• Español
  • Euskara
Habana Zaharra nazioarteko lankidetzari edo Kubako estatuak egindako % 90eko ekarpenari esker zaharberrituta?
Euskadi-Cubari buruzko berriak

Jose Manzaneda, Cubainformación TVko koordinatzailea - Ahotsa: Intxizu Bengoa.- Duela egun batzuk, El País egunkari espainiarrak esan zuen Habana Zaharra, Kubako hiriburuko gune historikoa, “nazioarteko lankidetzari esker” zaharberritzen ari direla (1). Gainera, zenbateko zehatz bat eman zuen aditzera: “Azken urteotan, Kubako hiriburuko eraikuntzen herena nazioarteko lankidetzari esker zaharberritu da”.

¿La Habana Vieja, restaurada por la cooperación internacional o por el 90 % que aporta el Estado cubano? (+English/Italiano/Français/Português/Euskaraz)

Gezur borobila da. Patricia Rodríguez Alomák, Habana Zaharraren Zaharberritze Integralerako Plan Nagusiaren zuzendariak, ondokoa azaldu zuen Cubainformación-erako elkarrizketa batean (2): “Nazioarteko lankidetza egon egon da, eta asko eskertzen da, proiektuak biderkatzeko aukera ematen baitu, arlo sozialean, batez ere, arlo horretan eragiten du-eta bereziki. Baina, proportzioan, % 10ekoa da. Lan batera bideratzen diren baliabideen % 10 lankidetzatik etortzen dira, eta gainerako % 90a Kubak jartzen du bere enpresa-sistemaren bitartez, baliabideak diru libreki bihurgarrian emanda”.

Vivian Cabrera Pérez adituaren “La cooperación internacional para el desarrollo en Cuba” izeneko ikerketan, kopuru zehatzagoak aurki ditzakegu: nazioarteko lankidetzak funts horien % 9 ematen dio Habana Zaharrari, eta gainerakoa (% 91) Kubako estatuak hartzen du bere gain (3). Azken ehuneko horren sarrera nagusia (% 79) titulartasun publikokoa izan, eta Habanako Historialariaren Bulegoaren mendeko Habaguanex enpresa turistikoaren hotel, kafetegi eta denden diru-sarreretatik etortzen da (4).

Bistan denez, Prisa Taldearen egunkariaren helburua ez da Habana Zaharraren zaharberritze-prozesuaren berri ematea. El País egunkariko erredakzioaren planetan ez dago azaltzea zaharberritzea higiezin-espekulaziorik eta pribatizaziorik gabeko enpresa-sistema nazional eta publikoaren bidez finantzatzen dela (5).

Kazetak bestelako helburua du. Iritzi publikoari mezu neokoloniala saldu nahi dio: Kubak nazioarteko lankidetzarekiko ustezko “menpekotasuna” du. Hala ere, lankidetza hori, ezohikoa izateaz gain, gero eta baldintzatuago dago.

(1) http://elpais.com/elpais/2016/04/20/videos/1461164109_527799.html

(2) http://www.cubainformacion.tv/index.php/economia/55831-la-experiencia-economica-y-de-restauracion-en-habana-vieja-ha-sido-un-laboratorio-para-los-actuales-cambios-en-cubaa

(3) https://www.ucm.es/data/cont/docs/599-2014-05-19-PLMP_Finalista_Viviana.pdf

(4) http://www.planmaestro.ohc.cu/

(5) http://www.publico.es/sociedad/eusebio-leal-y-habana-seguira.html

 

¿La Habana Vieja, restaurada por la cooperación internacional o por el 90 % que aporta el Estado cubano?

José Manzaneda, coordinador de Cubainformación.- El diario español “El País” nos aseguraba, hace unos días, que La Habana Vieja, el casco histórico de la capital cubana, está siendo “restaurada gracias a la cooperación internacional” (1). Y aportaba una cifra: “En los últimos años, un tercio de las construcciones de la capital cubana ha sido restaurado gracias a la cooperación internacional”.

Algo absolutamente falso. Patricia Rodríguez Alomá, Directora del Plan Maestro para la Revitalización Integral de la Habana Vieja, lo explicaba en un entrevista a Cubainformación (2): “Ha habido cooperación internacional, que se agradece muchísimo, porque te permite multiplicar los proyectos, sobre todo de corte social, que es donde esta cooperación incide fundamentalmente. Pero en proporción viene siendo un 10 %. De los recursos que se aplican a una obra un 10% pueden ser provenientes de la cooperación, y un 90% lo pone Cuba a través su sistema empresarial, que aporta los recursos en moneda libremente convertible”.

Cifras más en detalle las tenemos en un estudio de la especialista Vivian Cabrera Pérez, titulado “La cooperación internacional para el desarrollo en Cuba”, donde se indica que la cooperación aporta el 9 % de estos fondos en La Habana Vieja, y el resto –el 91 %- es soportado por el Estado cubano (3). Dentro de este porcentaje, la entrada principal -el 79 %- procede de los ingresos de hoteles, cafeterías y tiendas de la Compañía Turística Habaguanex, de titularidad pública y dependiente de la Oficina del Historiador de La Habana (4).

Evidentemente, el objetivo del periódico del Grupo Prisa no es informar sobre el proceso de rehabilitación de la Habana Vieja. Explicar cómo se financia mediante los ingresos de un sistema empresarial nacional y público, sin especulación inmobiliaria ni privatizaciones, no entra en los planes de la redacción de “El País” (5).

Su objetivo es otro: es vender a la opinión pública el habitual mensaje neocolonial de una supuesta “dependencia” de Cuba de una cooperación internacional que, además de anecdótica, es cada día más condicionada.

(1) http://elpais.com/elpais/2016/04/20/videos/1461164109_527799.html

(2) http://www.cubainformacion.tv/index.php/economia/55831-la-experiencia-economica-y-de-restauracion-en-habana-vieja-ha-sido-un-laboratorio-para-los-actuales-cambios-en-cubaa

(3) https://www.ucm.es/data/cont/docs/599-2014-05-19-PLMP_Finalista_Viviana.pdf

(4) http://www.planmaestro.ohc.cu/

(5) http://www.publico.es/sociedad/eusebio-leal-y-habana-seguira.html

 

TWIITER

Facebook