Erabateko pobrezia AEBetan: zer irakatsi behar diote Kubari edo Venezuelari?
Noticias de Euskadi-Cuba

Cubainformación TV – David Brooks-en testu batean oinarrituta – La Jornada – Ahotsa: Eneko Calle.- Philip Alstonek, erabateko pobreziaren NBEko kontalari bereziak, Giza Eskubideen Batzordean aurkeztu zuen AEBei buruzko  txostena.

Pobreza extrema en EEUU: ¿lecciones para Cuba… o para Venezuela? (+ Euskaraz)

Horren arabera, 40 milioi txiro daude munduko herrialderik aberatsenean, eta horietako 18,5 milioi erabateko pobrezian bizi dira. “5,3 milioi hirugarren munduko herrialde bateko berezko muturreko pobrezian bizi dira” esan zuen Alstonek.

Bostehun eta berrogeita hamahiru mila pertsona kalean bizi dira, etxerik gabe. Haatik, AEBetako pertsona aberatsenen % 1ek nazio-mailako diru-sarreren % 20 bereganatu zuten 2017an (1980an, % 10).

Bada, AEBetan dago, zalantzarik gabe, “mundu garatuko” berdintasun ezik eta pobrezia-mailarik handiena.

“Mundu garatua” osatzen duten herrialdeen artean, AEBetan dago haur-hilkortasun tasarik handiena (gogora dezagun Kubakoa txikiagoa dela), eta, txostenak adierazitakoari jarraiki, “Egun, Txinan jaiotako haur batek AEBetan jaiotako batek baino bizi-itxaropen luzeagoa eta osasungarriagoa du”.

Orobat, bitxia da ondokoa irakurri ahal izatea Donald Trumpen kabineteak azken urtean sustatutako politiken gainean: “Txiroenek oinarrizko babesak gal ditzaten propio diseinatuta daudela dirudite; langabeak zigortzeko eta osasun-zerbitzu oinarrizkoenak irabazi beharreko pribilegio bihurtzeko, herritarren eskubidea izan beharrean”.

Ondorioa latza da oso: borondate politikoa izanez gero, “AEBek erabateko pobrezia desagerrarazi lezakete, herrialde aberatsa baita. Egiten ez badu, boteredunek halaxe erabaki dutelako da”.

Halakoa da giza eskubideen errealitatea “demokraziaren” izenean Kuba eta Venezuela zigortzen, itotzen eta blokeatzen dituen erregimenean. Bitartean, hedabideek txaloak jotzen dituzte, edo, besterik gabe... beste albo batera begiratzen dute.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook