Gerra-kriminalak?
Euskadi-Cubari buruzko berriak

Gerra-kriminalak?

Off-ahotsa: Eneko Calle

Kubako Gobernuak salatu zuen, Nazio Batuetan, AEBren blokeoa “gerra ekonomikoko ekintza dela bake-garaian”.

Gerald Condonek, AEBko militar ohiek osatutako Bakearen aldeko Beteranoak GKEkoak, kubatarren aurkako “ekintza terrorista” dela esan zuen.

Xiomara Castrok, Hondurasko presidenteak, “gizateriaren aurkako krimena” izendatu zuen.

Baita Alfred de Zayas Nazio Batuetako aditu independenteak ere.

Jomo Kwame Sundaramek, NBEko Garapen Ekonomikorako idazkariorde ohiak,  Kubaren aurkako zigorrak “setio-egoerarekin” alderatu zituen, “antzinako gerra-teknika” den horrekin.

Eta “gosete-arma masibo” gisa salatu zituen.

Hortaz, Kubaren aurkako blokeoa sustatzen dutenak... “gerra-kriminalak” izenda daitezke?

 

¿Criminales de guerra? (+Italiano/Français/Euskaraz)

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook