Don Diablo eta Guaidó globoa: Venezuela sare sozialetan - Tantaka TVko “Berri bitxi” telesaioa
Euskadi-Cubari buruzko berriak

Espainiako hedabide guzti-guztien goiburuetan ikusi genuen Venezuelan Efe agentziako talde bat ordu batzuetan atxikita eduki zutela. Alabaina, ez genuen lerro bakar bat irakurri Boro LH kazetari independentea Panamatik deportatu izanari buruz, Nicolas Maduroren aldeko Nazioarteko Topagune batera zihoanean. Pascual Serrano kazetariaren perla informatiboetan oinarritutako ikus-entzunezko bilduma. Produzkioa: Euskadi-Cuba. Off-ahotsa: Eneko Calle.

Versión en castellano

Tantaka TVko «Berri bitxi» saioa

Don Diablo eta Guaidó globoa: Venezuela sare sozialetan

José Manzanedak eta Esther Jávegak Tantaka TVrako egindako lana – Pascual Serranoren ikerketa baten ikus-entzunezko egokitzapena.

Kazetariak albiste nagusi dira… baina Venezuelan soilik

Espainiako hedabide guzti-guztien goiburuetan ikusi genuen Venezuelan prentsa-akreditaziorik gabe sartu zen Efe agentziako talde bat ordu batzuetan atxikita eduki zutela, eta azkenean lanean libre aritzen utzi zietela (1) (2) (3). Alabaina, ez genuen lerro bakar bat irakurri Boro LH kazetari independentea Panaman 22 orduan atxikita eduki eta ondoren deportatu izanari buruz, Nicolas Maduroren aldeko Nazioarteko Topagune batera zihoanean (5).

Ildo beretik, ez dute ezer aipatu Arnold August kazetari kanadarra AEBn sartzeko debekuari buruz, Etxe Zuriaren aurrean egindako «Atera eskuak Venezuelatik» martxaren berri ematera bidalia.

Ez duzu hedabideetan martxa horri buruzko irudirik ikusi? (7) eta Madrilgoak (8), Stockholmekoak (9) eta Buenos Airesekoak (10) ere ez? Zergatik ote da?

Jabetu zaitez, gazte: soldata igotzeak kalte egiten dizu

Bankuek eta arriskua kalifikatzeko agentziek propaganda neoliberala zabaltzeko aparatu propioa dute, «El Mundo» eta pareko egunkariei esker. Egunkari horren arabera, Espainian «Gutxieneko soldataren igoerak langile gazteak kaltetuko ditu gehien, Moody's (agentziaren) arabera» (11). Jabetu zaitez, gazte: soldata igotzeak, izatez, kalte egiten dizu!

Errusian salatzaileek jasaten duten tratu txarra salatzen dute, baina ez hemen gertatzen dena

Ustelkeria kasuak azaleratu ondoren (12) Espainiako Armadatik kaleratu zuten Luis Gonzalez Segura tenienteak salatu du hedabide batzuek, hala nola «El Pais» egunkariak, isildu egin dutela 50 pertsonak Europako Parlamentuan egin duten agerraldia, ustelkeria kasuak salatzeko. Gainera, Espainiako instituzioek jazarri eta gaizki tratatu dituzte (13); areago, kasua isilarazteko eginahalak ere egin dituzte, salatzaileek jasan behar izaten dituzten ustezko tratu txarrari buruzko beste albiste batzuk emanez… baina hori bai, Errusian (14)!

Pakistandarren dendetan bakarrik?

Bartzelonan izandako telefono mugikorren lapurreten berri eman digu Espainiako Telebistak. Kazetariaren esanetan, poliziak «Pakistaneko hiritarrek zuzendutako telefono-dendak arakatu ditu, jakin baitakite lapurtutako mugikorrak saltzen dituztela» (15). Alabaina... pakistandarrek zuzendutako denda guztietan saltzen dituzte lapurtutako telefonoak? Halako dendetan soilik saltzen ote dituzte lapurtutako telefonoak? Eta horrela ez bada, zergatik aipatzen dute denda horiek zuzentzen dituztenen jatorria, xenofobia merkea elikatzeko ez bada?

«Gobernuaren arabera»: Kubaren kasuan soilik erabiltzen den bukaerako oharra…

eldiario.es egunkarian irakurri dugunez, «Botoen % 86,6 bilduta onartu da Kubako Konstituzio berria, Gobernuaren arabera» (16). Bitxia da hauteskunde-emaitzak «Gobernuaren arabera» izatea, Kuban direnean (17). Hauteskundeak AEBn (18), Brasilen (19) edo Europan (20) egiten badira, bukaerako ohar hori soberan egoten da.

Putin: Trumpen laguna ala etsaia?

«El Pais» egunkariak azaldu digu Vladimir Putinek «mehatxu argi eta sendoak» egin dituela AEBk «armagabetze nuklearrerako hitzarmena utzi ondoren»: «Washingtonek Europan misilak jartzen baditu —irakurri dugu albistean— bere misilak Iparramerikara zuzenduz erantzungo du Errusiak» (21). Alabaina, El Pais egunkariak ez du behin eta berriro esaten Errusiak AEBko hauteskundeak manipulatu zituela Donald Trumpek irabaz zitzan? (21). Ez duzue uste zerbait oker dagoela?

«Guaidó globoaren» airetiko irudiak

Jaun horrek bere burua nazio bateko «behin-behineko lehendakari» izendatu zuen, inork aukeratu gabe, eta AEBk bere herrialdean esku hartzeko eskatzen du. Horrelako norbait iritzi publikoak seriotan hartzeko ezinbestekoa da irudi-kanpaina itzela, demasa, egitea (24). Ez dago esan beharrik, ordea, gezurretan eta marketinean oinarritutako kanpaina izan dela, ezinbestean.

«(Juan) Guaidó fenomenoak arrakasta itzela lortu du», «aurreikusi gabeko bisita (…) babes-manifestazio erraldoia bihurtu da», argitaratu du El País egunkariak berrikitan (25). Alabaina, Venezuelako ekitaldi horien argazkiak zergatik izaten dira beti hurbileko planoak edo angeluzabalarekin hartutakoak? (26) (27) (28). Egingo al dugu probatxo bat Valentzia hirian joan den martxoaren 16an egindako azken ekitaldiaren airetiko argazki batekin? (29) Eta zer moduz egun berean izandako martxa chavistarekin gauza bera egiten badugu? (30) «Guaidó globoa» pixka bat hustu da, ezta?

Miguel Boséren fake news ikaragarriak

«El País» egunkariak pozik ospatu zuen Twitterrek Venezuelako hainbat kontu itxi izana «Maduroren erregimenaren» eta «beraren propagandaren alde» lan egiten  zutela eta (31). Aitzitik, hitzik ez hedabide handiek eta inteligentzia-zerbitzu batzuek babestutako oposizioaren propaganda-sare erraldoiaz (32).

Hitzik ez, halaber, chavismoaren aurkako dozenaka fake newsei buruz. Venezuelako Nitu Pérez kazetariak Twitterren argitaratutako argazki batean polizia bat ageri zen (itxuraz polizia venezuelarra) ume bat jipoitzen. Goiburua: «munstro bat indigena errugabe bat jotzen» (33). Gogorra, ezta? Bada, 2010ean Bangladeshen ateratako argazkia da (34).

Miguel Bosé kantariak gordetzeko moduko bi txio kaleratu zituen. Batean, Nazio Batuen Erakundeari eskatzen zion «Maduroren erregimenaren» torturak geldiarazteko, adingabeak jipoitzen ageri ziren bideo batekin batera (35). Arazoa, hauxe: bideoa ez zen Venezuelan grabatu, Kolonbian baizik (36). Egun batzuk geroago, Bosék «hiltzaile kriminala» esan zion Madurori, eta heriotza opa zion, Donald Trumpek bidalitako «giza laguntza» zeramaten bi kamioi erretzeagatik. Hamabost egun geroago, «The New York Times» egunkariak bideo baten bidez frogatu zuen opositoreek jaurtitako koktel molotov batek eragin zuela sutea (39).

Argi dagoela dirudi: Don Diablok ospa egin du sare sozialetatik… lotsaren lotsaz.

(1)  https://www.lavanguardia.com/politica/20190131/46117950751/gobierno-liberacion-inmediata-periodistas-efe-detenidos-venezuela.html

(2)  https://www.elmundo.es/internacional/2019/01/31/5c52addc21efa010488b4591.html

(3)  https://elpais.com/internacional/2019/01/30/actualidad/1548875434_787843.html

(4)  https://www.lahaine.org/est_espanol.php/el-periodista-boro-lh-retenido

(5)  https://www.tantaka.tv/api/videos/JQ/3a/JQ3aCzarGbu2Kb6sNoeuJ68y

(6)  http://www.resumenlatinoamericano.org/2019/03/17/ee-uu-prohibe-entrar-al-pais-al-periodista-canadiense-arnold-august/

(7)  https://actualidad.rt.com/actualidad/308876-cientos-personas-salir-calles-washington

(8)  https://mundo.sputniknews.com/foto/201903011085805491-fotos-manifestacion-madrid-maduro-venezuela/

(9)  http://www.cubainformacion.tv/index.php/america-latina/80780-frente-a-la-embajada-de-eeuu-en-estocolmo-dijeron-imanos-fuera-de-venezuela

(10)       http://www.granma.cu/mundo/2019-03-17/los-pueblos-con-venezuela-incluido-el-estadounidense-17-03-2019-20-03-40

(11)       https://www.elmundo.es/economia/macroeconomia/2019/02/05/5c585fd5fc6c83f40b8b45c9.html

(12)       http://canarias-semanal.org/art/23227/-a-mi-por-escribir-un-libro-sobre-la-corrupcion-en-el-ejercito-se-me-retiro-el-salario-al-de-la-manada-no-

(13)       https://twitter.com/luisgonzaloseg/status/1094200594724724737

(14)       https://elpais.com/internacional/2019/02/08/actualidad/1549627639_447044.html

(15)       http://www.rtve.es/alacarta/videos/telediario/telediario-21-horas-24-02-19/5011760/ (Ikusi 23. eta 24. minutuak)

(16)       https://www.eldiario.es/internacional/Cuba-aprueba-nueva-Constitucion-Gobierno_0_871763855.html

(17)       http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/80804-cuba-donde-el-87-de-votos-es-una-amarga-victoriaa

(18)       https://www.eldiario.es/internacional/Elecciones-EEUU-Trump-Clinton-victoria-presidente_0_578492195.html

(19)       https://www.eldiario.es/internacional/Partido-Trabajadores-Lula-ultraderechista-Bolsonaro_0_810519746.html

(20)       https://www.eldiario.es/internacional/Macron-absoluta-legislativas-francesas-proyecciones_0_655834842.html

(21)       https://twitter.com/elpais_america/status/1098293709764993024

(22)       https://elpais.com/internacional/2018/12/12/estados_unidos/1544627270_450547.html

(23)       https://www.europapress.es/internacional/noticia-quien-juan-guaido-autoproclamado-presidente-venezuela-20190124001544.html

(24)       https://elpais.com/internacional/2019/02/24/america/1550977983_927598.html

(25)       https://elpais.com/internacional/2019/03/18/america/1552866380_230992.html

(26)       https://elpais.com/elpais/2019/03/05/album/1551741361_052587.html#foto_gal_3

(27)       https://www.msn.com/es-es/noticias/internacional/juan-guaid%C3%B3-ya-prepara-una-movilizaci%C3%B3n-nacional-hacia-el-palacio-de-miraflores/ar-BBUThmb?li=BBoJMgR

(28)       https://wtcradio.net/guaido-debemos-mantener-la-movilizacion-en-las-calles-porque-llego-el-momento-de-ejecutar-la-operacion-libertad/

(29)       https://www.facebook.com/TopeteGLZ01/photos/a.582557525109905/2367737096591930/?type=3&theater

(30)       https://twitter.com/NicolasMaduro/status/1107310144835198977/photo/1?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1107310144835198977&ref_url=http%3A%2F%2Fespanol.almayadeen.net%2Fnews%2FSabotaje%2520el%25C3%25A9ctrico%2F284202%2Fmaduro--agresiones-de-la-derecha-y-del-gobierno-de-estados-u

(31)       https://elpais.com/tecnologia/2019/02/07/actualidad/1549571078_716504.html

(32)       https://www.telesurtv.net/news/fake-news-noticias-falsas-venezuela-20190201-0005.html

(33)       https://www.facebook.com/TopeteGLZ01/photos/a.582557525109905/2368476386518001/?type=3&theater

(34)       https://www.aporrea.org/medios/n338979.html

(35)       https://www.laprensagrafica.com/internacional/Miguel-Bose-publica-fuerte-video-y-pide-parar-torturas-en-Venezuela-20190129-0207.html

(36)       https://twitter.com/Konspyrenayko/status/1090390768248897537

(37)       https://twitter.com/BoseOfficial/status/1099397297174134785?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1099397297174134785&ref_url=https%3A%2F%2Ftrome.pe%2Fcelebrities%2Fvenezuela-miguel-bose-llama-malnacido-criminal-asesino-nicolas-maduro-incendiar-ayuda-humanitaria-114027

(38)       https://trome.pe/celebrities/venezuela-miguel-bose-llama-malnacido-criminal-asesino-nicolas-maduro-incendiar-ayuda-humanitaria-114027

(39)       https://www.nytimes.com/es/2019/03/10/venezuela-ayuda-incendiada/

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook