• Español
  • Euskara
Lankide boluntario txikiak Kubarako: aberatsek ere dohaintzak egiten dituzte
Euskadi-Cubari buruzko berriak

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Eneko Calle.- Europako eskola batean jostailu-bilketa egitea, haiek eskuratzeko zailtasunak dituzten beste herrialde batzuetako haurrentzat, ez dirudi, hasiera batean, ekintza txarra. Munduko aberastasunaren banaketa okerra bezalako ikaskuntzaz lagunduta, gainera, haurtzarotik elkartasunaren balioa lantzeko modua izan daiteke. Ala ez?

Minicooperantes para Cuba: los ricos también donan (+Italiano/Português/Français/English/Euskaraz)

Valentziako Erkidegoko “Información” egunkarian irakur dezakegu “hamaika urteko neskatila batek” Elxeko Laude Newton College (1) eskolan “Habanako haurrentzako jostailuak biltzeko kanpaina bultzatu” duela (2).

Grupo Prensa Ibérica taldearen egunkariak (3) azaltzen digu ekimena neskatilaren amarena izan zela eta Irlarako bidaia bateko bizipena jasotzen duela: “Bertan geundenean, alabak ikusi zuen herrikoak gerturatu eta berak zeraman arropa ere eskatzen zidatela”. “Bizipen hori –biribiltzen zuen egunkariak- heldu batentzat hunkigarria izan ahal bada, hamaika urteko haur baten kasuan bizitza osorako marka dezake”.

Testuak gaurkotasuneko informazioa gehitzen zuen: “Fidel Castrori agur esan izanak ez du ematen Kubako egoera, besteak beste pobrezia, aldatuko duenik”.

Azter dezagun orain “elkartasun” ekintza horren atzean zer dagoen. Europako eskola baztertzaile batek, zeinetan familiak alabaren hezkuntzagatik urtean hamar mila euro inguru ordaintzen dituen, lortu du tokiko egunkariak jostailu-bilketari erreportaje oso bat eskaintzea (4). Baina bilketa hori ez da Hirugarren Munduko edozein herrialdetarako, Kubarako baizik.

Ezer txarrik ez du Habanako ospitale onkologikoko haurrei jostailuak emateak. Ezta Tegucigalpako edo Madrilgo ospitalekoei emateak ere. Ekintzaren maltzurkeria datza Europako neskatila bat “bizitza osorako marka dezakeen pobrezia” Kubakoa dela esatean, haurren eskubideen arloan estandarrik gorenenak dituen eskualdeko herria baita.

Hona hemen datu batzuk: UNICEFen arabera, Kuba da haurren desnutrizioa ez duen Latinoamerikako herrialde bakarra (5); Guatemalan, aldiz, bost urteko haurren erdiek pairatzen dute (6); eta Kolonbian, 33 ordurik behin haur bat hiltzen da desnutrizio larriaren ondorioz (7). Kuban ez dago “kaleko haurrik” edo “haurren lanaren” inguruko kopuru esanguratsurik (8); Mexikon, ordea, 600 mila haurrek lan egiten dute (9).

Egunkariak Kubako eskasiaren berri ematen digunez, zergatik ez du berau ulertzeko eta, batez ere, konparatzeko beharrezko testuingurua azaltzen? Hil batzuk lehenago, egunkari bereko erreportaje batek karitatezko beste ekintza bati heldu zion; orduko hartan, Hondurasen (10). Bi testuak irakurrita, ondorioztatzen dugu Kubako eta Honduraseko haurrek arazo eta eskubide berdinak dituztela, eta batzuk besteak bezain “txiroak” direla. Baina hori oso urrun dago errealitatetik (11).

Kontua da “Información” egunkariaren xedea ez dela informatzea, baizik eta irakurleak hunkitzea, azal ez daitekeen “pobrezia” exotikoa salduta. Eta, bide batez, arrazoibide propagandistikoa ematea beren kontzientzia txarra Kubara jostailuak eramanez garbitzen duten aberatsen “elkartasunaren” inguruan. Neskato horren “kemenak eta ausardiak” –ondorioztatzen du erreportajeak- “hamaika urterekin baino ez, benetako nazioarteko kooperante bihurtuko dute”.

Antzeko ekimenak ezagutzen jarraitzeko, irakurri egunkari horretako beste erreportaje batzuk, hala nola, “Enpresa-parke solidarioak” (12) edo “Carmen Lomanaren elkartasuna” (13).

(1) http://www.laudenewtoncollege.com/

(2) http://www.diarioinformacion.com/elche/2016/11/29/minicooperantes-mirada-puesta-cuba/1833761.html

(3) https://es.wikipedia.org/wiki/Editorial_Prensa_Ib%C3%A9rica

(4) http://www.laudenewtoncollege.com/media/201979/precios-2016-2017-en-espa%C3%B1ol.pdf

(5) http://www.telesurtv.net/news/Cuba-libre-de-desnutricion-infantil-segun-Unicef-20160201-0018.html

(6) http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/66659-isaben-por-que-cuba-ha-erradicado-la-desnutricion-infantil-severa-el-mundo-nos-desvela-el-secreto

(7) http://www.noticias24.com/internacionales/noticia/109284/alarmante-cada-33-horas-muere-de-hambre-un-nino-en-colombia/

(8) http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/65571-para-destruir-los-logros-de-la-infancia-en-cuba-avalados-por-unicef-que-mejor-que-inventar-el-turismo-sexual-infantila

(9) http://www.cubainformacion.tv/index.php/doble-rasero/62471-la-educacion-es-el-antidoto-contra-la-explotacion-infantil-pero-ino-mencionen-a-cuba

(10)http://www.diarioinformacion.com/vega-baja/2016/06/07/solidaridad-dolores-honduras/1770632.html

(11)http://noticias.universia.hn/educacion/noticia/2015/04/23/1123759/cuba-unico-pais-latinoamerica-llego-6-objetivos-educacion.html

(12)http://www.diarioinformacion.com/elche/2016/04/19/elche-parque-empresarial-parque-solidario/1751583.html

(13)http://www.diarioinformacion.com/cultura/2016/02/19/solidaridad-carmen-lomana/1729748.html

 

Minicooperantes para Cuba: los ricos también donan

José Manzaneda, coordinador de Cubainformación.- Que en un colegio de Europa recojan juguetes para menores que, en otro país, tienen dificultad para conseguirlos, no parece, en principio, algo malo. Acompañado de aprendizajes, como el desigual reparto de la riqueza en el mundo, puede ser, incluso, una forma de cultivar, desde la infancia, el valor de la solidaridad. ¿O no?

Leemos en el diario “Información”, de la Comunidad Valenciana, que “una niña de once años impulsa” en su colegio de Elche, el Laude Newton College (1), “una campaña de recogida de juguetes para menores de La Habana” (2).

El diario del Grupo Prensa Ibérica (3) nos explica que la iniciativa partió de la madre de la niña, y recoge su vivencia en un viaje a la Isla: “cuando estábamos allí, la niña vio como venían lugareños y me pedían hasta la ropa que llevaba puesta ella”. “Una experiencia –redondeaba el diario- que si ya es impactante para un adulto, a alguien de once años puede marcarle de por vida”.

El texto añadía un toque de actualidad informativa: “El adiós a Fidel Castro no parece que vaya a cambiar la situación en Cuba de un día para otro. Entre otras cosas, la pobreza”.

Analicemos ahora qué hay detrás de este acto de supuesta “solidaridad”. En un exclusivo colegio privado de Europa, una familia que paga cerca de diez mil euros al año por la educación de su hija, consigue que el diario local de referencia dedique un reportaje completo a su recogida de juguetes (4). Y no con destino a cualquier país del Tercer Mundo, sino... a Cuba.

No hay nada malo, desde luego, en entregar juguetes a menores de un hospital oncológico de La Habana. Ni de Tegucigalpa... o de Madrid. Lo retorcido es que la “pobreza” “que puede marcarle de por vida” a una niña de Europa sea la de Cuba, el país con los estándares más altos en derechos de la infancia de su región.

Apenas unos datos. Según UNICEF, Cuba es el único país de América Latina sin desnutrición infantil severa (5), la misma que padecen la mitad de menores de cinco años de Guatemala (6) y que, en Colombia, mata a un menor cada 33 horas (7). En Cuba no existen “niñas y niños de la calle” o cifras significativas de “trabajo infantil” (8), mientras en México trabajan tres millones 600 mil menores (9).

Ya que el diario nos informa sobre la escasez en Cuba, ¿por qué no introduce el contexto necesario para entenderla? Y sobre todo… para compararla. Meses atrás, un reportaje en este mismo medio abordaba otra acción caritativa, esta vez en Honduras (10). Leyendo ambos textos, llegamos a la conclusión de que niños y niñas de Cuba y Honduras tienen los mismos problemas, los mismos derechos y son igual de “pobres”. Y nada más lejos de la realidad (11).

Y es que el objetivo del diario “Información” es otro bien distinto al de informar: es impactar en los lectores vendiendo una “pobreza” exótica, sin causas explicables. Y, de paso, hacer un alegato propagandístico de una “solidaridad” de ricos que lavan su mala conciencia enviando unos cuantos juguetes a Cuba. El “ímpetu y valentía” de esta niña –leemos, como conclusión, en el reportaje- “la van a convertir en una auténtica cooperante internacional con solo once años”.

Para seguir conociendo otras iniciativas similares, no se pierdan otros reportajes en este diario, como “Parques empresariales solidarios” (12). Y sobre todo… “La solidaridad de Carmen Lomana” (13).

(1) http://www.laudenewtoncollege.com/

(2) http://www.diarioinformacion.com/elche/2016/11/29/minicooperantes-mirada-puesta-cuba/1833761.html

(3) https://es.wikipedia.org/wiki/Editorial_Prensa_Ib%C3%A9rica

(4) http://www.laudenewtoncollege.com/media/201979/precios-2016-2017-en-espa%C3%B1ol.pdf

(5) http://www.telesurtv.net/news/Cuba-libre-de-desnutricion-infantil-segun-Unicef-20160201-0018.html

(6) http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/66659-isaben-por-que-cuba-ha-erradicado-la-desnutricion-infantil-severa-el-mundo-nos-desvela-el-secreto

(7) http://www.noticias24.com/internacionales/noticia/109284/alarmante-cada-33-horas-muere-de-hambre-un-nino-en-colombia/

(8) http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/65571-para-destruir-los-logros-de-la-infancia-en-cuba-avalados-por-unicef-que-mejor-que-inventar-el-turismo-sexual-infantila

(9) http://www.cubainformacion.tv/index.php/doble-rasero/62471-la-educacion-es-el-antidoto-contra-la-explotacion-infantil-pero-ino-mencionen-a-cuba

(10) http://www.diarioinformacion.com/vega-baja/2016/06/07/solidaridad-dolores-honduras/1770632.html

(11) http://noticias.universia.hn/educacion/noticia/2015/04/23/1123759/cuba-unico-pais-latinoamerica-llego-6-objetivos-educacion.html

(12) http://www.diarioinformacion.com/elche/2016/04/19/elche-parque-empresarial-parque-solidario/1751583.html

(13) http://www.diarioinformacion.com/cultura/2016/02/19/solidaridad-carmen-lomana/1729748.html

 

TWIITER

Facebook