`Venezuela testuinguruan´: Euskadi-Cubaren artikulua `Puntua´ astekarian
Noticias de Euskadi-Cuba

Salvador González, Euskadi-Cubako bazkidea - ‘Puntua’ Debagoieneko astekaria.- Azken denboraldian Venezuela, egunero edo ia egunero komunikabideetan agertzen da. Venezuelari buruz komunikabideetan agertzen diren berriak edo zurrumurruak kontatuko bagenitu, ziur asko, beste herrialdeei buruz baino askoz berri gehiago izango genituzke. Zer dela eta? Nola da posible Venezuelako presidentearen izena denok jakitea eta Portugaleko presidentearena aldiz ez?

‘Puntua’ Debagoieneko astekaria (Deskargatu)

Zein da benetako egoera?

Chavez komandantea presidentziara iritzi zenetik, Venezuelak, eraso ekonomiko, politiko eta mediatikoak pairatu izan ditu. Gogora dezagun Chavez bahitu zutela apirilaren 2002an estatu kolpe baten ondorioz, EE.BBek eta oposizioak bultzatuta, eta gobernu batzuk babestuta, horien artean, Espainiako gobernuak. Bi egun pasa eta gero estatu kolpea porrot egin zuen herriaren mobilizazio erraldoiari ezker. Herriak Chavez salbatu zuen.

Baina zergatik hain beste grina eta hain beste interes lurralde honengatik?

Venezuela, munduko botere handienek menderatu nahi duten lurralde bat da: munduko petrolio erreserbarik handiena da, gasean bigarrena, uranio eta Koltanean lehena, urrean lehenetarikoa eta lurreko bigarren ur gez emari handiena da.

1999tik, Iraultza Bolibartarrak programa sozial erraldoiak aurrera eraman zituen (heziketan, osasunean, etxebizitzan, enpleguan, etab.) pobreziaren indizeak erdira txikiagotuz, petrolioaren prezio altuko aldeko egoeran. Venezuelak, bere errekurtsoen subiranotasuna aldarrikatu zuen era berean, euren antiimperialismoa ozenki jakinaraziz. Iraultza gertatu baino lehenago, EE.BBek petrolio upelak 7 dolarrengatik eramaten zituztela esan behar da, eta hor dago Estatu Batuko gobernuaren deserosotasuna. Hortik aurrera ezingo luketela maneiatu.

2013ko martxoaren 5ean aldaketa prozesu honetako bultzatzailerik handienak, Hugo Chávez Frías, zendu zen, eta Nicolás Maduro presidentea hautatua gertatu zen. Orduan, botere handien arteko koalizioa lerrokatu zen prozesu bolibartarrari azken tiroa emateko asmoz eta gutiziatutako bitxi honetaz jabetzeko: Oposizioa, eliza eta enpresaburu venezuelarrak; gobernu eta AEBetako inteligentzia zerbitzuak, eta euren aliatu latinoamerikarrak, OEA eta Europar Batasuna; komunikabide handiak, nazioarteko petrolio konpainia eta bankuek, bere indarrak batu zituzten eta Venezuelaren kontrako estrategiak sinkronizatu zituzten. Horrela Obama presidenteak martxoaren 2015ean Agindu Betearazlea sinatzen du: Venezuela, AEBetako segurtasunerako ezohizko arriskua deklaratuz. Beranduago abuztuaren 2017an Donal Trumpek berriztu egin zuen agindu hori, zigor finantzarioak ezartzen, baita blokeo komertziala ere. Orain dela urte asko, Kubarekin gertatu zen bezala.

Zer suposatzen du Venezuelarentzat? Zeintzuk dira ondorioak?

AG Commerzbank-a, Citibank eta Bank of China Frankfurt, Venezuelak Elikagaiak eta Sendagiak eskuratzeko 2017ko abuzturako 150.000.000,00 USD-en mantentzen zituen kontuak, itxi zituzten bankuek, blokeoarekin lerrokatzen.

Venezuelak ezin izan ditu eduki banku kontuak dolar estatu batuarretan, beraz, banku europearrak, ekialde hurbilekoak edo asiakoak bilatu izan behar zituen, eta euroa dibisa nagusi bezala hartu eta sortzen ari diren merkatuetakoak (lira turkiarrak, dirham edo yuanak) zeintzuk lurrunkortasun handiago dutenak dolarrarekin konparatuz, eta honek galera garrantzitsuak ekarri izan ditu, kanbio diferentziaren ondorioz. Honek, finantza eta salerosketa kostu handiagoak dakartza.

Zigor finantzario eta komertzialek, elikagaiak lortzea zailagoa egiten du. Ontzi-enpresek eta nazioarteko itsas portuek inposaturiko eragozpenak, edo itxaronaldi denborak handiagotu egiten ditu eta honi, prezioen gorakada gehituz, honek, Venezuelari, 37,04 mila milioiko dolar galera garrantzitsuak ere suposatu dizkio.

Zigor finantzario estatubatuarrak aplikatu baino lehenago, ordainketa instrukzioak banku korrespontsalen bidez bidaltzen ziren eta 48 ordutan betetzen ziren. Orain, bataz beste, ordainketa bat 10-20 egunetan betetzen da.

Aipatutako zigor ekonomikoa eta finantzarioak, askoren artean adibide batzuk dira. Zigor hauekin, AEBetako gobernuak Venezuelako herria kaltetzea nahi du eta bere gobernuari errua bota diezaiola eta horren ondorioz, bere euskarria erretira diezaiola.

Zailtasun guzti hauek izan arren Gobernu Bolibartarrak programa sozialekin jarraitzen du. Adibide batzuk aipatzearren Iraultza baino lehen bederatzi Unibertsitate zeuden, orain berrogeitasei lehen lau mila osasun zentroak zeuden, eta orain hamasei mila baino gehiago. Etxebizitzaren aldetik, Gobernu Bolivartarrak, “Gran Misión Vivienda Venezuelaren” barruan, 2.100.000 etxe baino gehiago eman dizkio herriari, guztiz hornituta.

Milaka pertsona joaten direla venezuelatik ihes egiten, agertu da komunikabide handietan eta horretarako Kolombiako mugako irudiak erakutsi digute; baina ez digute esan, Kolombiako mugan beti egon dela horrelako mugimendua, kontutan izanda bost milioi pasa Kolonbiarrak Venezuelan bizi direla. Hiritar asko pasatzen dira mugatik egunero gehienak, egun berean itzultzen dira, beste batzuk, egun batzuk pasa eta gero eta %5ak esaten du asmoa daukala Kolombian geratzeko. Ezin da ukatu zailtasunak dituztutela eta arazo ekonomikoen eraginez, beste herrialde batera joan nahi izatea, baina jende askok, itzuli behar izan du aurkitu dituen baldintzak oso kaskarrak direla ikustean eta euren herrialdean baldintza hobeak dituztela.

Ziur gaude komunikabideek kontatzen dizkiguten berriak, egiaztatuta daudela?

Harrigarria al da interes ezkutuen arabera berriak kontatzea?

Hausnar dezagun eta bakoitzak konklusioak atera ditzala!

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook