• Español
  • Euskara
Zein egunkaritan salatzen da AEB bere Konstituzioa urratzen ari dela Kubara bidaiatzeko eskubidea bortxatuz?
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Alaia Juez – Sputnik-en testu bat oinarri.- Prentsa korporatibo handian irakurtzen ez ditugun paradoxak: AEB neurri gehiago onartzen ari da itsasoaren alde bietako kubatarren arteko harremana eragozteko; Kuba, ordea, oztopo burokratikoak ezabatzen ari da, Irlatik legez kanpo joan ziren milaka migratzaile berriro sar daitezen baimentzen du, eta herritartasun kubatarra ematen die kanpoan jaiotako haien ondorengoei.

¿En qué diario se denuncia que EEUU incumple su Constitución violando el derecho a viajar a Cuba? (+ Euskaraz)

2013tik, Kubak Migrazio Legea onartu zuenetik, 769 mila kubatarrek baino gehiagok bidaiatu dute Irlatik kanpora. % 11k baino ez zuten erabaki emigratzea.

Era berean, 2016an, 428 mila kubatar emigratuk bisitatu zuten Kuba, gehienak AEBtik joanda.

Baina Etxe Zuriaren neurri berriak Kubak eraikitzen dituen zubiak hausten saiatzen dira. AEBko Gobernuak, berriki, kubatarrek bisa jasotzeko ahalmena baliogabetu du. Horrez gain, are gehiago murriztu ditu AEBko bertako herritarrek Kubara bidaiatzeko zituzten aukera berez murritzak.

Irudi lezake, Salim Lamrani politologo frantsesaren ustez bezala, “AEBk ez duela nahi bere herritarrek Kubako errealitatea ezagutzea”. Konstituzio iparramerikarrak dioen arren “bidaiatzeko askatasuna” bermatzen duela, AEBko herritarrek debekatuta dute, baldin eta helmuga Kuba badute, eta ez badute egiten taldean eta kategoria zein arau zorrotzen mende.

Hain zuzen, arau horiek are gehiago gogortu dituzte: banakako hezkuntza-bisitak ez dira onartuko, eta bidaia-taldeek erakunde ziurtatu batek babestuta eta zorrozki zainduta egingo dute.

Gogora dezagun: AEBko pertsona batek Kubara joateko baino ez ditu, mundu osoan, bidaiatzeko mugak. Ez du halakorik, ordea, ez Txinara ez Iranera bidaiatzeko. Ezta Ipar Koreara bertara ere.

Halere, zenbat aldiz kontatu digute bidaiatzeko debekua Kubako herritarrek zutela dioen ipuina?

 

TWIITER

Facebook