• Español
  • Euskara
Venezuelaren alde sinatu! Manifestua eta atxikimenduen kanpaina
Euskadi-Cubari buruzko berriak

Iraultza bolivartarraren aldeko "Venezuela aurrera" Euskal Herriko elkartasun plataformak, "Bai demokraziari Venezuelan: maiatzaren 20ko emaitzei errespetua" manifestuaren aldeko atxikimendu kanpaina abiatu du. Manifestu honen bidez (www.venezuelaaurrera.eus atarian) Euskal Herriko 26 eragile sozial, sindikal eta politikok osatzen duten plataformak maiatzaren 20an Venezuelan egingo diren hauteskudeei errespetua eskatu eta eskuhartze inperialistak salatzen ditu.

"Bai demokraziari Venezuelan: maiatzaren 20ko emaitzei errespetua" manifestua

Datorren maiatzaren 20an Venezuelak presidentea hautatzeko hauteskundeak egingo ditu. Hauteskunde hauetan lau hautagai Nicolás Maduro Morosekin lehiatuko dira Venezuelako presidentzia nork eskuratu. Oposizioaren zati batek baina, bost urtean zehar hauteskundeak aurreratzea eskatzen aritu den horrek, hauteskundeei uko egiten die egun. Benetako arrazoia: oposizioarentzat momenturik okerrean heldu dira hauteskundeak, zatikatuta, barne gatazka etengabean eta hautagai bateraturik gabe.

Venezuela herri preziatua da munduko botere handienentzat: petroleo erreserba handiena duen herria da, bigarrena gasa, uranioa eta koltanari dagokionean, lehenetarikoa ere urreari dagokionean eta Lurrean den ur gezaren emariari dagokionean bigarrena.

1999az geroztik, Iraultza bolivartarrak pobreziaren adierazleak erdira murriztu dituen programa sozial ikaragarriak garatu ditu (hezkuntzan, osasungintzan, etxebizitzan, enpleguan...) petroleoaren prezioa altua zen testuinguru onuragarri batean.

2013ko martxoaren 5ean prozesu eraldatzaile honen sustatzaile nagusienetakoa izan zen Hugo Chávez Frías hil egin zen, eta Nicolas Maduro Moros presidente izendatu zuten, alde ez oso handiz. Epe laburrean, petroleoaren diru-sarrerak, herrialdearen ekonomiaren zentro eta programa sozial guzti horien sostengu nagusia, erdira murriztu ziren, petroleo gordinaren nazioarteko prezioaren batbateko beherakadaren ondorioz.

Orduan, boterearen koalizio handi bat prozesu bolivartarra geldiaraztearen alde azaldu zen, harribitxi preziatu hau bere egiteko asmoz: oposizioa, Eliza eta venezolar enpresaburuak; AEBetako Gobernu eta inteligentzia zerbitzuak eta Latinoamerikako euren aliatuak, OEA eta Europar Batasuna; mass-mediek, petroleo transnazionalek eta nazioarteko bankak, indarrak eta estrategiak batu zituzten Venezuelaren aurka.

Gerra poliedriko honek ondorengo elementuak barnebiltzen ditu: eraso mediatiko eta psikologikoa; jazarpen diplomatikoa; bide armatu eta golpista; eta gerra ekonomikoa: monetari erasoa, espekulazioa, nazioarteko zigor ekonomikoak eta besteak beste, jakien edota sendagaien inportazioa ekiditen duen blokeo finantzarioa nahasten dira.

Egoera ekonomiko lazgarri honen aurrean -produktuen eskasia eta inflazio izugarria baita-, eta edonolako errezeta neoliberali uko eginez, Nicolás Maduro Morosen Gobernuak arestian aipatutako programa sozialak indartzen jarraitu du, Aurrekontu Nazionalaren %74-a honi zuzentzen zaiolarik. Gobernuak herri mugimenduarekin batera herrialdearen egoera zaila hobetzeko programa eta ekimen ezberdinak aurrera eramaten jarraitzen du, hala nola, Produkzio eta Hornikuntzarako Komite Lokalak (CLAP deiturikoak), oinarrizko elikadura bermatzeko saski bat dena, edo Gran Misión Vivienda Venezuela, munduko etxebizitza publikoen programarik handiena dena.

Venezuelako jendartearen zati handi batek erraz asko ulertzen du AEBen zigorrak eta gerra ekonomikoa sustatzen dituen oposizioaren gatibu direla. Gainera, hori gutxi ez balitz, herrialdearentzako "konponbide humanitario" baten aldeko mezua munduan zehar lau haizetara zabaltzen dihardu. Emaitza: azken hiru hauteskunde prozesuetan chavismoak bere hegemonia berreskuratu du eta jada, esaterako, herrialdearen 23 estatuetat acaparmaientoa ik 19 gobernatzen ditu.

Bere konplexutasunak, kontraesanak eta akatsak ezagututa, Euskal Herritik, gaur, Iraultza bolivartarra babesten jarraitzen dugu. Latinoamerikaren batasunerako giltzarri diren hainbat aurrerapen historiko (ALBA-TCP, CELAC, UNASUR...) posible izango ez liratekeelako iraultza bolivartarra existitu izan ez balitz eta gainera, munduari herri botere eta demokrazia partehartzaile eta protagonikoaren esperientzia berriak eskaintzen dizkigulako.

Horregatik, Venezuelaren aurkako eraso, zigor ekonomiko eta blokeo finantzarioa gelditu dadin exijitzen dugu, biztanleria ahulenena kolpatzea helburu baitu. Gainera, maiatzaren 20ko hauteskunde prozesuarekiko eta honen emaitzekiko errespetua galdegiten dugu, herriak behar duen egonkortasun politikoa eta susperraldi ekonomikoa erdiesteko. Beraz, Venezuelaren burujabetza osoa defendatzen dugu bere proiektu nazional eta soziala askatasunean burutu dezan inolako eskuhartzerik gabe.

Euskal Herritik argi diogu: Bai demokraziari Venezuelan. Denok gara Venezuela! Venezuela aurrera!

Lehenengo atxikimenduak:

Oskar Matute (Alternatibako bozeramaile nazionala eta EH Bilduko diputatua Madrilen), Izaskun Goienetxea (Askapenako bozeramailea), Mario Humberto Calixto (Bachueko kidea), Txus Cantalapiedra ("La Puebla" Zirkulu Bolivartarreko bozeramailea), Ane Markina (Ernaiko bozeramailea), José Manzaneda (Euskadi-Cubako Komunikazio Arduraduna), Alberto Cebrián (Euskal Komunisten Batasunako Komite Zentralako kidea), Isabel Salud (Ezker Anitza-Izquierda Unidako Koordinatzaile Orokorra eta Unidos-Podemoseko diputatua Madrilen), Aritz Rodríguez Galán (Gazte Komunistakeko Idazkari Nagusia), Iñaki Gonzalo Casal (Giltzako kidea), Lara Montilla (Ikasle Ekintzako Koordinatzaile Orokorra) Txanba Payés (Inti Kokoneko kidea), Gorka Zozaia García (GITE-IPESeko koordinatzailea), Igor Arroyo (LABeko Idazkari Nagusi albokoa), Aitor Suárez (Komite Internazionalistak taldeko kidea), Gonzalo Fernández (Paz con Dignidad Euskadi – Bakea eta Duintasunako Koordinatzailea) Jon Hernández (PCE-EPK-ko Idazkari Nagusia eta euskal legebiltzarkidea), Fakun Aznárez ("Resumen Latinoamericano" Euskal Herrian aldizkariaren arduraduna), Carlos Fiallos ("Encuentros" aldizkariaren zuzendaria), Arkaitz Rodríguez (Sortuko Idazkari Nagusia).

 

Manifiesto y campaña de adhesiones "Sí a la democracia en Venezuela: respeto a los resultados del 20 de mayo"

La plataforma vasca de solidaridad con la Revolución bolivariana "Venezuela aurrera", compuesta por 26 colectivos, partidos y sindicatos vascos, ha abierto una recogida de apoyos al manifiesto "Sí a la democracia en Venezuela: respeto a los resultados del 20 de mayo", a través del portal www.venezuelaaurrera.eus (enlace para firmar).

Manifiesto "Sí a la democracia en Venezuela: respeto a los resultados del 20 de mayo"

El próximo 20 de mayo se celebrarán elecciones presidenciales en Venezuela, en las que cuatro candidatos competirán con el actual presidente Nicolás Maduro Moros. Una parte de la oposición, que lleva cinco años reclamando un adelanto electoral, ahora las rechaza. La verdadera razón: llegan en el peor momento para esta oposición, fragmentada, en guerra interna y sin candidatura de unidad.

Venezuela es una tierra codiciada por los grandes poderes mundiales: es la mayor reserva de petróleo, la segunda de gas, uranio y coltán, una de las primeras de oro y el segundo mayor caudal de agua dulce de la Tierra.

Desde 1999, la Revolución bolivariana llevó adelante gigantescos programas sociales (en educación, salud, vivienda, empleo, etc.) que redujeron a la mitad los índices de pobreza en Venezuela, en un escenario favorable de altos precios del petróleo.

El 5 de marzo de 2013 fallecía el mayor impulsor de este proceso de cambio, Hugo Chávez Frías, y Nicolás Maduro era electo como presidente, por un estrecho margen. En un período breve, el ingreso petrolero del país, centro de su economía y sustento de todos los programas sociales, se redujo a la mitad, producto de la caída abrupta del precio internacional del crudo.

Una gran coalición de poder se alineó entonces para dar el tiro de gracia al proceso bolivariano y apoderarse de esta joya codiciada: oposición, Iglesia y empresariado venezolanos; Gobierno y servicios de inteligencia de EEUU y sus aliados latinoamericanos, la OEA y la Unión Europea; así como los grandes medios de comunicación, las transnacionales petroleras y la banca internacional, sincronizaron sus fuerzas y estrategias contra Venezuela.

Esta es una guerra poliédrica que incluye: el ataque mediático y psicológico; la presión diplomática; la vía violenta y golpista; y la guerra económica, que combina el ataque a la moneda, la especulación, el acaparamiento, las sanciones internacionales y un completo bloqueo financiero que impide, por ejemplo, la importación de alimentos o medicinas.

En una situación económica crítica -con escasez de productos y altísima inflación-, y rechazando cualquier receta neoliberal, el Gobierno de Nicolás Maduro ha seguido reforzando los programas sociales, a los que se destina el 74 % del Presupuesto Nacional. El Gobierno y el movimiento popular llevan adelante iniciativas y programas sociales que intentar paliar la grave situación, como los Comités Locales de Abastecimiento y Producción (CLAP), orientados a garantizar una canasta básica alimentaria, o la Gran Misión Vivienda Venezuela, el mayor programa de vivienda pública del mundo.

Una buena parte de la población venezolana percibe de manera clara su condición de rehén de una oposición que apoya las sanciones de EEUU y la guerra económica, mientras lleva al mundo el mensaje de una "solución humanitaria" para el país. Resultado: en los últimos tres procesos electorales el chavismo ha recuperado su hegemonía y ya gobierna, por ejemplo, en 19 de los 23 estados del país.

Sin desconocer sus complejidades, sus contradicciones o sus errores, desde Euskal Herria, hoy, seguimos apoyando a la Revolución bolivariana. Un proceso sin el que no habrían sido posibles los avances históricos en la unidad latinoamericana (ALBA-TCP, CELAC, UNASUR...) y que ofrece al mundo experiencias inéditas de poder popular y de democracia participativa y protagónica.

Por ello, no solo exigimos que cesen las agresiones, las sanciones y el bloqueo financiero a Venezuela, que golpean a la población más vulnerable. Además, reclamamos respeto al proceso electoral del 20 de mayo y a sus resultados, como condición para la estabilización política y la recuperación económica que necesita el país. Y defendemos la plena soberanía de Venezuela para que pueda realizar su proyecto nacional y social en libertad y sin ningún tipo de injerencias.

Desde Euskal Herria decimos: Sí a la democracia en Venezuela. Denok gara Venezuela! Venezuela aurrera!

Primeras adhesiones::

Oskar Matute (Portavoz nacional de Alternatiba y diputado de EH Bildu en Madrid), Izaskun Goienetxea (Portavoz de Askapena), Mario Humberto Calixto (Miembro de Bachue), Txus Cantalapiedra (Portavoz del Círculo Bolivariano "La Puebla"), Ane Markina (Portavoz de Ernai), José Manzaneda (Responsable de Comunicación de Euskadi-Cuba), Alberto Cebrián (Miembro del Comité Central de Euskal Komunisten Batasuna), Isabel Salud (Coordinadora General de Ezker Anitza-Izquierda Unida y diputada de Unidos-Podemos en Madrid ), Aritz Rodríguez Galán (Secretario General de Gazte Komunistak), Iñaki Gonzalo Casal (Miembro de Giltza), Lara Montilla (Coordinadora general de Ikasle Ekintza) Txanba Payés (Miembro de Inti Kokone), Gorka Zozaia García (Coordinador de GITE-IPES), Igor Arroyo (Secretario General Adjunto de LAB), Aitor Suárez (Miembro de Komite Internazionalistak), Gonzalo Fernández (Coordinador de Paz con Dignidad Euskadi – Bakea eta Duintasuna) Jon Hernández (Secretario General del PCE-EPK y parlamentario vasco), Fakun Aznárez (Responsable de "Resumen Latinoamericano" en Euskal Herria), Carlos Fiallos (Director de la revista "Encuentros"), Arkaitz Rodríguez (Secretario general de Sortu).

 

TWIITER

Facebook