Abortua Kuban eta Lovecraften eleberri bat
Euskadi-Cubari buruzko berriak

El aborto en Cuba y una novela de Lovecraft (+Italiano/Deutsch/Français/English/Euskaraz)

Abortua Kuban eta Lovecraften eleberri bat

José Manzaneda

Cubainformación

Off-ahotsa: Eneko Calle

1961ean, Iraultzaren Garaipenaren ondoren, Kuba abortua despenalizatu zuen Latinoamerikako eta Karibeko lehen herrialdea izan zen (1).

Gaur egun, hiru printzipioren arabera egiten da: erabakia emakumearena da, ez beste inorena; langile espezializatuek egiten dute, ospitale publikoetan; eta erabat doakoa da (2). Hiru kasutan bihurtzen da delitu: irabazia dagoenean, emakumearen baimenik gabe egiten denean edo haren osasuna edo bizitza mehatxa dezaketen egoeretan egiten denean (3).

50eko hamarkadan, Kuban eskualdeko herrialde askotan orain egiten den antzera egiten zen: goi-mailako gizartean, segurtasunez eta konfidentzialtasunez; emakume pobreak, ordea, hil egiten ziren. Abortu ez-seguruen ondoriozko amen heriotza-kopurua 60koa baino handiagoa zen 100.000 jaiotzako, baina urte gutxiren buruan ia zerora murriztu zen.

Halere, kontrairaultzak eta bere baliabideek abortatzeko eskubidea etenik gabe erasotzen dute, emakume kubatarren konkista historiko gisa, horretarako gezurrik gaiztoenak erabiliz.

“Kuban abortatzea `hagin bat kentzea´ bezain erraza da” (4) zen ABC egunkari espainiarreko erreportaje baten izenburu txundigarria. Egilea, Camila Acosta, kazetari mertzenario kubatarra, Cubanet egunkariari eskaintzen dizkion kolaborazioen zati bat AEBko funts federaletatik kobratzen duena (5).

Haren iturria, “disidente” ezagunak, gaur egun Uhartetik kanpo bizi direnak. Esate baterako, Óscar Elías Biscet, Kubako preso ohi eta abortuaren kontrako medikua, ABCk “kristau elizkoi” eta “giza eskubideen aldeko aktibista” gisa aurkezten duena (6). Bisceten esanetan, Kuban, haurren heriotza-tasa txikiari eusteko―entzun ezazue ondo―, “ustezko haurdunaldi problematikoak dituzten emakumeak haurdunaldia etetera bultzatzen dituzte, askotan erditzear daudela”.

Mesedez, ados jarri! Beste iturri batek, bitxia bada ere, beste helburu bat eransten dio ustezko jardunbide kriminal horri. María Werlauk, Cochinos badian hildako inbaditzaileetako baten alaba eta gaur egun Miamiko Kuba Artxiboaren zuzendaria denak (7), zera dio ―adi!―: “Kuban, arrisku handiko haurdunaldiak dituzten emakumeak sistematikoki bultzatzen dituzte (...) abortatzera”. Eta zertarako? “Haien fetuak esperimentuetan eta transplanteetan erabili ahal izateko”, eta horrek “giza organo eta ehunen nazioarteko trafiko-sare bat ezkuta lezake”. Jaun-andreok, jar zaitezte ados: heriotza-tasarekin engainatzeko edo fetuekin trafikatzeko da?

Are gehiago, Kubako haurren heriotza-tasa “txikiari eusteko”, jaiotzean arazoak dituzten haurtxoak hiltzeko politika beldurgarria egon liteke, erailketak abortuak balira bezala kamuflatuz gauzatzen dena. Óscar Elías Bisceten kontakizunak Howard Lovecraften eleberri makabro batetik ateratakoa dirudi: ama batek ziurtatu zion ―entzun arretaz―bere jaioberria “paper kartutxo batean bildu zutela, hil zen arte”; eta beste baten esanetan, bere haurtxoa “urez betetako ontzi batean” sartuz hil zuten.

Kontrairaultza, Uharteko talde erlijioso jakin batzuekin batera, emakume kubatarrek lortutako sexu- eta ugalketa-eskubideak desagerrarazten saiatzen da (8), 2021ean Familien Kode berriarekin ahalegindu zen bezala, alegia, familia-aniztasuna, ezkontza berdinzalea eta beste eskubide asko babesten dituen horrekin (9).

Horretarako, beste hainbeste kontutan bezalaxe, hala nola “preso politikoak” (10), “torturak” (11) edo “mediku esklaboak” (12) aipatzean, gezurrik aberrante eta izugarrienak baliatzen dituzte, nazioarteko hedabide zitalek hedatzen dituztenak.

  1. https://latfem.org/aborto-en-cuba-mas-de-medio-siglo-legal-y-sin-tabues/
  2. https://www.cubahora.cu/sociedad/aborto-adolescente-en-cuba-pistas-para-entender-el-fenomeno
  3. https://www.granma.cu/cuestion-de-leyes/2022-08-18/el-aborto-en-cuba-y-el-derecho-a-decidir-18-08-2022-00-08-00
  4. https://www.abc.es/sociedad/abortar-cuba-practica-facil-sacarse-muela-20220717143318-nt.html
  5. https://www.cubainformacion.tv/especiales/20220107/95073/95073-debe-cuba-castigar-la-propaganda-que-alienta-el-bloqueo-italiano-francais
  6. https://rebelion.org/retrato-de-un-mercenario-oscar-elias-biscet/
  7. https://www.cibercuba.com/noticias/2021-04-17-u191143-e191143-s27061-werlau-mi-padre-murio-intentando-liberar-cuba-comunismo
  8. https://www.actuall.com/entrevista/vida/oscar-elias-biscet-lagrimas-heroe-provida-cuba/
  9. https://zoevaldes.net/2022/02/21/como-proteger-a-los-ninos-contra-el-codigo-de-las-familias/
  10. https://www.infobae.com/america/america-latina/2023/03/13/prisoners-defenders-denuncio-que-hay-mas-de-mil-presos-politicos-en-cuba/
  11. https://www.elindependiente.com/internacional/2023/05/31/manual-de-la-tortura-en-cuba-le-tiraron-los-perros-para-que-le-agredieran/
  12. https://www.france24.com/es/programas/escala-en-par%C3%ADs/20230505-m%C3%A9dicos-cubanos-h%C3%A9roes-del-socialismo-o-esclavos-de-la-dictadura

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook