Milioi-jasa AEBetan: Kubaren kontra, gastu publikoaren murrizketarik ez
Euskadi-Cubari buruzko berriak

Cubainformación TV – Arthur González-en testu batean oinarrituta – “Heraldo Cubano” bloga - Ahotsa: Aiala Juez.- Donald Trumpen Administrazioa gastu publikoan murrizketak egiteko politika garatzen ari bada ere, AEBetako Kongresuak onartu ditu, datorren urte fiskalerako, 20 milioi dolar Venezuelako gobernuaren kontrako taldeentzat eta 15 milioi Kubako “disidentzia” deritzonarentzat.

 

Lluvia de millones en EEUU: contra Cuba no hay recortes del gasto público (Euskaraz)

Beste 5 milioi Nikaraguako oposizioko taldeentzat izango dira. Horrez gain, Martí Irratia eta Telebista propaganda-kateek 29 milioi jasoko dituzte.

Zenbateko horiek guztiak USAID eta NEDerako dagoeneko onarturiko funtsei batuko zaizkie. Erakunde horiek ere herrialde deserosoak ezegonkortzeko antzeko xedeak dituzte.

NEDek, adibidez, Kuban esku hartzeko askotariko ekimenak finantzatzen ditu, hainbat arlotan: “adierazpen-askatasuna” eta artistikoa, “zinema independentea”, “kazetaritza independentea”, “sindikatu independenteak”, “herritarren parte-hartzea” edo “erlijio-askatasuna”.

Programa horietako bakoitzak finantzatzen ditu, urtean dozenaka edo ehunka milioi dolar banatuta, “disidentzia” deritzonaren baitako kolektiboak, lagun gutxi batzuek osatzen dituztenak eta ez dutenak inola ere gizartea ordezkatzen.

NEDek, era berean, propaganda-programak finantzatzen ditu, Europan, “Diario de Cuba” edo “Giza Eskubideen Behatoki Kubatarra”, kasu.

Funtsak banatzeko “eskuzabaltasun” hori txalotu egin dute Kubako eta Estatu Batuetako muturreko eskuinak, zeinak -jakina- gehiago eskatu duen.  Inspire America Foundation erakundeak beste hamar ekimen proposatu dizkio Donald Trumpi, “Kubako erregimena setiatzeko -hitzez hitz esana-”; besteak beste, Obamak onarturiko malgutze-neurri guztiak kentzea eta Kuba berriz sartzea “herrialde terroristen” zerrendan.

Ekimenak, blokeoa handiagoa ezartzeko eta kubatarren sufrimendua areagotzeko, nazioarteko egunkarietan oraindik orrialde osoak dituztenen babesa eta sinadura ditu.

Bai eta -CIAko agente ohi Carlos Alberto Montanerrek bezala- azterketa politikoa egiteko gune finko eta esklusiboa ere ikusle-kopuru handiko kanaletan, CNN-n, kasu.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook