Brasil, Espainia, Venezuela: non ixten dituzte eta non babesten dituzte hedabide komunitarioak?
Noticias de Euskadi-Cuba

"Brasil, Espainia, Venezuela: non ixten dituzte eta non babesten dituzte hedabide komunitarioak?": Euskadi-Cubak eta Cubainformación TV-k "Ene bada... prentsa!" telesaiorako, Tantaka TVn.

Versión en castellano

Brasil, Espainia, Venezuela: non ixten dituzte eta non babesten dituzte hedabide komunitarioak?

Michel Temer Brasilgo lehendakari ohiak, bere agintaldiaren azken egunean, 180 hedabide komunitarioren -irabazi-asmorik gabekoak- itxiera sinatu zuen. Hedabide pribatuen ugazabek, Brasilgo Irrati eta Telebista Elkarteak, eta Jair Bolsonaro lehendakari ultraeskuindar hautatu berriak erabakia txalotu zuten. Alabaina, nazioarteko hedabideetan ez da horren gaineko albisterik izan.

Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordea Espainiako Gobernuaren jokabidea ikertzen ari da, telebista komunitarioen aurkako tratu baztertzailea dela eta. Izan ere, bete ezinezko eskakizunak ezartzen dizkie -esaterako, zenbait milioi eurotako behin-behineko bermea-, eta, ondorioz, lizentziak partzuergo pribatuei esleitzen zaizkie, beti. Hori guztia ere ez da albiste izan.

Aitzitik, mundu-mailako prentsak jakinarazi du Venezuelan 115 hedabide itxi direla bost urtean. Berrien arabera, zuzeneko arrazoia herrialdeko egoera ekonomikoa da, zeina -gogora dezagun- zigorrak eta nazioarteko blokeo finantzarioa jasaten ari den. Halaber, berriek gobernuaren ustezko zentsurarekin lotu dute hedabideak desagertu izana.

Bitxia da, gero. Espainiako estatuan, joan den hamarkadaren amaierako krisialdi ekonomikoan, 375 hedabide itxi eta 12.000 kazetari langabezian geratu ziren. Gogoan al duzue hori zentsurarekin lotu zuen berririk, tertuliarik, erreportajerik edo iritzi-artikulurik?

Bide batez, ba al dakizue non babesten eta laguntzen diren gehien -legeen eta aurrekontu publikoaren bidez- hedabide sozial eta komunitarioak? Brasilen? Espainian? Venezuelan, akaso? Pentsatu, pentsatu... eta bilatu ideien arteko lotura.

Gidoia: José Manzaneda. Aurkezpena: Ana Gil. Edizioa: Esther Jávega. Off-ahotsa: Joana Etxano.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook