Nicolas Maduro eta Mariano Raxoi: alderaketa argitaraezinak
Euskadi-Cubari buruzko berriak

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Alaia Juez.- Errepresio bortitza erabiliz, urriaren 1ean, Espainiako polizia Kataluniako autodeterminazio erreferenduma geldiarazten saiatu zen. Mariano Raxoi presidenteak itsasontzi baten igorpena agindu zuen, bertan 12.000 agente bidaliz.

Mariano Rajoy y Nicolás Maduro: comparaciones impublicables (+ Euskaraz)

Emaitza honakoa izan zen: 900tik gorako zauritu, zenbait larri. Adineko jendea kolpekatu zuteneko irudiak munduan osoan zehar hedatu ziren, hedabide internazional korporatiboen gaitzespena ere jasoz.

Dena den, hedabide espainiarretan, editorialetan edo eztabaidetan, ez zen horrelakorik jaso,

errepresio neurriak leuntzen eta justifikatzen saiatu ziren. Kataluniako “zaurituak” Venezuelan duela hilabete batzuk gertaturiko istiluetako “hildakoekin” alderatu zituzten.

Zinismo hutsa. Katalunian, Espainiako polizia boto-emaile baketsuen aurka oldartu zen. Venezuelan, ordea, eskuineko oposizioko taldeek poliziari eraso zioten, ez alderantziz, bai arma sueragileak bai suzko armak erabiliz.

Venezuelako hildako gehienak oposizioaren indarkeriaren ondorio izan ziren. Dena den, era ezlegitimo eta neurriagabean erantzun zuten zenbait polizi-agente espetxeraturik daude, epaiketaren zain.

Oposizioko taldeek 20 pertsona baino gehiago bizirik erre zituzten “chavista” izatea leporaturik.

Baina, Espainiako hedabideek gertaerak irauli eta “errepresiotzat” jo zituzten.

Galdera agerikoa da: non zituzten gordeta molotov koktelak, pistolak eta morteroak bozkatu nahi zuten kataluniarrek?

Hedabide espainiar hauek, uztailean, Venezuelako oposizioak antolaturiko erreferendum ilegalaren ospakizuna txalotu zuten. Baina, Nicolas Maduroren gobernuak bozketa geldiarazi beharrean, baimentzea agindu zuen, baita indar publikoaren bidez babestea ere, indarkeria ekiditeko.

Egun, urriaren 1eko indarkeria honi 14 kargu publikoen atxiloketa, zenbait inprimategitan indarrez sartu izana, hainbat webguneren itxiera, hitzaldi eta mitinen debekua gaineratu behar zaio.

Beraz, “The New York Times”, “El Pais” eta BBCko jaun eta andereak: nor da diktadorea, Nicolas Maduro ala Mariano Raxoi?

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook