Zigorrak Venezuelari: prentsa gizateriaren aurkako krimen bat zuritzen ari da?
Noticias de Euskadi-Cuba

Cubainformación TV – Misión Verdad-eko testu batean oinarrituta - Ahotsa: Aiala Juez.- Nicolás Madurori Venezuelako krisi ekonomikoa egozten dion diskurtso mediatikoaren aurka egitea garesti ordaintzen da.

Sanciones a Venezuela: ¿la prensa lava un crimen de lesa humanidad? (+ Euskaraz)

Batzuetan, hedabideen lintxamenduarekin: José Luis Rodriguez Zapatero Espainiako estatuko presidente ohiaren kasua da. Venezuelan duela gutxi hasitako gero eta emigrazio handiagoa AEBen eta Europako Batasunaren zigorrekin lotzera ausartu zen.

Halere, zigortzeko metodorik ohikoena isiltasuna da, ikusezin bihurraraztea.

Alfred de Zayas Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko aditu independentearen kasua da: Venezuelari buruzko bere txostena ia guztiz zentsuratu du nazioarteko prentsak.

Bertan dioena latza da: Venezuelako egoera “gerra ekonomikotzat” jo du, “Kubaren, (Salvador Allenderen) Txileren eta (Iraultza sandinistaren) Nikaraguaren kontrako ezohiko gerren bertsua da”.

De Zayasen arabera, AEBen, Kanadaren eta Europako Batasunaren “zigorren ondorioek larriagotu egin dute (...) botika-gabezia, intsulinarena eta antierretrobiralena, kasu”, eta “heriotza ugari” eragin dituzte. Hori guztia “gizateriaren aurkako krimentzat” jo daiteke, Erromako Estatutuaren 7. artikuluaren arabera.

Hedabideak ere xaxatu ditu: Venezuelari ezarritako blokeoa “iritzi publikoaren manipulazioaz” batera dator, “gezurrezko albisteen, harreman publiko agresiboen eta giza eskubideen gaineko sasierretorikaren bidez”.

"Kanpaina mediatikoa da” dio, “zeinaren bidez jendeari sentiarazi nahi zaion herrialdean krisi humanitarioa dagoela”, baina ez dago.

De Zayas Venezuelan izan zenean, erasoak eta mehatxuak jasan zituen, eta “beldurrezko giroa” sumatu zuen. “GKE batzuek, gutun bidez, (nire lanarekin) ez jarraitzeko eskatu zidaten”. Orduan, ez zela “kontalari egokia” egotzi zioten, eta bere ondorioak norabide jakin baterantz bidera zitzan saiatu ziren.

Egun, hedabide korporatiboen mafiak ez dauka zertan mehatxatu aditu independentea, nahikoa du isiltasunezko errezel pisutsu batean azpian ezkutatzea.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook