Venezuelari buruzko mezua euskal klase politikoarentzat:ez dago denbora askorik - Meteoritoa
Noticias de Euskadi-Cuba

Horixe da kontua. AEBren gobernuaren konplizeak izan ala ez izan. Horrek Venezuelako petrolioa, gasa, koltana eta urrea lapurtu nahi ditu, besterik ez. Edo, bestela, ausartuko zarete esaten: Nahikoa da! Fartsa honi amaiera eman behar zaio! Egin dezagun zerbait elkarrizketaren alde, eta Venezuelako herriaren sufrimenduari amaiera emateko!

Versión en castellano

Venezuelari buruzko mezua euskal klase politikoarentzat:ez dago denbora askorik

Errespetu osoz. Gogoeta hau euskal klase politikoari, alderdi politikoei eta komunikabide nagusien zuzendariei zuzenduta dago, buruzagi kolpista bat aitortu baitute Venezuelako lehendakaritzat: Juan Guaidó, nahiz eta inork ere ez duen bozkatu eta Etxe Zuriak zuzen-zuzenean inposatu.

Benetan sinesten duzue AEBren 20 milioi dolarreko «laguntza humanitarioaren» kontua? Ez dakizue laguntza hori AEBk berak ezarritako finantza-blokeoaren eraginez Venezuelari izoztutako aktiboen balioa baino 1.500 bider txikiagoa dela?Izoztutako aktiboek 30.000 milioi dolarreko balioa dute.

Benetan sinestenduzue «Maduroren poliziak» eman ziela sua ustezko «laguntza» hori zeramaten kamioiei, Kolonbiako mugan? Ez dakizue The New York Times egunkariak berak frogatu duela oposizioko kideek eman ziotela sua kamioiei?

Ados zaudete Venezuelako sistema elektrikoaren aurkako hiru sabotajeekin? Frogatuta dago, ez dago zalantza-izpirik ere: sabotajeak izan ziren. Ez dakizue herrialdeko herritarren % 80 argirik, urik, garraiorik eta telefonorik gabe geratu zela 5 egunez, eta, horren ondorioz, hildakoak ere izan zirela?

Juan Guaidó kolpista sostengatzen jarraituko al duzue? Ez dakizue berak proposatu duela Venezuelako mendialdean, Amazonian eta eskualderik pobreenetan lan egiten duten 20.000 mediku kooperante kubatarrak kanporatzea, Kubarakopetrolio-hornidura moztea eta herrialde hori ere itotzea?

Benetan uste duzue Venezuelako herriaren eskasia, krisia, migrazioa eta sufrimendua Maduroren«gestio txarraren» ondorio direla? Ez duzue uste arrazoia duela Nazio Batuetako errelatore independente Alfred Zayas-ek, Venezuelaren aurkako gerra ekonomikoa eta zigorrak «gizateriaren aurkako krimentzat» jotzean?

Zergatik bahitu ditu Euroclear enpresak Venezuelako estatuaren 1.250 milioi dolar Europan, hango herritarrentzako botikak eta elikagaiak erosteko erabili behar baziren? Eta zergatik daude Venezuelako urre-erreserbako 1.200 dolar izozturik Erresuma Batuko bankuetan? Eta zergatik lapurtu berri dio AEBk 7.000 milioi dolar VenezuelakoPDVSA petrolio-konpainiari? Zergatik ez dio saldu nahi Kolonbiak Venezuelari malariaren aurkako botikarik? Eta zergatik oztopatzen du Espainiak 200.000 botika-unitate Venezuelara bidaltzea, Venezuelak Qatarren erositako botikak izanik?

Venezuela sekulako eraso politiko, ekonomiko eta mediatikoa jasaten ari da. Irakek, Siriak eta Libiak gerra-aurretik jasan zutenarekin soilik pareka daiteke.Errespeturik handienarekin.Venezuelarenokupazio militarra errazteko,DonaldTrumpek, Marco Rubiok eta MikePompeok jarritako txotxongiloa «jarduneko lehendakaritzat» aitortzen jarraituko duzue?

Hain zuzen ere, horixe da kontua.AEBren gobernuaren konplizeak izan ala ez. Horrek bere botere korporatiboaren esku utzi nahi dituVenezuelako petrolioa, gasa, koltana eta urrea.Edo, aitzitik, ausartuko zarete esaten: Nahikoa da! Fartsa honi amaiera eman behar zaio! Egin dezagun zerbait elkarrizketaren alde eta Venezuelako herriaren sufrimenduari amaiera emateko!

Hausnar ezazue lehenbailehen horren inguruan, mesedez. Jakizue ez dagoelako denbora askorik.

Produzkioa: Euskadi-Cuba / Cubainformación TV. Gidoia eta aurkezpena: José Manzaneda. Grabaketa: Igor Karrero, Endika Alonso eta Esther Jávega. Edizioa: Esther Jávega. Platoa: Hamaika Telebista. Zeinu hizkuntza: Begoña González (Eskuaire Komunikazio Bitartekaritza).

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook