• Español
  • Euskara
Zer izan zen Luis Posada Carriles: terrorista, disidentea, torturatzailea... edo soldadu obedientea?
Euskadi-Cubari buruzko berriak

Cubainformación TV – ÁlvaroVerzi Rangelen testu batean oinarritua - Rebelión - Ahotsa: Eneko Calle.- Miamin hil eta gero, mundu osoko prentsan irakurri dugu Luis PosadaCarriles “Castroren kontrako militantea” edota “kubatar erbesteratua” zela. “Terrorista” hitza, ostera, komatxoen artean agertu zaigu, eta beti Kubako Gobernuaren salaketekin lotuta.

Luis Posada Carriles: ¿fue un terrorista, un disidente, un torturador… o un obediente soldado? (+Euskaraz)

Gogora dezagun. Posada 1960an hasi zen CIAn lanean, eta bertan ikasi zuen “sabotaje-ekintzak” egiten, “lehergailuak erabiltzen” eta “jendea akabatzen” ─halaxe aitortu zuen New York Times egunkarian─.

Agentziaren eta Latinoamerikako errepresio-taldeen arteko lankidetza-politikaren baitan, Venezuelako polizia politikoan (DISIP) sartu zuten, 1969an. Han, Basilio Komisarioa ezizenaz, hamaika borrokalari ezkertiarren atxiloketan, torturan eta erailketan parte hartu zuen.

1976an, Txilera iritsi zen, Augusto Pinocheten DINA polizia politikoarekin elkarlanean nahiz Kondor Operazioan aritzeko.

Urte hura funtsezkoaizan zen Kubaren kontrako terrorearen historian: Washingtonen, Orlando Letelier Txileko kantziler ohia eta beraren laguntzaile Ronnie Moffit hil zituzten; Lisboan, berriz, Adriana Corcho eta Efrén Monteagudo, Kubako enbaxadako diplomatikoak.

Bonbak Kubako interesen kontra, baita hegazkin-konpainien, telebista-kateen eta Kubarekin loturaren bat zuten kultura-zentroen aurka ere. Guztiak ere, atentatu terrorista bortitzago baten ataria, ordura arte mendebaldeko hemisferioan egondako handiena: Cubana de Aviaciónkonpaniaren hegazkin baten leherketa, hegaldian bertan, zeinetan 73 lagun hil ziren.

Ekintza horregatik atxilotu zuten, baina, 1985ean, Caracaseko kartzela batetik alde egin zuen. Ihesaldirako eroskeria Kubatar-Amerikar Fundazio Nazionalak ordaindu zuen, urte batzuk lehenago RonaldReagan presidenteak berak sortutako erakundeak, hain zuzen.

Ondoren, El Salvadorrera joan zen, eta Nikaraguako Contra babesteko legez kanpoko operazioetan hartu zuen parte. Ekintza haiek OliverNorth teniente koronelak antolatu zituen, AEBko Erriflearen Elkarte Nazionalaren egungo presidenteak.

90eko hamarkadan, hainbat atentatu prestatu zituen Habanako leku turistikoak astintzeko, eta horietako batean Fabio Di Celmo italiarra zendu zen.

Fidel Castro garbitzea obsesio bihurtu zitzaion, baina ezin izan zuen lortu. 2000. urtean, azkeneko aldiz porrot egin ostean, Panaman atxilotu zuten. Alabaina, 2004an, MireyaMoscoso presidentearen indultua jaso zuen, Etxe Zuriak hala eskatuta.

Posada Carriles, CIAren zerbitzura egondako kriminalik handienetakoa, maiatzaren 23an hil zen, AEBko Gobernuaren babesean. Oraindik ere, hedabideek... “disidente” esaten diote.

 

TWIITER

Facebook