
"Prentsa konplizea:atzo Hegoafrikarekin, gaur Israelekin": Euskadi-Cubak eta Cubainformación TV-k "Ene bada... prentsa!" telesaiorako, Tantaka TVn.
Versión en castellano
“Ene bada… prentsa!” saioa Tantaka TBn
Prentsa konplizea:atzo Hegoafrikarekin, gaur Israelekin
1948an sortu zen Israelgo Estatua, eta urte berean eskuratu zuen boterea Hegoafrikako Alderdi Nazionalak. Sionismoak eta apartheidak segregazio-erregimenak ezarri zituzten arabiar palestinarren eta beltzen aurka, hurrenez hurren.
1960an, Hegoafrikako erregimen arrazistaren aurkako nazioarteko boikot-kanpaina jarri zen abian, eta etenik gabe iraun zuen erregimena politikoki suntsitu arte.45 urte geroago, 2005ean, BDZ mugimendua (Israeli Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak agintzearen aldekoa) sortu zen, gaur egun ere palestinar herriaren aldeko borrokan jarraitzen duena.
Epaiketaz kanpoko erailketak, torturak, zibilen aurkako bonbardaketak, milaka preso politiko…Horra hor mugimenduak salatzen dituen basakeriak, zalantzarik gabe Israelen irudia eta interesak kaltetzen dituztenak.
Horregatik, Mossad, Israelgo zerbitzu sekretua, eta baita Gai Estrategikoetarako Ministerioa ere, mugimendu horretako liderren izena zikintzeko ahaleginean dabiltza mendebaldeko herrialdeetan.
BDZ zigortzeko lege bat dauka Israelek, mugimenduko kideei herrialdean sartzea debekatzen diena.Horretaz gain, baina, Concert izeneko ekimena ere garatu du, 30 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin eta antzeko zenbatekoa biltzen duten dohaintzekin, mugimenduen kontra aritzeko asmoz.
Nazioarteko eskumak ere bat egiten du Tel Avivekin.Maiatzean, adibidez, Alemaniako Parlamentuak BDZren aurkako ebazpen bat onartu zuen, «antisemitismoa» egotzita.
Baina badago beste konplizerik, hala nola prentsa korporatiboa, eta bereziki AEBn «lobby juduaren» alde egiten duena.
Atzealdetikzenbait potentziaren babesa jaso zuelako iraun zuen Hegoafrikako erregimenak: AEBrena, Erresuma Batuarena eta Israelena berarena ere bai. Baina, areago, mendebaldeko hedabide askoren babesa jaso zuelako ere bai.Dozenaka urtez Nelson Mandela «terroristatzat» izendatu zuten hedabide horiena.
Gaur egun termino bera erabiltzen dute Palestinako erresistentziaren buruak izendatzeko.Edota DBZko militante ausartak izendatzeko.
Gidoia: José Manzaneda. Aurkezpena: Ana Gil. Edizioa: Esther Jávega. Ekoizpena: Euskadi-Cuba eta Cubainformación TV. Off-ahotsa: Irati Armentia.
Visita las redes sociales de Cubainformación:
https://www.facebook.com/cubainformacion https://twitter.com/cubainformacion https://www.instagram.com/cubainformacion/ https://www.youtube.com/user/CubainformacionTV/videos |