• Español
  • Euskara
NBEko Kontalari batek esana: “Kubako gizarte-sistemak pertsonen salerosketatik babesten du”. Inon irakurri duzue?
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación-en koordinatzailea - Ahotsa: Eneko Calle.- Urte luzez, Kuba AEBko Gobernuaren mota guztietako “zerrenda beltzetan” agertu izan da (1). Esaterako, “pertsonen salerosketari” aurre egiteko (ustez) ezer egiten ez duten herrialdeen zerrendan (2). Estatu Sailak eta Miamiko erakundeek Kubaren kontra egiten dituzten salaketek (Etxe Zuriak finantzatuta eta babestuak) titular andana eragiten dute nazioarteko prentsan (3).

`Sistema social de Cuba protege frente a la trata de personas´, dijo Relatora de la ONU: ¿dónde lo han leído? (+Italiano/Português/Français/English/Euskaraz)

Aitzitik, txostenak edo iritziak Nazio Batuetako erakundeenak badira,  administrazio-isiltasuna nagusitzen da (4). Horixe da, hain zuzen ere, Maria Grazia Giammarinaroren kasua, zeina NBEko Kontalari Berezia den Pertsonen salerosketaren biktimen Giza Eskubideen aferetan, berriki Irlan egon ostean egindako adierazpenei dagokienez (5).

Zergatik izan dira albiste? Giammarinarok Habanaren “borondate politikoa” aitortu duelako, baita Kubako gizarte-sistemaren indarguneak ere pertsonen salerosketa saihesteko (6). Kontalariaren esanetan, “ziur esan dezaket herrialde honetako ahulezia-faktoreak beste batzuetakoak baino urriagoak direla; desberdintasun sozial sakonei eta pobreziari lotutako faktoreei buruz ari naiz, zeinak beste nazio batzuetan askoz sakonagoak diren” (7). Horrez gain, Kubako herritarren “hezkuntza-maila” azpimarratu zuen, eransteaz batera: “Ondorioz, beren eskubideak ezagutzen dituzte” (8). Hauxe ere gehitu zuen: (Kubako) gizarte-zerbitzuek oso estaldura zabala dute, eta gizarte-langileen kopurua handia da biztanleriari dagokionez; horregatik, ez da zaila langileek komunitate baten benetako egoera ezagutzea, egoera zailean egon daitekeen adingabe batena, esaterako” (9).

Hala, NBEko Giza Eskubideetan aditu independenteak AEBko Gobernuaren salaketak zapuztu zituen, zeinen arabera Kubak ez dituen betetzen pertsonen salerosketarekin amaitzeko gutxieneko estandarrak, 2015eko txosten batean jaso zuenez (10).

Giammarinarok, gainera, “eredugarritzat” jo zituen Kubak garatzen dituen borondatezko mediku-lankidetzarako misioak, “ospitale-arretarik ez dagoen leku urrunetan ere lanean aritzen direlako” (11). Beste kolpe bat Etxe Zuriarentzat, behin eta berriro errepikatzen duenez gero Kubako borondatezko medikuak Gobernuaren “pertsonen salerosketaren biktima” eta “lan-esklaboak” direla (12).

Zinez zinikoa da AEBko ondoz ondoko Gobernuek (eta beren hedabideek) “pertsonen salerosketa” leporatzea Habanari, haien legezko pribilegioen politikak eragin baitu milaka migratzaile kubatar, AEBra iristeko ahaleginean, “pertsonen salerosketaren” biktima bihurtzea, Panaman, Mexikon edo Kolonbian diharduten mafien mende (13).

Alabaina, Kontalariak hainbat ekarpen kritiko ere egin zituen: abusuen aurreko adingabeen legezko babesa 18 urtera hedatzea gomendatu zuen, esaterako, kontuan hartuta Irlan, egun, 16 urterekin eskuratzen dela adin-nagusitasuna (14).

Horrez gain, Kubak Hegoaldeko herri gehienekin partekatzen dituen erronkak ere azpimarratu zituen; adibidez: migratzaileen sexu-esplotazioa eta salerosketa, emakume gazteei dagokienez, bereziki, atzerrian lan-kontratu faltsuak sinatzera behartuta (15).

Baina, bai bitxia, Maria Grazia Giammarinaroren hitzak jaso dituzten hedabide urriei hauxe baino ez zitzaien interesatzen: “NBEko Kontalaria: Kubak asko dauka egiteko oraindik pertsonen salerosketen kontra” (16). Horrekin, dena esanda dago.

(1)   http://www.eluniversal.com/noticias/internacional/eeuu-incluye-cuba-ecuador-peru-lista-negra-blanqueo-dinero_642037

(2)   http://www.laprensagrafica.com/internacionales/latinoamerica/39929-eeuu-mantiene-a-cuba-en-su-lista-negra-de-trafico-de-personas

(3)   http://www.elnuevoherald.com/noticias/mundo/america-latina/cuba-es/article86909002.html

(4)   http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/62353-la-prensa-mundial-censura-a-la-unesco-y-al-banco-mundial-cuando-elogian-la-educacion-en-cuba

(5)   http://www.telesurtv.net/news/Cuba-satisface-normas-internacionales-sobre-trata-de-personas--20170414-0065.html

(6)   http://www.cubadebate.cu/noticias/2017/04/11/relatora-especial-de-la-onu-reconoce-voluntad-politica-de-cuba-para-enfrentar-trata-de-personas-asegura-ministra-de-justicia/

(7)   https://www.youtube.com/watch?v=JcrbjNB74gk

(8)   http://www.ansalatina.com/americalatina/noticia/cuba/2017/04/15/relatora-de-onu-elogia-y-expone-algunas-preocupaciones_41221454-0350-4cd8-b01a-0d57b0d8a838.html

(9)   https://www.youtube.com/watch?v=wSPmRo0mJzA

(10)  http://www.elmundo.es/internacional/2015/07/27/55b647d046163f881b8b4590.html

(11)  http://www.granma.cu/mundo/2017-04-14/cuba-tiene-la-voluntad-politica-para-luchar-contra-la-trata-de-personas-14-04-2017-22-04-33

(12   http://www.lavanguardia.com/politica/20160630/402876573966/eeuu-mantiene-a-cuba-fuera-de-su-lista-negra-sobre-trafico-de-personas.html

(13)  https://lapupilainsomne.wordpress.com/2017/01/12/victoria-de-cuba-adios-a-la-politica-norteamericana-de-pies-secospies-mojados-y-el-programa-para-robar-medicos/

(14)  http://www.juventudrebelde.cu/internacionales/2017-04-14/relatora-de-la-onu-celebra-accion-de-cuba-frente-a-la-trata/

(15)  http://www.rebelion.org/noticia.php?id=225547

(16)  http://www.elheraldo.hn/mundo/1062654-466/relatora-de-la-onu-asegura-que-cuba-a%C3%BAn-tiene-mucho-por-hacer

 

TWIITER

Facebook