Honduras edo Kuba kapitalistaren hipotesia
Euskadi-Cubari buruzko berriak

Cubainformación TV – Arthur Gonzálezen testu batean oinarrituta – “Heraldo cubano” bloga - Ahotsa: Eneko Calle.- Aurten, hedabideetan gehien jorratu den gertakarietako bat izan da milaka migratzailek, gehienak Honduraskoak, AEBetarako bidean osaturiko karabanarena.

Zergatik ari dira ihes egiten? Muturreko pobrezian bizi direlako, langabezia betean, arreta medikorik ez dutelako, ez eta kalitatezko hezkuntzarik ere, elikagaiak gero eta garestiagoak direlako, indarkeria eta heriotza oso gertutik bizi dituztelako, errepresio polizial eta militarra pairatzen dutelako...

Hau da, sistema kapitalista peto-petotik ari dira ihesi, benetako kapitalismotik, Lehen Munduko erakusleiho kapitalistaren barruan aukera baten bila. Gehienek ez dute beteko amets hori, edo, hitzemandako helmugara iritsiz gero, azkar asko bihurtuko zaie amesgaizto: legez kanpo egongo dira, xenofobia eta jazarpena nozituko dituzte.

Honduras ere –ez dezagun ahaztu- herrialde kapitalista da, ustezko ordezkapenezko "demokrazia", non hedabide pribatu eta alderdi politiko asko eta asko dauden.

Hortaz, Kubak bere buruari begiratzeko ispilu du Honduras; Honduras Kuba kapitalistaren hipotesia da. Kubak, bertako arazo ugariak gorabehera, planetako ekonomiarik handienak erabat blokeatuta, duela urte asko konpondu zituen egun hondurastarren emigrazioa eragiten duten egiturazko arazoak; Kuban, enplegu osoa dago, doako osasun-arreta eta hezkuntza, unibertsitatekoa barne, Estatuak familiarentzako gutxieneko saskia bermatzen du, gizarte-giro lasaia dago, eta badirudi ez dagoela maren moduko fenomenorik.

Kubatik ere, jakina, atera izan dira, eta ateratzen dira, migratzaileak. Baina zein desberdina kontakizuna hedabideetan, eta, batez ere, zein tratu desberdina AEBetan. Gogora dezagun 2016ra arte, Barack Obamak "oin lehorrak, oin bustiak" politika indargabetu zuen arte, Kubako migratzaile orori urtebetera egiten zitzaiola harrera, eta orduan eskaintzen zitzaiola bizitokia.

Izan ere, gogoan duzue?, ziurtasun osoz esaten ziguten kubatarrak "komunismotik ihesi" ari zirela. Errepasatuko ditugu hemerotekak?

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook