• Español
  • Euskara
Kubako osasun-sistema: manipulazioaren itzal luzea
Euskadi-Cubari buruzko berriak

El País NBEko agentzien kontra? (1. zatia)

Sistema de salud cubano: la alargada sombra de la manipulación (+Français/Italiano/English/Português/Euskaraz)

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Eneko Calle.- Antzina, nazioarteko prentsak isilean gordetzen zituen Kubaren lorpenak goresten zituzten Nazio Batuen adierazpenak, txostenak edo estatistikak, arlo guztietan: osasunean (1), hezkuntzan (2), nutrizioan (3) edota giza garapenean (4).

Orain, ordea, harago joan dira, eta hedabide batzuk ausartzen dira... datuak gezurtatzera.

“Nola liteke Kubak osasun-arloan herrialde aberatsen indizeak lortzea?” titulua irakur genezakeen orain gutxi El País egunkari espainiarrean. Bazirudien Kubatar osasun-sistema arrakastatsuaren aldekoa.

Baina ez. Erreportajeak kontrako helburua zuen: gaizki esaka aritzea.

Testuak onartzen zuen kubatar osasun-sistema badagoela “Amerikako abangoardian, eta munduko batezbestekoaren oso gainetik”; BPGri dagokionez, osasun-arloan egiten diren inbertsioak “handiagoak” direla AEBn edo Alemanian baino; eta Kuba izan dela “munduko lehenengo herrialdea (...) ama-umeen arteko GIBen transmisioa erauzten”.

Hala ere, El País-en ustez, inportanteena ez da hori guztia nola izan den posible Hirugarren Munduko herrialde blokeatu batean, eta nahiago izan zuen osasun-sistemaren balizko “itzalak” azpimarratzea, honela deskribatuta: “bitan banatuta; bata (...) kubatarrentzat eta bestea atzerritarrentzat” eta “turista, gobernari eta goi-agintarientzako klinikak daude; herritar xumeek, ordea, ez dute inolako arretarik jasotzen”.

Horrela gutxietsi zuen El País-ek 12.000 kontsultategi, poliklinika, ospitale eta bestelako zentrok osaturiko sistema (6); alderantziz, nazioarteko klinika bakan batzuk goretsi zituen, era berean Estatu kubatarrenak direnak, zeinak, inor aberastu barik, beren diru-sarrerak bideratzen dituzten finantzatzera -hain zuzen ere- doako sistema publiko nazionala (7).

Zentzurik gabeko beste zerbait: erreportajean irakur daitekeen moduan, nola liteke “erortzeko zorian dauden instalazioez” osaturiko osasun-sistema batek Osasunaren Mundu Erakundearen zuzendariak “goratutako adierazleak” edukitzea, eta, aldi berean, “(...) mundu osorako erabat eredugarria” izatea?

Kontraesan horrek nahiko azalpen erraza dauka: kubatar sistemaren balizko “itzalak” nabarmentzen zituen informazio-iturria Mugarik Gabeko Elkartasuna deritzon erakunde bat da, zeinaren zuzendaria deskribatzen den testuan “Miamin erbesteratutako mediku gaixo” bat balitz bezala (8).

Alabaina, El País-ek erreportajean ez zuen deus esaten ustezko GKE horren inguruan. Adibidez, 2006tik Estatu Sailarekin batera lan egin duela Cuban Medical Professional Parole (CMPP) egitasmoan (9). Barack Obamaren agintaldiaren azken egunetan bertan behera utzitako programa horren xedea zera zen: Kubak munduan zehar garatzen duen borondatezko medikuntzako lankidetzarekin amaitzea, eta osasun-langileei asilo politikoa eskaintzea (10).

Mugarik Gabeko Elkartasunak dio, bere webgunean, “gogor” lan egiten ari direla beren “kubatar-amerikar kongresistekin batera (...), Mario Díaz-Ballart, Ileana Ros-Lethinen, Carlos Curbelo eta Marco Rubio senatariarekin (...), Donald Trump presidentearen Administrazioan berriz ezar dadin CMPP egitasmoa. Testuari amaiera ematen zion, nola ez, “Jainkoak bedeinka dezala Amerika” esaldiak.

Hau da, El País-ek Kubako osasun-sistemaren “itzalak” azaltzeko erabiltzen duen “iritzi aditua” Miamiko Mafia ultraeskuindarraren erakunde bat da, zeinaren xedea den Afrika, Asia eta Latinoamerikako milioika gizaki doako osasun-arreta jasotzeko aukerarik gabe uztea, brigada kubatarren arretarik gabe, hain zuzen (12). Erreportajean, baina, eskandalu moral hori aurkezten zen “osasun-arloko langileei (kubatarrei) laguntzeko (...) bisa bereziko programa” bat balitz bezala.

Beste alde batetik, Kubaren elkartasun medikoa Estatu kubatarrerako “aberasteko tresna diplomatiko” eta “negozio” huts gisa deskribatzen zen, aintzat hartu barik, inola ere, elkartasun mediko horren baitako esperientzia batek, “Henry Reeve” brigadak, OMEren Osasun Publikoaren Saria (13) jaso zuela joan den urtarrilean. Beste gaitzespen grotesko bat. Gogora dezagun Kubak 66 herrialdetan egiten duela lan, eta horien arteko 40 pobreenetan berak hartzen dituela bere gain gastu guztiak (14). Gainerako 26etan, herrialde hartzailearekin batera partekatzen ditu, edo bestela -baliabideak dituzten gutxi batzuetan, Hegoafrikan edo Qatarren, kasu- herrialdeok ordaintzen dituzte (15). Edozelan ere, diru-sarrera horiek ez dute aberasten osasun-arloko inongo handikirik, eta Irlako doako osasun-sistema finantzatzeko balio dute.

Horrez gain, El País-ek dio “negozioa (medikuntzako lankidetza) hain dela handia, ezen ospitaleak eta poliklinikak (Irlakoak) minimoen azpitik dauden langileei dagokienez”. Egia da atzerrian osasun-arloko 50.000 profesional izateak, haien erdiak sendagileak, eragina duela sistema nazionalean. Baina, horrela ere, kooperanteak alde batera utzita, Kubak oraindik dauka munduan ia errekorra den sendagile-kopurua mila biztanleko: 5,4 (16).

Bide batez, esan beharra dago erreportajea El País-eko Planeta Futuro atalean (17) argitaratu zela, zeina Bill eta Melinda Gates Fundazioak babestuta dagoen (18). Horrek azal dezake Kubako arreta mediko solidarioak idazkian jasotako trataera. Doakoa izanda, eta herrialde hartzaileen osasun-sistema publikoa sendotzera bideratuta egonik, alde handiegia du Bill Gatesek finantzatzen dituen ekimenekin, “gizarte-frankizietan”, aurretik ordaindutako kontsulta medikoetan edo “telemedikuntzan” (19) oinarritzen diren horiekin. Ustezko “elkartasun” eredu hori kazetaritzako ikerketa bikainetan salatu izan dute, baina ikerketok sekula ez ditugu irakurriko -gure “prentsa-askatasun” ederrari esker- El País egunkariko orrialdeetan.

(1)    http://www.cubadebate.cu/noticias/2015/08/22/la-oms-y-la-ops-felicitan-logro-de-cuba-en-la-salud/#.WK2Q8jjSmCU

(2)    http://www.cubainformacion.tv/index.php/doble-rasero/62471-la-educacion-es-el-antidoto-contra-la-explotacion-infantil-pero-ino-mencionen-a-cuba

(3)    http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/63054-cuba-en-el-informe-de-la-fao-como-un-modelo-fracasadoa-consigue-el-menor-indice-de-subnutricion-de-la-region-caribe-centroamerica

(4)    http://www.granma.cu/cuba/2016-01-04/cuba-su-alto-indice-de-desarrollo-humano-04-01-2016-23-01-50

(5)    http://elpais.com/elpais/2017/01/12/planeta_futuro/1484236280_559243.html

(6)    http://www.one.cu/aec2014/19%20Salud%20Publica.pdf

(7)    http://www.cirag.cu/

(8)    http://www.ssfhelp.org/cuban-medical-professional-parole-program-cmppp/

(9)    http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/20517-un-escandalo-silenciado-por-los-medios-el-programa-de-eeuu-para-la-desercion-de-cooperantes-medicos-cubanos

(10)http://www.cubadebate.cu/noticias/2017/01/12/fuentes-no-oficiales-barack-obama-pone-fin-a-la-politica-pies-secos-pies-mojados/

(11)http://www.ssfhelp.org/solidaridad-sin-fronteras-continuara-cumpliendo-su-inigualable-mision/

(12)http://www.granma.cu/mundo/2015-04-01/los-mejores-medicos-en-africa-son-los-cubanos

(13)http://www.prensa-latina.cu/index.php?o=rn&id=60777&SEO=oms-otorga-premio-de-salud-publica-a-contingente-cubano-henry-reeve

(14)http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/55856-el-pais-alaba-programa-de-eeuu-para-comprar-medicos-cooperantes-de-cuba-en-venezuela

(15)http://www.cubainformacion.tv/index.php/internacionalismo-cubano/73180-gobierno-cubano-recuerda-que-medicos-que-abandonaron-misiones-solidarias-pueden-reintegrarse-al-pais

(16)http://cubainformacion.tv/index.php/sociedad/64400-cuba-tiene-la-mayor-cifra-del-mundo-de-medicos-por-cada-mil-habitantes-77-54-restando-los-25000-cooperantes

(17)http://elpais.com/elpais/2014/01/15/planeta_futuro/1389821361_116556.html

(18)http://www.gatesfoundation.org/es

(19)http://pascualserrano.net/es/noticias/millones-para-que-sigan-muriendo/

 

TWIITER

Facebook