Enpresek eta bankuek albisteak idazten dituzte: prentsa-askatasuna XXI. mendean: Berri-bitxi!
Noticias de Euskadi-Cuba

Madrilen Klimaren Munduko Goi Bilera hasi zen egunean, isuri kutsatzaileetan liderra den Endesa enpresa espainiarrak tirada handiko egunkari guztien azalak erosi zituen, eta titular bera argitaratu zuten guztiek: “Endesak (…) Madrilen aurkeztu ditu isuririk gabeko gizarte baterako irtenbideak”. Ongi etorri XXI. mendeko prentsa-askatasunera! Produzkioa: Euskadi-Cuba. Pascual Serranoren ikerketa baten ikus–entzunezko egokitzapena.

Versión en castellano

«Berri bitxi» saioa, Tantaka TVn

Enpresek eta bankuek albisteak idazten dituzte: prentsa-askatasuna XXI. mendean

JoséManzaneda eta Esther Jávegaren lana Tantaka TVrentzat – Pascual Serranoren ikerketa baten ikus–entzunezko egokitzapena (1).

Endesa informatzen

Madrilen Klimaren Munduko Goi Bilera hasi zen egunean, isuri kutsatzaileetan liderra den Endesa enpresa espainiarrak tirada handiko egunkari guztien azalak erosi zituen, eta titular bera argitaratu zuten guztiek: “Endesak (…) Madrilen aurkeztu ditu isuririk gabeko gizarte baterako irtenbideak” (2).

Bankuek ordaindu egiten dute

«Independente» deituriko komunikabide digitaletan, esaterako Públicon, Banco Santanderrek ordaindutako izenburuak irakurtzen ditugu, hala nola: «Bankuek % 22,2 ordaindu dute sozietateen gaineko zergatan, enpresa ez-finantzarioek baino gehiago» (3).

Ongi etorri XXI. mendeko prentsa-askatasunera!

Guaidó-ri babesa ematen dioten «Narcochavistak»

Venezuelako Inteligentzia zerbitzuko funtzionario ohi bat narkotrafikoarekin nahastuta AEBn?Argi dago: «narcochavista» bat da (4). Duela hainbat urte gobernu chavistari traizioa egin izana eta gaur Juan Guaidó oposiziogilearen «soldadua» dela esatea garrantzirik gabeko xehetasuna da (5). Beti izango da «narcochavista».

Botorik gabeko presidenteak: etorkizuneko demokrazia

AEBk, Europar Batasunak eta nazioarteko komunikabide handiek Latinoamerikako bi herrialdetako presidenteak ez dituzte halakotzat aitortzen eta haien ordez nahiago dute  bi kolpista aitortzea: Juan Guaidó Venezuelan (6) eta Jeanine Añez Bolivian (7).Horrelakoa da etorkizuneko demokrazia!

Errepresio barregarria

22 pertsona hilda, 3.500 zaurituta eta 352 begi bat edo biak galduta: Txileko poliziaren ankerkeriaren zifrak dira, bi hilabeteko protesten ondoren (8). Baina TV Venezuelak eta antzeko komunikabideek nahiago dute Caracasko kaleetan poliziak herritarrei eragiten dien«tratu txarraren»eta«errepresioaren»dramari buruz hitz egitea (9). Erakusten dituen irudietan «herria» 30 pertsona dira eta «tratu txarra»eta«errepresioa»…polizia batzuk herritarren ondoan ibiltzen.

Birus errusiarrak eta «enpresa garrantzitsuak»

Eta kontu horietan guztietan ez dezala huts egin etsai errusiarrak.«Errusiar jatorriko birus batek Espainiako enpresa garrantzitsuei eraso die», goiburua jarri zuen «ElPaís» egunkariak (10). Testua irakurtzean jakin genuen zein ziren «enpresa garrantzitsu» horiek: bi besterik ez ziren, eta horietako bat CadenaSer, Prisa Taldearen irratia, «ElPaís» egunkaria bezala.Egia esan «errusiarren» hori baino birus informatiko askoz arriskutsuagoak daude.

Kontratistak ala mertzenarioak?

AEBk munduan dituen armada pribatuez hitz egiten digutenean «kontratista» terminoa aipatzen dute beti.Baina errusiarrak badira, «paramilitarrak» (11) edo «mertzenarioak» (12) direla esango digute. Ohar batean, «ElPaís» egunkariak Kremlini egotzi zion Libian «krisia areagotu» izana, Errusiako enpresa pribatu bat —ez Errusiako gobernua— herrialde hartan boterearen lehian ari ziren bi talde armatuetako bat babesten ari zela adieraziz (13). Libia, Afrikako giza garapen-indize handieneko herrialdea zena, orain suntsituta eta bitan banatuta dago (14). Hori guztia NATOren esku-hartzearen ondoren.Baina horretaz «ElPaís» egunkariak ez zigun hitz erdirik ere esan.

Nork urratu du akordio nuklearra: Iranek ala AEBk?

Prentsan irakurri dugu Iranek «akordio nuklearra»urratu duela (15). Baina ez al zen DonaldTrumpen gobernua akordio horretatik erretiratu Teherani zigor, presio eta mehatxu militarrak ezartzeko erregimenera itzultzeko (16)? Horrelakoa da botere orotatik independentea den prentsa.

Erregea Kubari demokrazia irakasgaiak ematen

Duela aste batzuk Felipe VI.a Espainiako erregea txalotzen zuen, Kuban «demokrazia» eta «ideien askatasunarekiko errespetua» eskatzeagatik (17) (18). Ea ulertzen dugun.Demokrazia, gaur egun, Franco diktadoreak inposatutako monarkia batek ordezkatzen du, eta ez da inoiz erreferendumera aurkeztu.Ideia-askatasuna?«Sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra» ezartzen diona errege-familia «kalumniatzera edo iraintzera» ausartzen denari (19) (20). Ondo ulertu dugu?

Produkzioa: Euskadi-Kuba / Cubainformación TV.

(1)    https://www.eldiario.es/zonacritica/Perlas-informativas-mes-noviembre_6_970163019.html

(2)    https://www.elsaltodiario.com/medios/endesa-empresa-lider-emisiones-contaminantes-compra-portada-principales-diarios

(3)    https://www.publico.es/economia/banca-paga-22-2-impuesto-sociedades-empresas-no-financieras.html

(4)    https://www.abc.es/internacional/abci-narcochavista-hugo-carvajal-fuga-tras-autorizar-espana-extradicion-eeuu-201911122046_noticia.html

(5)    https://twitter.com/hugocarvajal4f/status/1098681380240834560

(6)    https://elpais.com/internacional/2019/01/30/argentina/1548805062_550866.html

(7)    https://www.efe.com/efe/america/politica/jeanine-anez-da-pasos-para-agilizar-la-transicion-en-una-agitada-bolivia/20000035-4111099

(8)    https://www.telesurtv.net/news/chile-marcha-ojos-protestas-violaciones-derechos-humanos-20191210-0028.html

(9)    https://twitter.com/ReporteYa/status/1196447945383718912?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1196447945383718912&ref_url=https%3A%2F%2Fwww.eldiario.es%2Fzonacritica%2FPerlas-informativas-mes-noviembre_6_970163019.html

(10)https://elpais.com/tecnologia/2019/11/04/actualidad/1572897654_251312.html

(11)https://elpais.com/internacional/2019/01/25/actualidad/1548446228_210395.html

(12)https://elpais.com/internacional/2019/01/20/actualidad/1548010561_998706.html

(13)https://elpais.com/internacional/2019/11/08/actualidad/1573208234_608595.html

(14)https://www.telesurtv.net/news/libia-aniversario-intervencion-militar-otan-eeuu-20180319-0004.html

(15)https://elpais.com/internacional/2019/11/05/actualidad/1572961559_873056.html

(16)https://elpais.com/internacional/2018/05/08/estados_unidos/1525788929_413985.html

(17)https://www.elmundo.es/espana/2019/11/14/5dccb36dfdddffa00b8b460e.html

(18)https://elpais.com/politica/2019/11/14/actualidad/1573705617_088715.html

(19)https://es.wikipedia.org/wiki/Injurias_a_la_Corona_(Espa%C3%B1a)

(20)http://extremaduraprogresista.com/libre/40-libre-opinion/26184-nuestro-rey-en-la-habana

Tantaka TVko “Berri bitxi” telesaioa

Ez dago ez estatu-kolperik, ez blokeorik; banka, berriz, feminista da, eta Glovo, txapelduna lan-eskubideei dagokienez

José Manzanedak eta Esther Jávegak egin dute lan hau, Tantaka TV-rentzat – Pascual Serranoren ikerketa baten ikus-entzunezko egokitzapena (1).

Ez da egon “kolperik”… Bolivian

Dimititu egin du Boliviako presidenteak, botoen % 47 eskuratuta hautatu berriak (2), ez baitu errepresioaz geldiarazi nahi izan oposizioaren muturreko indarkeria, poliziak eta armadak ere bultzatzen zutena. Baina, inork irakurri al du inon “estatu-kolpe” hitza? Bai zera! Hona zer dioten titularrek: “Dimititu egin du Evo Moralesek” (3), edo “Kargua utzi egin du Evo Moralesek”. Horra zer den “4.0 demokrazia mediatikoa”.

Merkatuak ez du inoiz zentsuratzen

Katalunian, independentziaren aldeko procés deritzona hasi zenetik, “balkoietan banderak eskegitzea debekatzen dute zenbait alokairu-kontratuk” (5). Baina adierazpen-askatasuna merkatuak eta jabetza pribatuak urratzen baldin badute, hori —nonbait— ez da “zentsura”; prentsarentzat, pasadizo bitxi bat da, ez besterik.

Glovok gogoz zaintzen eta babesten ditu bere langileak

El Mundo egunkariko erreportaje batean irakurri dugu Glovo enpresan lan egiten dutenen lan-eskubide eta -abantaila izugarrien berri. Gauza bitxia, zinez, zeren eta sindikatuek gehien salatzen duten enpresetako bat baita Glovo (6). Testuaren amaieran letra txikiz dagoen esaldi batek argitzen du misterioa: publizitate-iragarki bat zen, Glovok ordaindua!

Feminista bihurtu zaigu banka

Kasu honetan ere, informazioz mozorroturik datorkigu publizitatea “prentsa hiritarra” edo “independentea” deritzon horretan. “Prentsa” mota horretaz baliatu ohi da Santander bankua bere “eduki babestuak” argitaratzeko. “Santander bankua, genero-berdintasunaren aitzindari” zioen eldiario.es-en titularrak (7); Públicok, berriz, beste hau zekarren: “Santander bankuak lortu du helburua: emakumeak dira bere administrazio-kontseiluko kideen % 40” (8). Ahaztu etxegabetzeak eta diru publikoaren kontura bankuek izaten dituzten irabazi izugarriak! Izan ere, orain, banka… “feminista” da!

Nobel saridun bat okerreko alderdian

Literaturako Nobel Saria eman ziotenean, Mario Vargas Llosa idazle perutarrari ez zioten agiraka egin bere iritzi politikoengatik (9); adibidez, Margareth Tatcherren, Ronald Reaganen (10) eta José María Aznarren (11) alde azaltzeagatik, nahiz eta ehunka mila hildako eragin dituzten kriminalak izan hirurak. Baina aurtengo Nobel saria jaso duen Peter Handke idazle austriarrak ez du halako “zorterik” izan (12). Handek uko egin dio elkarrizketak emateari, bere aurkako lintxamendu-jarrera sustatu baitzuten hedabideek, duela 20 urte NATOren Jugoslaviaren aurkako erasoa salatzeagatik (13). “Balkanetako gerran, okerreko alderdiaren alde egin zuen idazleak”, zioen, kutsu etorkorrez, El Mundo egunkariak (14).

Ibex 35aren aldeko prentsa, Argentinaz kezkatuta

Lau urte eskaseko epean neoliberalismoak Argentinan eragindako hondamendi sozialaz ez du txintik ere esaten Espainiako prentsak (15). Bost axola prentsa espainiarrari Argentinako gosetea eta pobrezia; aitzitik, asko arduratzen dute “peronismoaren itzulerak Espainiako enpresei dakarzkien arriskuek” (16). Horrelakoa da Ibex 35aren prentsa.

Esplotazioa? Ez, money anxietya

Ez duzula irabazten hilaren amaierara iristeko adina? Bada, zoaz psikologoarengana. Kontua ez da, nonbait, pobrea zarela, esplotatu egiten zaituztela… Zure arazoa hau da: money anxiety gaitza daukazu: diru-gosea, alegia (17). El País egunkariko moda-atalean irakurri dugu.

Erregeak eta elefanteak: begira zer informazio datorkigun Thailandiatik

Thailandiari buruz egunkari horrek argitaratu dituen azken bost albisteak gai hauei buruzkoak dira: erregearen “ohaide baten arbuioa” (18) (19) (20), elefanteak (21) eta tigreak (22). Thailandiako egoera sozialari edo pobrezia-indizeei buruz, berriz, ezta hitzik ere. Izan ere, garrantzizko gauzei eman behar zaie lehentasuna.

Komisaldegiak eta fiskalak…, baina Madurorenak

ABC egunkariaren eskutik, “Ankerkeria Maduroren komisaldegi batean: oilar-borrokak preso biluzien gainean”, eta Maduroren fiskal nagusia den “Tarek William Saabiren ikerketa” (23). Orain, irudika dezagun seguruenik inoiz gertatuko ez den zera bat: Espainiako fiskaltza nagusiak tortura-kasu bat ikertuko duela. Zure ustez, esango al lukete hedabideek “Pedro Sánchezen fiskalak ankerkeria-kasu bat ikertu duela… Pedro Sánchezen kuartel batean?”.

Nazioarteko komunitatea: ez zaigu interesatzen, Kubari buruz baldin bada

Azaroaren 7an, AEBn Kubaren aurkako blokeoa gaitzetsi zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Gaitzespenaren aldeko botoak, 187; aurkakoak, hiru: AEB, Israel eta Brasil (24). Baina Espainiako prentsan ez zen hitz bat bera ere argitaratu nazioarteko komunitatearen erabaki horretaz, ia aho batez hartu zen arren. Harrigarria, ezta?

Ekoizlea: Euskadi-Kuba / Cubainformación TV.

(1) https://www.eldiario.es/zonacritica/Perlas-informativas-mes-octubre_6_960014003.html

(2) https://www.telesurtv.net/news/golpe-estado-evo-morales-bolivia-20191110-0027.html

(3) https://www.elmundo.es/internacional/2019/11/10/5dc8719ffdddff2f328b45a1.html

(4) https://cnnespanol.cnn.com/2019/11/10/evo-morales-renuncia-en-medio-de-acusaciones-de-fraude-electoral-y-una-crisis-en-bolivia/

(5) https://elpais.com/ccaa/2019/10/01/catalunya/1569928729_841426.html

(6) https://www.elmundo.es/promociones/native/2019/10/30g/

(7) https://www.eldiario.es/edcreativo/blog/Santander-paridad-consejos-administracion-empresas_6_955814433.html

(8) https://www.publico.es/economia/banco-santander-alcanza-manera-anticipada-objetivo-40-mujeres-consejo-administracion.html?utm_source=twitter&utm_medium=social&utm_campaign=publico

(9) https://cadenaser.com/ser/2010/10/07/cultura/1286407030_850215.html

(10) https://elpais.com/elpais/2018/02/15/eps/1518713349_374841.html

(11) https://www.20minutos.es/noticia/138551/0/vargas/llosa/Aznar/

(12) https://www.lavanguardia.com/cultura/20191108/471455448236/polemica-austria-pasaporte-yugoslavo-nobel-peter-handke.html

(13) https://www.elmundo.es/cultura/literatura/2019/10/17/5da8440dfdddffd1738b45b4.html

(14) https://www.elmundo.es/cultura/literatura/2019/10/10/5d9f0fe121efa040128b4614.html

(15) http://www.rebelion.org/noticia.php?id=261518&titular=el-fmi-macri-y-su-megaloman%EDa-

(16) https://www.elmundo.es/economia/macroeconomia/2019/10/29/5db7202b21efa02a3a8b45e6.html

(17) https://smoda.elpais.com/moda/actualidad/siete-consejos-para-iniciar-un-plan-de-ahorro-en-tiempos-dificiles/

(18) https://elpais.com/elpais/2019/10/31/gente/1572510702_071159.html

(19) https://elpais.com/elpais/2019/10/23/gente/1571846890_325912.html

(20) https://elpais.com/elpais/2019/10/21/gente/1571668695_758141.html

(21) https://elpais.com/elpais/2019/10/05/mundo_animal/1570290633_903996.html

(22) https://elpais.com/elpais/2019/09/16/mundo_animal/1568632738_748670.html

(23) https://www.abc.es/internacional/abci-crueldad-comisaria-maduro-peleas-gallos-sobre-presos-desnudos-201910101120_noticia.html

(24) http://www.cubadebate.cu/noticias/2019/11/07/victoria-de-cuba-en-onu-187-a-favor-3-en-contra-y-2-abstenciones/#.XclDAa-CHYA

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook