Homofobia: Kuba vs.AEB
Euskadi-Cubari buruzko berriak

Homofobia: Kuba vs.AEB

Off-ahotsa: Eneko Calle.

Familien Kodea onartu eta zortzi hilabetera, Kuban genero bereko pertsonen arteko mila ezkontza baino gehiago izan ziren.

391 emakumeen artean eta 612 gizonen artean.

Berretsi zuen erreferendumaren aurretik, aipatu Kodea sei milioi pertsonak eztabaidatu zuten, 400.000 iritzi bildu zituen herri-galdeketan.

AEBn, kontrakoa. Han, eskubide zibilen aldeko erakundeek "larrialdi-egoera nazionala" deklaratu dute LGTBIQ+ eskubideen arloan.

Legealdi honetan, salatu dutenez, komunitate horri erasotzen dioten 500 lege-proiektu baino gehiago aurkeztu dira.

Gehienak Texasen, Tennesseen... eta Floridan. Bai, bai, Floridan. Miamin.

Kubako homofobiari buruzko kanpaina mediatiko guztiak antolatu diren lekuan.

 

Homofobia: Cuba VS EEUU (+Italiano/Euskaraz)

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook