Kubak prestakuntza eman zien Afrikako milaka gazteri, ordainetan ezer eskatu barik: nork du hori argitaratzeko interesa?
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Alaia Juez – Manuel Alejandro Hernández Barrios-en testu bat oinarri–Mahai-ingurua.- Aurten, Kuban, Gazteriaren Irlako Eskola Internazionalisten sorreraren 40. Urtemuga ospatuko da.

Cuba formó a miles de jóvenes de África sin pedir nada a cambio: ¿a quién no interesa publicarlo?

Joan den mendeko 70eko hamarkadaren bukaeratik, Afrikako eta Latinoamerikako milaka gaztek ikasi dute eskola horietan, Kubako Gobernuak emandako beka batekin.

Ekitaldietako batean, Namibiako pertsona batek, zeinak han ikasi zuenean 15 urte zituen, Kubak erakutsitako elkartasuna eskertu zuen, eta adierazi zuen egun namibiar bezain kubatarra sentitzen dela.

Bera, bere herrialdeko beste adingabe batzuk bezala, arreta psikologikoa jasotzeko iritsi zen Irlara, Cassingako sarraskiaren ostean. 1978ko maiatzaren 4an, orduan Namibia okupatuta zuen Hegoafrikako Aireko Indarreko hegazkinek bonbak jaurti zituzten han-hemenka Cassingako (Angola) errefuxiatu-kanpamentu baten kontra. 650 lagun hil ziren.

Kubako Gobernuak bekak eman zizkien bizirik atera ziren 600 pertsonari baino gehiagori, eta, hala, Gazteriaren Irlan ikasi zuten. Horixe da, era berean, Claudia Grace Uushonaren kasua, urte batzuk geroago Namibiako enbaxadorea Kuban izango zenarena, hain zuzen.

Bere hitzek, gaur, hunkitu egiten gaituzte: “Ni Kubako Iraultzaren fruitu naiz. Berari zor diot bizitza, Cassingan gudari internazionalista kubatarrek salbatu baininduten. Beste haur batzuekin batera, Kubara eraman ninduten; bertan sendatu eta hazi nintzen, eta hezkuntza ere jaso nuen. Hori guztia haren eskuzabaltasunari zor diot, hari: Fidel Castro Komandanteari”.

Kubak Afrikari erakutsitako elkartasunaren istorioa da, baina hedabide handiek, egun buruzagi kubatarra iraintzeko asmo tinkoa dutenek, hura hil eta urtebetera, isiltasun-geruza handi baten azpian lurperatzen dute.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook