Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza Kuban eta Kolonbian: komenigarritasunaren arabera, iraganari begiratu edo hura ahaztu
Euskadi-Cubari buruzko berriak

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Aiala Juez.- Kubako Konstituzio berriak, zeinaren proiektua hiru hilez eztabaidatuko den herri-batzarretan (1), bide emango dio sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari (2).

 

Matrimonio igualitario en Cuba y Colombia: mirar al pasado u olvidarlo, según convenga (+Français/Italiano/Deutsch/English/Português/Euskaraz)

Nazioarteko hedabide handi batzuek albistea baliatu dute berriz ere Uharteko homofobiari buruzko beldurrezko kontaketa ezaguna berregiteko (3). Hala, hauxe entzun genuen CNN-k gaztelaniaz egindako erreportaje batean: “Kubak hamarkadetan bizi izan zituen jazarpena, errepresioa eta beldurra. Fidel Castroren erregimen diktatorialak homosexualak jazarri zituen, 60ko eta 70eko hamarkadetan” (4). Egun batzuk geroago, kate bereko beste bideo batek, are ozenago, buruzagi kubatarrak inoiz aipatu gabeko hitz batzuk asmatu zituen: Fidel Castroren ustez, LGTB kolektiboaren baitako pertsonak “kapitalismoaren produktu makiavelikoa ziren, eta, hortaz, erauzi eta gizartetik desagerrarazi behar ziren” (5).

CNN-k testuinguru historikora jo ohi du Kubaren berri ematen duenean. Haatik, ez du berdin jokatzen tartean beste zenbait herrialde dagoenean. Kolonbian, duela bi urte, Konstituzio Gorteak sexu berekoen arteko ezkontza legeztatu zuen. Orduan, CNN-k egunerokotasunari zorrotz helduta jakinarazi zuen albistea (6), atzera begiratu barik (7). Ez zien inolako gainbegiratu historikorik eman herrialde hegoamerikarrean LGTB pertsonek jasandako bazterkeriari, bereizkeriari eta errepresio sistematikoari (8). Halaber, ez zuen egungo oso datu garrantzitsu batzuei buruzko aipamenik egin; izan ere, gorroto homofobikoak eta transfobikoak ehun erailketa baino gehiago eragiten ditu Kolonbian urtero (9).

Begirada bikoitz hori, herrialdearen araberakoa, nahiko arrunta da beste hainbat hedabidetan. Bere garaian, El País egunkari espainiarrak modu hotzean esan zuen, objektibotasunez: “Kolonbiako Konstituzio Gorteak sexu bereko pertsonen ezkontza legeztatu du” (10). Kubari buruz, ordea, honela dio: “Konstituzioa aldatuz, homofobiaz beteriko hamarkadak zuzendu nahi ditu” (11). Era berean, Televisión Española-ren iritziz, “konstituzioa erreformatzeko lehenengo izapidea onartuta, Kuba homofobia deuseztatzeko bidean dago” (12). Ondorioa, beraz, hauxe da: homofobia Kuban bakarrik izan da, edo da; Kolonbian ez, antza.

Ukaezinak dira Kubak arlo horretan egindako lege- eta gizarte-urratsak (13). Horregatik, gero eta sinetsgaitzagoak dira Uhartean pairatutako “sexu-joeragatiko jazarpena” argudiatzen duten asilo-eskaerak. Berriki, Herbehereetako estatu-idazkariak adierazi du Kubako LGBT komunitatea babestuta dagoela (14), eta aipatu herrialdeko Gobernuak eta Auzitegi Gorenak ezetz esan zioten Kubako eskatzaile-talde antolatu batek egindako asilo-eskaerari (15) (16).

Gogora dezagun AEBetako Gobernuak milioika dolar bideratu dituela, urte luzez, Uharteko Gobernuaren aurkako balizko LGTB “ekintzaile” kubatarrei laguntzeko (17). Edozelan ere, bestelako mezenas publiko eta pribatuak ere izan dira, besteak beste Ford Fundazioa eta Europako Batasuna (18). “Disidente” horiek hedabideetan agertzen jarraitzen dute, eta “baliozko iritzitzat” jotzen dituzte. Alabaina, diskurtso zaharkitua erabiltzen dute Kubako gizartean jazotako aldaketa nabarmenak nazioarteko iritzi publikoari ezkutatzeko. Horren harira, ez da harritzekoa Villa Clarako balizko “ekintzaile” honen gezur biribilak entzutea telebistan: “Kuban, ez dago adierazpen-askatasunik; homosexuala izatea eta adieraztea delitutzat hartzen da” azaldu zuen, lotsagabe, Televisión Martí-n (Miami) (19).

Baina nazioarteko prentsak oso gutxitan jotzen ditu interesgarritzat borrokan urteak daramatzaten ekintzaileen iritziak eta bizipenak, hots, Kuban LGTB kolektiboko pertsonek bizi izan dituzten aurrerapenen benetako sustatzaileen esperientziak (20). Itxuraldaketa mediatikoa dela kausa, “munduak Kubaz duen ikuspegia ez da benetakoa. Kuban, gauza ugari egiten dugu; agian, denak ez dira perfektuak, baina gizarte zibilak eta sare sozialek Kuba inklusiboa izan dadin egiten dute lan. Ondo legoke jendeak gazteok Kuban zer egiten dugun jakitea” adierazi zion Cubainformación TV-ri Pável Leyvak, Osasunaren eta Sexu Eskubideen aldeko Gazte Kubatarren Sareko kideak (21). Emango dute CNN-k, Televisión Española-k edo El País-ek haren hitzen berri?

(1)    http://www.cubainformacion.tv/index.php/politica/80237-hablemos-de-democraciia-en-cuba-ien-que-otro-lugar-la-reforma-constitucional-es-debatida-por-toda-la-poblacion

(2)    https://www.pagina12.com.ar/130187-camino-al-matrimonio-igualitario-en-cuba

(3)    http://www.elmundo.es/internacional/2018/07/21/5b538476e2704e39658b4591.html

(4)    https://cnnespanol.cnn.com/video/cnnee-pkg-marta-garcia-fidel-castro-persecusion-homosexuales-cuba/

(5)    https://cnnespanol.cnn.com/video/cuba-reforma-constitucional-lgbti-identidad-genero-discriminacion-diaz-canel-pkg-gabriela-matute/

(6)    https://cnnespanol.cnn.com/2016/04/07/la-corte-constitucional-de-colombia-le-dio-el-si-al-matrimonio-igualitario/

(7)    https://cnnespanol.cnn.com/2017/08/21/crecen-matrimonios-entre-parejas-del-mismo-sexo-en-colombia-los-que-mas-se-casan-son-los-hombres/

(8)    https://cnnespanol.cnn.com/2017/06/13/tres-hombres-se-casaron-legalmente-en-colombia-asi-es-la-primera-trieja-del-pais/

(9)    https://www.elespectador.com/noticias/nacional/440-personas-lgbt-asesinadas-en-tres-anos-colombia-se-rajo-en-ddhh-articulo-748351

(10)            https://elpais.com/internacional/2016/04/07/colombia/1460039385_837414.html

(11)            https://elpais.com/internacional/2018/07/22/actualidad/1532287928_730414.html

(12)            http://www.rtve.es/noticias/20180723/cuba-avanza-hacia-fin-homofobia-aprobar-primer-tramite-reforma-constitucional/1768200.shtml

(13)            http://www.cubainformacion.tv/index.php/en-portada/79947-icuanto-ha-cambiado-cuba-en-el-respeto-a-la-libre-orientacion-sexual-la-calle-opina

(14)            http://www.diariodecuba.com/derechos-humanos/1524962068_39023.html

(15)            http://www.diariodecuba.com/cuba/1531612906_40671.html

(16)            https://www.14ymedio.com/internacional/Varios-varados-aeropuerto-Amsterdam-politico_0_2373962590.html

(17)            https://paquitoeldecuba.com/2011/09/04/wikileaks-destapa-proyecto-lgbt-de-eeuu-en-cuba-o-la-naturaleza-perversa-de-cierto-dinero/

(18)            http://www.diariodecuba.com/cultura/1528113860_39787.html

(19)            https://www.martinoticias.com/a/holanda-se-opone-a-asilo-de-cubanos-de-la-comunidad-lgbt/189724.html

(20)            http://www.cubainformacion.tv/index.php/genero/80037-en-cuba-ha-habido-un-gran-cambio-los-hombres-trans-ya-expresamos-libremente-nuestra-identidada-fotos

(21)            http://www.cubainformacion.tv/index.php/genero/80041-sin-el-apoyo-del-gobierno-cubano-no-serian-posibles-los-cambios-que-vivimos-por-la-inclusion-de-personas-lgbtia

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook