Venezuela: gerra hasi da... erredakzioetan - Tantaka TVko “Berri bitxi” telesaioa
Euskadi-Cubari buruzko berriak

Venezuelako gobernuak "historiako informazio itzalaldirik handiena" inposatzen duela irakurri dugu. Bitartean, auto-aldarrikatutako "presidentea", Juan Guaidó golpista, kamera eta mikrofonoen zurrunbilo batez inguratuta ikusten dugu. Pascual Serrano kazetariaren perla informatiboetan oinarritutako ikus-entzunezko bilduma. Produzkioa: Euskadi-Cuba. Off-ahotsa: Eneko Calle.

Versión en castellano

Tantaka TVko “Berri bitxi” telesaioa

Venezuela: gerra hasi da... erredakzioetan

José Manzanedak eta Esther Jávegak Tantaka TVrako egindako lana. Pascual Serranoren ikerketa baten ikus-entzunezko egokitzapena.

Kontzertinak: jar itzazu zeuk eta neuk ordainduko ditut

Giza eskubideen aldeko hainbat erakundek urteak daramatzate borrokan Melillako hesiko «kontzertinen» aurka, migratzaileei zauriak eta anputazioak eragiten dizkietelako, eta heriotzak sortzen dituztelako (1). Eta Espainiako gobernuak auzi hori gainetik kentzeko bidea aurkitu du: aurrerantzean, Marokok jarriko ditu horzdun alanbre horiek. Baina, hori bai, Europak ordainduta (2). Irakurri al duzue iruzur horren aurkako protestarik espainiar komunikabideetan?

Haiek erabakitzen dituzte berriak

Bankuek eta korporazio handiek argitaratzen diren informazio eta iritzien gainean duten kontrola tabua izan da beti (3). Orain arte. Izan ere, Vodafonek, BBVAk eta antzeko konpainiek jada ez dute itxurarik egiten: orain sekzio osoak dituzte El Pais egunkariaren beraren webguneko azalean (4).

Erlijioagatik soilik

Honako hau irakurri dugu: AEBn, langile batek epaiketa irabazi dio igandeetan lan egitera behartzen zuen enpresari (5). Laneko osasunagatik? Ez. «Erlijio-diskriminazioagatik»: igandean lan egitea langile horren sinesmenen aurka doalako. Dirudienez, atseden hartzea ez da laneko eskubidea, erlijiozkoa baizik.

Zentsura Venezuelan: kolpista bat mikrofonoz inguratuta

Ehunka albistek (6), erreportajek  (7) eta artikuluk (8) egunez egun babesten dute AEBren eta horren aliatuen esku-hartzea Venezuelan, bertako natura-baliabideak arpilatzeko helburuarekin. Hona hemen zertzelada batzuk.

Komunikabide handiek argitara eman dute Venezuelako Kazetarien Elkargo Nazionalak gobernuaren ustezko zentsuraren aurka egindako salaketa, «historian izan den informazio-itzalaldirik handiena» dela esanez (10). Bere burua izendatu duen «lehendakaria», Juan Guaidó kolpista, kamera eta mikrofono ugariz inguraturik, «itzalaldi» horren irudirik adierazgarriena da (11).

Menpeko botere judiziala: espainiarra?

«Chavismoaren aliatua den fiskalak zera eskatu dio Justizia Auzitegi Gorenari, erregimenaren adarretako bati...» (12). Horixe da El Pais egunkariaren informazio-estilo zorrotz eta neutrala, Venezuelako epaiketa bati buruzko informazioa emateko. Bitartean, Espainiako botere judizialak 8 gazte nafarri 13 urtera arteko espetxe-zigorrak ezarri dizkie, taberna batean bi guardia zibilekin izandako borrokagatik, eta Kataluniako gobernu hautetsiko kide gehienak kartzelan sartu ditu. Halere, Espainiako botere-banaketa eredugarria da El Paisentzat, Venezuelan hain beharrezkoa omen den hori.

Mojak kamerarekin edo kamerarik gabe

Cadena Ser irrati-etxeak Twitterren esan duenez, «Elizak ere ezetz esan dio Madurori», eta pankarta bati eutsita ageri den moja baten argazkia erantsi du (15). Eta hona bitxitasuna: Mº Eugenia Russian moja venezuelarrak, Fundalatin giza eskubideen aldeko erakundeko lehendakariak, bi bira egin zituen iaz Europan zehar, eskuineko oposizioaren terrorismoa salatzeko (16). Uste al duzue Cadena Ser irrati-etxeak edo Espainiako beste komunikabide korporatiboren batek elkarrizketarik egin zionik?

Ospitalean grabatzea: zer ospitaletan da legezkoa?

Caracaseko ospitale batean grabatzeko izandako arazoak zentsura-ekintzatzat hartu zuen irrati-etxe berak (17). Demagogia bera berriro ere (18). Izan ere, Europako ospitale batean ere ezin da argazkirik edo bideorik egin, 2016ko araudiaren arabera (18).

Azken buruan, Venezuelan, zaharrak berri. Egunero-egunero irentsi behar ditugu herrialdearen okupazio militarra lotsarik gabe proposatzen duten artikuluak (19); esku-hartzea salatzen duten pertsona eta kolektiboen erabateko zentsura (20); eta 20 milioi dolarreko ustezko laguntza humanitarioaren showa, AEBk eta nazioarteko bankuek Venezuelako aktiboak, 30 mila milioi dolar ingurukoak, konfiskatu izana isiltzen duten bitartean, nahiz eta diru horrekin elikagaiak eta sendagaiak eros litezkeen (21).

Izan ere, komunikabide handien helburua, gaur egun, nazioarteko iritzi publikoa biguntzea da, Venezuelako esku-hartze militarra legitimatzeko (22). Bonba mediatiko horiek —Iraken, Libian edo Sirian gertatu zen bezala— bonba hiltzaileen aurrekariak dira.

(1)  https://elpais.com/politica/2013/11/30/actualidad/1385831570_290011.html

(2)  https://www.elmundo.es/espana/2019/01/29/5c4f525721efa045678b46ff.html

(3)  https://solidaridad.net/el-modelo-de-propaganda-de-noam-chomsky-medios-mainstream-y-control-del-pensamiento321/

(4)  https://elpais.com/

(5)  https://elpais.com/internacional/2019/01/18/mundo_global/1547829532_521508.html

(6)  https://www.elmundo.es/internacional/2019/02/12/5c630530fdddff56048b46a0.html

(7)  https://www.elmundo.es/internacional/2019/02/11/5c6070b8fdddff4f3c8b4582.html

(8)  https://elpais.com/internacional/2019/01/20/america/1547939338_710302.html

(9)  http://misionverdad.com/entrevistas%20/sanciones-como-parte-de-la-guerra-por-desconfigurar-a-venezuela

(10)       https://www.lapatilla.com/2019/01/28/cnp-venezuela-en-medio-apagon-informativo-mas-grande-historia/

(11)       https://www.elperiodico.com/es/internacional/20190128/eeuu-control-cuentas-gobierno-venezuela-juan-guaido-7271157

(12)       https://elpais.com/internacional/2019/01/29/actualidad/1548778972_796341.html

(13)       https://pre.tantaka.tv/api/videos//aF/3Z/aF3Z9SNf11kVNLLUKvfyrLVm

(14)       https://www.eitb.eus/es/noticias/politica/detalle/6205777/manifestacion-barcelona-16-febrero-favor-politicos-catalanes-presos/

(15)       https://twitter.com/anaterradillos/status/1090700840673914881

(16)       http://www.cubainformacion.tv/index.php/en-portada/78806-la-iglesia-venezolana-debiera-ser-puente-para-el-dialogo-pero-es-un-muroa

(17)       https://cadenaser.com/ser/2019/01/31/internacional/1548916514_218118.html

(18)       https://www.eldiario.es/zonacritica/Perlas-informativas-mes-enero_6_863773625.html

(19)           https://elpais.com/internacional/2019/02/20/america/1550691005_971416.html

(20)       http://www.cubainformacion.tv/index.php/america-latina/80628-llamado-urgente-contra-la-amenaza-de-agresion-militar-de-eeuu-a-venezuela-

(21)       http://misionverdad.com/La-Guerra-en-Venezuela/cifras-y-datos-desmontando-la-crisis-humanitaria-en-venezuela

(22)       http://www.cubadebate.cu/opinion/2016/01/28/paraperiodistas-y-otros-animales-nuevo-episodio-de-guerra-mediatica-contra-venezuela/#.XG6p_KCCFhE

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook