Mariela Castro, Aleida Guevara eta Claudia Camba: `Kuba, egiak eta gezurrak´, Donostian eta Getarian, ekainaren 7an eta 8an
Noticias de Euskadi-Cuba

`Kuba, egiak eta gezurrak´ izeneko mahai-ingurua egingo da Donostian eta Getarian (ekainaren 7an eta 8an, hurrenez hurren), parte-hartzaile hauekin: Mariela Castro Espín, diputatu kubatarra eta `Sexu Hezkuntzako Zentro Nazionaleko´ (Cenesex) zuzendaria; Aleida Guevara March, mediku kubatarra, `Centro de Estudios Che Guevara´ erakundeko kidea eta Ernesto Che Guevararen alaba; eta Claudia Camba, `Un mundo mejor es posible´ fundazioko lehendakaria eta Kubako osasun- eta hezkuntza-arloetako misio solidarioen koordinatzailea Argentinan.

Bi ekitaldi horiek egun eta leku hauetan izango dira:

2017ko ekainaren 7an, asteazkena, arratsaldeko zazpietan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean (Urdaneta kalea, 9, 20006 Donostia).
2017ko ekainaren 8an, osteguna, arratsaldeko zazpietan, Getariako Ulpiano Etxean (Kristobal Balentziaga ibiltokia, 20808 Getaria).

Ekimena talde edo erakunde hauek antolatu eta babestu dute: Euskadi-Cuba, Komite Internazionalistak, Askapena, Getariako Eskubide Sozialen Karta, San Prudentzioko Lagunak eta Acesma. Talde horiez gain, talde politiko hauek ere babestu dute ekimena: Sortu, Ezker Anitza-IU, PCE-EPK, EK-PCPE, Ernai, Gazte Komunistak, GKK-CJC. 

Mahai-inguruen ondorengo egunetan (ekainaren 9tik 11ra), Bilbon izango dira hiru hizlariak, XIV. Kubarekiko Elkartasunaren Estatu mailako Topaketan. Topaketa hori Euskadi-Cuba elkarteak antolatzen du, eta bertan, Che eta Fidel omenduko dituzte aurten. 2017. urtean, hain zuzen, 50 urte beteko dira Che Guevara Bolivian erail zutenetik, CIAren agindua betez. Horrez gain, Cubainformación TV (www.cubainformacion.tv) komunikabide digitalaren 10. urteurrena ospatuko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiak lagundutako ekimena.

Harremanetarako kontaktua (prentsa eta elkarrizketak): 94151107 –  Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla (José Manzaneda)

 

Mariela Castro, Aleida Guevara y Claudia Camba: `Cuba, verdades y mentiras´, Donostia y Getaria, 7 y 8 de junio

`Cuba, verdades y mentiras´ es el título de las mesas redondas en las que los días 7 y 8 de junio, en Donostia y Getaria, tomarán parte: Mariela Castro Espín, diputada cubana y Directora del Centro Nacional de Educación Sexual (Cenesex); Aleida Guevara March, médica cubana, miembro del Centro de Estudios Che Chevara e hija de Ernesto "Che" Guevara; y Claudia Camba, Presidenta de la Fundación `Un mundo mejor es posible´ y coordinadora de las Misiones Solidarias de salud y educación de Cuba en Argentina.

El 7 de junio de 2017, miércoles, a las 19:00 h., será en Koldo Mitxelena Kulturunea, calle Urdaneta, 9. 20006 Donostia - San Sebastián.

El 8 de junio de 2017, jueves, a las 19:00 h., será en Ulpiano Etxea, Kristobal Balenziaga Ibiltokia Hiribidea. 20808 Getaria.

Esta actividad es organizada y apoyada por los colectivos: Euskadi-Cuba, Komite Internazionalistak, Askapena, Getariako Eskubide Sozialen Karta, San Prudentzioko Lagunak, Acesma. Y por las organizaciones políticas: Sortu, Ezker Anitza-IU, PCE-EPK, EK-PCPE, Ernai, Gazte Komunistak, GKK-CJC.

Los días posteriores (9 al 11 de junio) las tres invitadas participarán en Bilbao en el XIV Encuentro Estatal de Solidaridad con Cuba, organizado por Euskadi-Cuba, que rendirá homenaje al Che y a Fidel y en el que se celebrarán los 10 años del medio digital Cubainformación TV (www.cubainformacion.tv). En 2017 se cumplen los 50 años del asesinato del Che Guevara en Bolivia, por órdenes directas de la CIA.

Colabora la Dirección General de Cooperación para el Desarrollo de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Contacto de prensa y entrevistas: 94151107 – Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla (José Manzaneda)

Comparte este artículo

 

TWIITER

Facebook