• Español
  • Euskara
Euskadi- Cuba: Kubako Iraultzarekiko euskal elkartasunaren 25. urteurrena.

Euskadi-Cubak, Kubarekiko adiskidetasun eta elkartasun elkarteak, 2014. urtean, 25 urte betetzen ditu jaio zenetik, munduan mota honetako existitzen diren 2000 baino gehiago elkarteetariko bat. Hori dela eta, 4 bideo labur editatu ditu. Profil plural eta independente batetik, Euskal Herriko toki ezberdinetatik eratortzen diren pertsonak, guztiak, Kuba eta bere Iraultzaren, eta sentsibilizazio politiko, garapenerako kooperazioan, laguntza material, difusio kultural eta informazio alternatiboan bezalako eremuetan dibertsifikaturiko zereginen inguruan biltzen dituen erakundea da. Musika: Orlis Pineda.

4 BIDEOEN SERIE OSOA IKUSTEKO:

Euskadi-Cuba, 25 urte

Euskadi-Cubak, Kubarekiko adiskidetasun eta elkartasun elkarteak, 2014. urtean, 25 urte betetzen ditu jaio zenetik, munduan mota honetako existitzen diren 2000 baino gehiago elkarteetariko bat. Profil plural eta independente batetik, Euskal Herriko toki ezberdinetatik eratortzen diren pertsonak, guztiak, Kuba eta bere Iraultzaren, eta sentsibilizazio politiko, garapenerako kooperazioan, laguntza material, difusio kultural eta informazio alternatiboan bezalako eremuetan dibertsifikaturiko zereginen inguruan biltzen dituen erakundea da. Tresna guzti hauek bere oinarria elkartasun politikoan daukate, zeren eta Euskadi-Cubaren elkartasun ekintza guztiek, Kubatar proiektu sozialista eta antiinperialistarenganako baldintzarik gabeko babesa baitaukate helburutzat.

Euskadi-Cuba 1989 jaio zen. Garai gogorrak omen ziren, non Kubak bere historia iraultzaileko momenturik txarrenari aurre egiten baizion. Eremu sozialistaren eta Sobietar Batasunaren bukaera, era dramatikoan erori zen Irlaren zoriaren eta bere populazioaren bizi baldintzen gain. Momentu hartan, Euskadi-Cubak, nahiz Nazioarteko Kubarekiko Elkartasun Mugimenduak, bere akzioa, beti iturburu politikozkoa dena, dohaintza materialetan, elkartasun brigadetan eta kooperazio proiektuetan zentratu zen.

Gaur, Euskadi-Cubak, sentsibilizazio kanpaina garrantzitsuak eta proiekzio internazionaleko informazio iniziatiba alternatiboak garatzen ditu, www.cubainformacion.tv ikus-entzunezko atariaren sustapena bezalakoa. Honez gain, hiri-nekazaritza, energia berriztagarri, osagintza komunitario, genero berdintasun eta beste hainbat proiektu bolumen handi bideratzen ditu, kubatar elkarte ezberdinekin.

Euskal Herrian, Euskadi-Cubak, gure herrialdeko beste erakunde eta kolektibo internazionalistekin ekintzak koordinatzen ditu. Eta bere fundaziotik 25 urte pasa ondoren, Irlarekiko elkartasuna garatzen jarraitzen dugu, zeren eta 90ko hamarkadaren hasierako kanpainatan esaten genuen bezala: “Blokeoa aurrera doa. Elkartasuna, ere”.

 

TWIITER

Facebook