Kubaren kontrako fake news: Maine korazatua, lehen, eta soldadu kubatarrak (Sirian?), orain
Euskadi-Cubari buruzko berriak

Cubainformación – Alejandra García-ren testu batean oinarritua – Granma - Ahotsa: Aiala Juez.- 2016ko apirilean, EFE agentziak zabaldu zuen 400 kilo kokaina konfiskatu zirela Panaman, Marieleko portu kubatarretik abiaturiko edukiontzi batean sartu ondoren, helmuga Belgika izanik.

Fake news contra Cuba: del Maine a las tropas cubanas ¿en Siria? (+ Euskaraz)

Berehala, mundu osoko dozena bat hedabidek oharra albiste bihurtu zuten. Ikerketa egin ondoren, Kubako Aduanak erakutsi zuen, froga bidez, edukiontzi horrek, Uhartean egon bitartean, ezin zezakeela droga gorde.

EFE agentziak gezurtapenaren berri eman zuen. Mezu horri, baina, hedabideek ez zioten inolako jaramonik egin.

Apur bat lehenago, 2015eko urrian, Fox News kateak baieztatu zuen, eta gero beste hedabide askok, Kubak soldaduak zituela Sirian, Bashar al-Ásad presidenteari laguntzeko. Habanak irmotasunez gezurtatu zuen, komunikatu baten bidez; hori ere, hedabideek bazter utzi zuten.

Oso hedatuta dago, azkenaldian, jardunbide hori, alegia, gezurrezko albisteak –fake news– apropos zabaltzea, sare sozialen laguntzarekin.

AEBtako diplomatikoen kontrako ustezko “eraso sonikoak”, Kuban, gezurrezko albisteen beste adibide argi bat dira. Dena den, kasu honetan, badirudi AEBen inteligentzia-operazio estrategiko bat dela, hainbat helburu politiko garbi xede: aldebiko harremana izoztea, turismoari eragitea eta Uhartean migrazio-krisia sortzea.

Alabaina, zaharrak berri. 1898ko Maine korazatuaren leherketa, AEBek Espainiari egotzi ziotena, gezurrezko albisteen adibide klasikoa da; orduan, Washingtonek baliatu zuen bere xede politikoak lortzeko: esku-hartze militarra egin zuen Uhartean, eta Kubako benetako independentzia zapuztu, de facto neokolonia bihurtuz.

Hori guztia orduko hedabideen handiki William Randolph Hearsten laguntzarekin. Antza, zenbait gauza ez dira sekula aldatzen.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook