AEBk ordaindutako hedabide eta webgune handiak: Kubaren kontrako estrategia koordinatua
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Alaia Juez – La pupila insomne-ren testu bat oinarri.- AEBko gobernuak funts ugari baliatzen ditu Kubako ezegonkortasun politiko eta soziala eragitera. Barne “disidentzia” kubatarra eta Miamiko “deserria” deritzenak osatzen dituzten taldeei ematen dizkie, bai eta Irla barruko eta kanpoko beste eragile politiko batzuei ere.

Grandes medios y webs pagadas por EEUU: estrategia coordinada contra Cuba (+ Euskaraz)

Estatu Sailak, Kubarako Eskualdatzeen Bulegoak, USAIDek, Defentsako Inteligentzia Agentziak, CIAk, FBIk eta beste agentzia batzuek erabiltzen dituzten funtsetako asko isilpekoak dira.

Baina beste batzuk ez. Esaterako, Etxe Zuriak urtero baliatzen dituen ia 3 milioi eta erdi dolarrak, Kubaren kontrako proiektuak finantzatzeko, NED-National Endowment for Democracy edo Demokraziarako Funts Nazionalaren bidez.

NED 1983an sortu zen, –ustez- era publiko eta ikuskatzeko modukoan egiteko lehen CIAk modu “opakuan” egiten zituen zenbait jarduera.

Kuban, Kontrairaultzako talde-mota oro finantzatzen du, “giza eskubideak”, “herritarren parte-hartzea” eta “prentsa-askatasuna” sustatzen dituztela dioten programen bidez.

Azkeneko kapitulu horretan, “Diario de Cuba” web-orria, egoitza Madrilen duena, nabarmentzen da, zeinak 280 mila dolar jasotzen dituen urtero, edo “CubaNet”, 225 mila dolar eskuratzen dituena.

Biek sortzen dituzten edukiak gero hedabide handiek –Madrilekoek eta Miamikoek, nagusiki- informazioaren agendan txertatzen dituzte, publiko zabalarengana iristeko.

Hedabide-mota biek –AEBk finantzaturiko webguneek eta hedabide hegemonikoek– Kubako Gobernuaren kontrako eraso berak zabaltzen dituzte; “disidentziari” protagonismo artifiziala ematen diote; eta modu berean azpimarratzen dituzte Irlako arazoak.

Estrategia koordinatua dute, zeinaren arabera telebista-kateek, irratiek eta egunkari handiek behin eta berriz helarazten dizkiguten aipatu webguneen gezurrak, esajerazioak eta propaganda; AEBk Kubaren kontra egiten duen gerra psikologikorako azpikontratatutako agenteak dira.

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook