo Hernández-en emazteei, hain zuzen ere, beraien senarrak bisitatu ahal izateko. Erakundeak larritzen du emazteen bisiten debeku bereizi gabea edo iraunkor hau gehigarrizko zigorra izatea, eta presoekiko gizatiar tratamenduaren eta senideen arteko bizitza babesteko Estatuen betebeharren nazioarteko legeen kontra joatea. Amnistía Internacioal-ak, gizaldeko arrazoiengatik, emazteei denboraldi baterako bisa ematea premiatzen jarraitzen dio gobernuari.

 

TWIITER

Facebook