Skid Row, Los Angeles: sozialismoak hemen ere “porrot” egin zuen?
Noticias de Euskadi-Cuba

Cubainformación TV – Iroel Sanchezen testu batean oinarritua - “La pupila insomne” bloga - Ahotsa: Eneko Calle.- Hedabideek behin eta berriro erakusten dizkigute Habana Hiriguneko eraikin zartatuen irudiak, eta Kubako ekonomia sozialistaren porrotaren adibide direla esaten dute; batzuetan, hitz-erdika, eta beste batzuetan argi eta garbi.

Skid Row, Los Ángeles: ¿aquí también `fracasó´ el socialismo? (+Euskaraz)

Aldi berean, garrantzia kentzen diote AEBko blokeoak Kubako ekonomian izandako eraginari, eta, horrez gain, ez dituzte alderatzen Uhartekoarazoak eta inguruan garapen bidean dauden herrialdeetakoak.

Kontrako muturrean, AEBren erretratua eskaintzen digute. Ezbairik gabe, munduko herrialderik aberatsena da, baina oso gutxitan aipatzen dira aberastasun horren atzean egon daitezkeen hainbat arrazoi: inbasio inperialak (eta horien bidez lortutako jabetzak), munduko baliabideen kontrola, hainbeste herrialderi egindako xantaia politiko, ekonomiko eta militarra...

Alabaina, AEBn dena al da aberastasuna? Bisita dezagun SkidRow, Los Angeleseko bihotzean dagoen auzoa, eta gogora dezagun Los Angeles Kaliforniako hiriburua dela; bestela esanda, herrialdean Barne Produktu Gordinik handienaduen estatuko hiriburua..

50 etxadi daude, non kale gorrian (karpetan zein kanpadendetan) eta zabor-pilozinguraturik konderriko 58.000 etxegabeen erdiak bizi diren.

AEBn,40 milioi lagunpobrezian bizi dira (horietako 18,5 milioi pertsona muturreko pobrezian), eta 553.000 etxegabe daude. Haatik, datu ofizialak izanagatik, PhillipAlstonek, Nazio Batuetako kontalari bereziak, “irrealtzat” jotzen ditu, kontserbadoreegiak direlakoan.

Harenaburuz, “amets amerikarra arin bihurtzen ari da irudikeria amerikar”, eta aurreratu du Donald Trumpen zerga-erreformak bereziki kaltetuko dituela pertsona pobreak, “jada zuloz josita zegoen segurtasun-sarearen zatiak” urratuko dituelako.

Ez diezagutela hedabideek “Kubako sozialismoaren porrotaz” hitz egin...

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook