Zer gertatzen da Venezuelan? La Puebla Zirkulu Bolivartar eta Euskadi-Cubako Salvador Gonzalezen artikulua
Euskadi-Cubari buruzko berriak

Salvador Gonzalez*.- Azken asteetan Venezuelari buruz, gauza asko ikusi ahal izan ditugu komunikabideetan. Baina, zer da benetan Venezuelan gertatzen ari dena?

Komunikabideen arabera, ikasleak protestaka hasi ziren bertako egoera jasan ezina zelako eta ikasleen ekintzak apaltzeko asmotan, poliziaren errepresioaren eraginez, protestak hedatu egin ziren. Baina goazen harira eta jorra ditzagun gertaerak.

Hasteko hor, tartean, oposizioaren indarrak zeharo murgilduta daude esan behar dugu eta batez ere, ultra eskuindarrak. Ez da ikasleen asuntoa bakarrik, ilunpean dagoen boterea,baizik.

Gogoeta egin dezagun.

Gogoratu behar daBolivariar indarrak gobernura heldu aurretik, zein zen herrialdearen egoera. 1989 otsailean, munduak Berlingo harresira begiratzen zuen bitartean, Venezuelan, Nazioarteko Diru Funtsaren sartutako neurrien eraginez, egoera larriagoa bihurtu zen eta herriaaltxatu egin zen, jasan ezin baitzuelako. Orduan, Carlos Andres Perezek armadari kalera ateratzekoagindu zion, eta agindu horren ondorioz hiru mila eta bostehun baino hildako gehiago gertatu ziren. Gertaera honi,“Caracazo” izena eman zioten. Nahiz eta petrolioaren ekoizle handi bat izan, herriak gosez hiltzen zen. Gertaera honetatik aurrera, armada eta herriaren artean, aliantza bat sortzenhasi zen. 1992ko Otsailaren 4an, aliantza zibiko-militarraren bitartez, estatu kolpe bat ematen saiatu ziren, baina huts egin zuten. Chávez komandanteak horren erantzukizuna bere gain hartu zuen. Horren ondorioz, Chávez espetxeratu zuten. 1998an Chávez hauteskundetara aurkeztu zen, presidentetzarako eta irabazi egin zuen. Hortik aurrera hasi ziren herri pobrearen aldeko aldakuntzak.

Gobernu bolivariarra boterera heldu zenetik, pobrezia erdira murriztu izan du, eta %70ko baino gehiagoko muturreko pobrezia, eta gastu soziala hirukoiztu egin du, batez ere osasun publikoan, hezkuntzan eta asistentzia sozialean.

Hamabost urte hauetan Bolivariarrek 19 hauteskunde prozesuetatik 18 irabazi dituzte. Denbora tarte honetan, eskuinak ez ditu besteen hauteskunde garaipenak onartu. Horren arabera, beste modu antidemokratiko baten bitartez saiatu da gobernua kentzen.Eta momentu honetan hiru porrot izan dituzte eskuindarrek eta azkenengoa, 12 puntuko aldearekin Chavisten alde. Hori dela eta gerla ekonomiko bat hasi dute, elikagaiak metatuz eta hornikuntza falta sorraraziz, modu honetan inflazioa eraginez. Honi, kolonbiar mugatik, elikagaiez gain, gasolinarekin egiten duten kontrabandoa gehitu beharko genioke. Azken hiru hilabetetan, militarrek 3500 tona elikagai eta 200 mila litro erregai harrapatu dituzte.

Venezuelako eskuina estatu kolpe bigun bat garatzen ari da EE.BB.en laguntzarekin, Nicolas Maduroren gobernua kanporatzeko ahalik eta lehenen, eta horretarako, 120 000 milioi bolivar pilatu dituzte. Horrekin, sikarioak kontratatu omen dituzte, asko eta asko, motorizaturik, hauei 3 000 bolivar eguneko ordainduz, venezuelar langile batek hilabete batean irabaziko lukeena. Venezuelak dituen gutxi gorabeherako 340 udaletatik, bakarrik 18tan gertatu dira istiluak, erdi mailako eta klase altuko auzoetan hain zuen. Oposizioak elikagaien gabeziaz, hilketaz eta adieraz askatasun faltaz hitz egiten duen bitartean, elikagaiak daramatzaten kamioiak erretzen dituzte, 30 hildako egon dira anbulantziak ospitaletara heldu ezin izan direlako kale mozketen ondorioz, norbaitek barrikada pasatu nahi badu diru kobratzen diote, eta hildako batzuk gertatu dira zenbait kaletan gauez alanbreak ipini baitituztelako. Horiek, oposizioak egiten dituen gauzen adibide batzuk dira, nazioarteko komunikabideen babesa duten bitartean. Aldiz, gobernuaren alde egon diren manifestazio erraldoiak ez dira albiste komunikabide handientzat.

Guzti hau, Nicolas Madurok eta bere gobernuak espekulazioaren eta metatzearen aurka neurriak hartu dituztenean gertatu da. Zera galdetu geniezaioke geure buruei: nola liteke gabezia salatzen duten bitartean fabriketatik oinarrizko hornigaiak ateratzea eta biltegietan gordetzea, prezioen gorakada sortzeko? Adibide bezala, zenbait produktu %2000 garestiturik zeuden, herrian etsipena sortzeko. Guzti hau, Nicolas Madurok eta bere gobernuak espekulazioaren eta metatzearen aurka neurriak hartu dituztenean gertatu da. Nola liteke beste herrialde askotariko irudiak zabaltzea bere biolentzia justifikatzeko Venezuelan gertatuko balira bezala? Horren adibide, poliziak torturak eta errepresio ekintzak egiten zituela esaten zuten bitartean, Chile, Egipto, Siria, Turkia, Brasil, Katalunia eta Euskadiko irudiak ikusi ahal izan ditugu Venezuelan gertatu balira bezala.

Ondorio bezala, zera esan genezake: eskuinari lotutako multinazional handiek, beraien interesak eta inposatutako bizimodua babesteko, edozein gerra, gosete, izurrite edo dena delakoaren beharrean daude, eta horretarako, bere komunikabideetan oinarrituriko errealitate birtual eta paralelo bat behar dute. Momentu honetan, Venezuela, “Monroe” doktrinaren haustura da etagobernatzeko beste era bat erakutsi dio munduari, bai latinamerikarentzat zein munduko beste herritar pobreentzat adibide bihurtuz. Horregatik da,aipatutako komunikabideen erasoen jomuga.

* Salvador Gonzalez Euskadi-Kubako eta La Puebla Zirkulu Bolivariarrako bazkidea da. Testu hau "Mondraberri" aldizkarian argitaratua izan da.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook