Estatu Batuak eta sisteman txertatutako prentsa aurrerazalea - Ene bada... prentsa!
Noticias de Euskadi-Cuba

"Estatu Batuak eta sisteman txertatutako prentsa aurrerazalea": Euskadi-Cubak eta Cubainformación TV-k "Ene bada... prentsa!" telesaiorako, Tantaka TVn.

Versión en castellano

“Ene bada… prentsa!” saioa Tantaka TBn

Estatu Batuak eta sisteman txertatutako prentsa aurrerazalea

AEBn, New York Times da egunkari «serioaren» adibidea;Etxe Zuriaren gehiegikerien kontrapisu kritikoa, omen.

Ikus dezagun, bada.Ekainean, AEBk Errusiako sare elektrikoaren aurka egindako zibererasoen berri eman zuen Timesek, eta Donald Trumpek «traizio-ekintzatzat» jo zuen albistea, gai hori segurtasun nazionaleko kontua zelakoan.

Bere burua defenditzearren, egunkariak esan zuen Etxe Zuriko funtzionarioek eman ziotela gertatuaren berri.Eta deigarriena:oharra argitaratu aurretik, Gobernuak ontzat jo zuela.

Horrela dabil kontua.Maiatzean, Washington Post egunkariko Marc Thiessen zutabegilea Julian Assangeren auziaz aritu zen:«ez da kazetaria, espetxea merezi duen espioia baizik» idatzi zuen.

Eta badakizue zein zen argudioa?Haren esanetan, «albiste-erakunde ospetsuek ez bezala, Assangek ez ziolako inoiz AEBko Gobernuari aukerarik eman» WikiLeaksek argitaratutako informazioa berrikusteko, «segurtasun nazionalari lotutako kontrako arrazoiak» aurkez zitzan.

James Risenek, New York Times egunkariko erreportari ohiak, azaldu zuenez, «akordio informala» dago gobernuaren eta prentsaren artean, eta negoziazio sekretuak ere izaten dira, lan batzuk argitaratu ala ez erabakitzeko.

Irailaren 11ko atentatuen eta Afganistaneko eta Irakeko inbasioen esparruan inoiz baino albiste gehiagoisilarazi zituztenTimesek eta beste egunkari batzuek, Etxe Zuriak hala eskatuta.

Ez da ezer berria, ordea.1977an, Watergate auziko Carl Bernstein erreportariak argitaratu zuen 400 kazetari baino gehiago aritu zirela lanean CIAren esanetara.

Baina ez dago arazorik.Laugarren boterearen independentzia ez dago inolaz ere zalantzan.

Gidoia: José Manzaneda. Aurkezpena: Ana Gil. Edizioa: Esther Jávega. Ekoizpena: Euskadi-Cuba eta Cubainformación TV. Off-ahotsa: Irati Armentia.

 

Visita las redes sociales de Cubainformación:

https://www.facebook.com/cubainformacion
https://twitter.com/cubainformacion
https://www.instagram.com/cubainformacion/
https://www.youtube.com/user/CubainformacionTV/videos

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook