Komunikabideek negozioaren alde egiten dute apustu - Ene bada... prentsa!
Noticias de Euskadi-Cuba

"Komunikabideek negozioaren alde egiten dute apustu": Euskadi-Cubak eta Cubainformación TV-k "Ene bada... prentsa!" telesaiorako, Tantaka TVn.

Versión en castellano

“Ene bada… prentsa!” saioa Tantaka TBn

Komunikabideek negozioaren alde egiten dute apustu

Telebistako albistegi batean “ludopatiaz” dihardute, eta Espainiako estatuan gero eta gazte gehiagori eragiten diela diote.Minutu batzuk igarota, telebista-kate horretan bertan, kirol-apustuen iragarkia erakutsi dute.Horrelakoa da negozioa.

Apustu-etxeak asko ugaritu dira, batez ere hirietako langileen auzoetan.Eta online jokoaren publizitateak urtean ehun milioi euro inguruko kostua du.

Hamabost minutuan behin aipatzen da online jokoa kiroletako irrati-emanaldietan, iragarkietan jende ospetsua azaltzen da…Hori guztia publiko gero eta gazteagoa erakartzeko.

Ludopatiaren profila aldatu egin da berriki, jada ez da txanpon-makinetan jokatzen duen 45 urteko gizonezkoa,apustu-mendekotasuna duen 24 urteko mutil gaztea baizik.Azken urteetan laukoiztu egin da tratamenduan dauden gazteen kopurua.

Komunikabideek negozioa egiten dute gizarteko gaitz baten kontura.Horixe bera gertatu zen hamarkada askotan prostituzio-iragarkiekin.Egunkari handiek ez zioten berehalakoan uko egin publizitate-mota horri; iragarkiek Internetera jauzi egin eta publizitate horrekin irabazteari utzi ziotenean baztertu zuten.

Asko dira apustu-etxeen publizitatea debekatzea eskatzen dutenak. Debeku hori ezarrita dago Italian eta Belgikan, esaterako.Baina, bien bitartean, komunikabideek negozioaren alde apustu egiten jarraitzen dute.

 

Gidoia: José Manzaneda. Aurkezpena: Ana Gil. Edizioa: Esther Jávega. Ekoizpena: Euskadi-Cuba eta Cubainformación TV. Off-ahotsa: Alazne Paskua.

Visita las redes sociales de Cubainformación:

https://www.facebook.com/cubainformacion
https://twitter.com/cubainformacion
https://www.instagram.com/cubainformacion/
https://www.youtube.com/user/CubainformacionTV/videos

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook