Juan Guaidóren beherako eskailera eta beste berri bitxi batzuk - Tantaka TVko “Berri bitxi” telesaioa
Noticias de Euskadi-Cuba

Martxoaren 4an, Telecinco telebista-kateak Venezuelako «bitarteko lehendakaritzat» aurkeztu zuen Juan Guaidó. Martxoaren 29an, berriz, «lehendakari arduraduntzat». Apirilaren 2an «bere burua lehendakaritzat aukeratu duena» zen, eta apirilaren 6an, Venezuelako «oposizio-burua», besterik gabe. Kazetaritza dinamikoa ala… errealitatera itzultzea? Pascual Serranoren “perla informatiboak” dira, ikus-entzunezko bertsioan. Produzkioa: Euskadi-Cuba.

Versión en castellano

Tantaka TVko «Berri bitxi» telesaioa

Juan Guaidóren beherako eskailera eta beste berri bitxi batzuk

José Manzanedak eta Esther Jávegak Tantaka TVrako egindako lana. Off-ahotsa: Eneko Calle. Pascual Serranoren ikerketa baten ikus-entzunezko egokitzapena (1)

Juan Guaidóren galoi galduak

Informazio-joera da. Martxoaren 4an, Telecinco telebista-kateak Venezuelako «bitarteko lehendakaritzat» aurkeztu zuen Juan Guaidó (2). Martxoaren 29an, berriz, «lehendakari arduraduntzat» (3). Apirilaren 2an «bere burua lehendakaritzat aukeratu duena» (4) zen, eta apirilaren 6an, Venezuelako «oposizio-burua», besterik gabe (5). Kazetaritza dinamikoa ala… errealitatera itzultzea?

Kubako beisbol-jokalariek «ihes egiten» dutela esango dute orain?

Urte luzez, Kubako beisbol-jokalariek Liga Handietan jokatu nahi bazuten, Estatu Batuetako legeek hauxe agintzen zieten: euren herrialdeko kirol-erakundetatik urruntzea, bizilekua uhartetik kanpo kokatzea, Kuban zergak ordaintzeari uko egitea eta Alderdi Komunistako kideak ez direla dioen aitorpena sinatzea (6). Ez duzue inoiz halakorik irakurri prentsa korporatiboan, ezta? Bai irakurriko zenuten, ordea, jokalari batzuek «ihes egiten» zutela, Kubatik «alde egiten» zutela Estatu Batuetan jokatzeko (7). Urtarrilean aldaketa historikoa gertatu zen: Altxortegi Departamenduko lizentzia batek Kubako beisbol-jokalariak Liga Handietarako fitxatzeko baimena ematen zuen, eta  aldi berean irabazien ehuneko bat Kubari ematea, oinarrizko kirola finantzatzeko (8). Zentzuzko portaerak bide laburra izan du ordea, apirilaren hasieran Donald Trumpek lizentzia indargabetu egin zuen eta (9). Hedabide batzuek, hala nola «El Periodista digital» egunkariak, txaloka hartu zuten erabakia, beraren esanetan, horri esker galarazi egingo delako «Kubako diktadura jokalarien bizkar aberastea» (10). Eta gero, Kubako «erregimenetik» «ihes egin» edo «desertatu» egiten dutela irakurtzen jarraituko dugu.

Ur kutsatu edangarria

Martxoan, Venezuelako sistema elektrikoak bi eraso handi jasan zituen eta, ondorioz, herrialdea argirik gabe (eta, batez ere, urik gabe) gelditu zen hainbat egunez (11). Europan maila handiko terrorismo-ekintzatzat izendatuko zuketen hori (12), Venezuelan «ustelkeriaren» eta «mantentze-lanen gabeziaren» ondorioa zela esan ziguten (13). Eta gezur gehiago ere bai: adibidez, Caracaseko biztanleek, «gehiago ezinean», «ibai kutsatu batetik bildu» zutela ura (14) (15) (16). Dena gezurra: hautsita zegoen hodi bateko ur edangarria eta garbia zen (17), hedabide alternatiboek frogatu zuten bezala.

Mexikarra, ekintzailea eta ekologista

Egunkarietan irakurri dugu Valentzian bi adingabe hiltzearen susmagarri nagusia beraien ama dela, agerraldi psikotikoak jasaten baititu. Goiburuak, ordea, gaiarekin zerikusirik ez duen beste kontu bat ere aipatzen du: amaren jatorria eta ideologia: immigrante mexikarra dela, gizarte-ekintzailea eta ekologista (18).

Errusiarren «desinformazioa»: Estatu Batuetako enbaxadoreak badio…

«Desinformazioari gerra» izeneko goiburua zekarren Espainiako ABC egunkariak: Errusiako, Txinako eta Iraneko hedabideen aurkako alegatu bizia zen(19). Dena oso fidagarria, testua Atlantic Councileko ikertzaile batek sinatuta baitzegoen. Alegia, gaur egun Estatu Batuen Moskuko enbaxadoreak zuzentzen duen zentro bateko ikertzaileak (20). Eta «Errusiarren desinformazioaren» aurrean berriak zehaztasunik handienarekin emateko, ustez Kremlinaren (egunkariaren arabera) argazki bat txertatzea erabaki dute. Zoritxarrez, argazkia ez da Kremlinarena, Moskuko Historiaren Estatu Museoarena baino (21).

Eduardo Indaren estolderiak aztertzen… Eduardo Indaren eskutik

Alderdi Popularraren aurreko gobernuaren polizia-estolderiak Eduardo Inda kazetari ultraeskuindarraren esku utzi zuen Pablo Iglesias Podemos alderdiko liderraren informazio pertsonala, lapurtutako telefono batetik atera zutena (22). Eta nor gonbidatu zuen La Sexta telebista-kateak gai hori argitzeko? Eduardo Inda, jakina (23). Hala behar du.

Gaizkileak hiltzea eta organoak kentzea: Brasil ala Venezuela?

Poliziak hiltzen dituen ustezko gaizkileen organoak erabiltzea (senideen baimenik gabe erabiltzea) proposatu du diputatu batek (24). Baina hori Brasilen gertatu denez (eta ez Venezuelan, Bolivian, Nikaraguan edo Kuban) eta diputatua Jair Bolsonaro presidentearen alderdikoa denez, ez gara enteratu ere egin. Ongi etorri etorkizunera.

(1)  https://www.eldiario.es/zonacritica/Perlas-informativas-mes-marzo_6_884771526.html

(2)  https://www.telecinco.es/informativos/internacional/juan-guaido-regresa-venezuela-aclamado-pueblo-venezolano-libertad-nicolas-maduro_2_2716905191.html

(3)  https://www.telecinco.es/informativos/internacional/juan-guaido-inhabilitacion-venezuela_2_2730030023.html

(4)  https://www.telecinco.es/informativos/internacional/Supremo-Venezuela-parlamentaria-Juan-Guaido_2_2732130020.html

(5)  https://www.telecinco.es/informativos/internacional/guaido-anima-seguidores-tomar-calles-operacion-libertad_2_2734230016.html

(6)  http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/79930-el-titular-que-no-hemos-leido-eeuu-levanta-el-bloqueo-a-la-contratacion-de-beisboleros-cubanos-

(7)  http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/58790-beisboleros-cubanos-en-eeuu-el-cinismo-sin-limites-de-los-medios

(8)  https://www.prensa-latina.cu/index.php?o=rn&id=238525&SEO=convenio-entre-cuba-y-mlb-via-segura-para-beisbolistas-higinio-velez

(9)  http://www.granma.cu/deportes/2019-04-08/por-que-trump-rompe-acuerdo-beisbolero-con-cuba-08-04-2019-22-04-06

(10)       https://www.periodistadigital.com/america/sociedad/2019/04/09/explotacion-comunista-donald-trump-veta-acuerdo-cuba-grandes-ligas-beisbol.shtml

(11)       http://misionverdad.com/La-Guerra-en-Venezuela/venezuela-bajo-ataque

(12)       http://misionverdad.com/opini%C3%B3n/y-que-le-paso-a-la-luz-en-venezuela

(13)       https://www.cambio16.com/apagon-venezuela/

(14)       https://www.eitb.eus/es/noticias/internacional/videos/detalle/6260710/video-los-venezolanos-buscan-agua-contaminado-rio-guaire-caracas/

(15)       https://www.efe.com/efe/america/sociedad/caraquenos-recogen-agua-en-un-rio-contaminado-debido-a-la-escasez-por-el-apagon/20000013-3921453

(16)       https://cnnespanol.cnn.com/video/venezuela-poblacion-desesperada-recolecta-agua-rio-contaminado-tuberia-brota-agua-manantial-pkg-original/

(17)       https://www.youtube.com/watch?time_continue=3&v=CjY0m_d3_IA

(18)       https://www.20minutos.es/noticia/3589670/0/perfil-madre-ninos-godella-mexicana-activista-ecologista/

(19)       https://www.abc.es/opinion/abci-guerra-desinformacion-201903050045_noticia.html

(20)       https://en.wikipedia.org/wiki/Atlantic_Council

(21)       https://twitter.com/inafinogenova/status/1102881502273159168

(22)       https://www.infolibre.es/noticias/politica/2019/03/29/iglesias_sobre_las_cloacas_interior_hubo_una_operacion_contra_unidos_podemos_para_que_no_formara_parte_del_gobierno_93424_1012.html

(23)       https://twitter.com/_InakiLopez_/status/1112063499776217089

(24)       https://www.youtube.com/watch?v=oDa5A2er8es

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook