• Español
  • Euskara
Analista adituak eta kazetari inpartzialak: itxurazko aniztasuna Kubari buruzko mezu bakarra fabrikatzeko
Noticias de Euskadi-Cuba

Jose Manzaneda, Cubainformación TVko koordinatzailea - Ahotsa: Intxizu Bengoa.- Kubaren kasuak argi erakusten du hedabide espainiar handien informazio- eta prentsa-askatasuna erretorika hutsa dela. Mezu bakarra zabaltzen da (hainbat modu, maila eta ñabardura baliatuta) prentsa, irrati eta telebistako albiste, erreportaje edo iritzi-ataletan: Kubak erregimen politiko ez-demokratikoa dauka (horixe esaten digute), eta “irekiagoa izan dadin” eskatu behar zaio.

 

Analistas expertos y periodistas imparciales: pluralidad ficticia para fabricar un único mensaje sobre Cuba (+English/Français/Euskaraz)

Mezu bakar hori hedabide pribatuetan (1) ez ezik, publikoetan ere hedatzen da. Azter dezagun Televisión Española: iritzi-aniztasun eza itogarria da albistegietan (2) edo solasaldietan (3), bai eta gutxiengoaren segmentu espezializatuetan (4) ere.

Kubako artea ezagutzeko, adibidez, “Metrópolis” (5) saio kulturalak ordu erdiko monografikoa eskaini zuen duela gutxi Ikonokraziaren inguruan: argazkigintza kubatarraren erakusketa bat -erakunde espainiarrek finantzatua (6)-, Kubako gobernuaren kontrako mezu argia zabaltzen duena (7).

“Latinoamérica en 24 horas” saioak (8), Kubako Alderdi Komunistaren duela gutxiko kongresua aztertzeko, ustezko “aditu” bakar gisa Pablo Díaz Espí gonbidatu zuen, castrismoaren kontrako Diario De Cuba webgunearen zuzendaria (9). Diario de Cubak Madrilen dauka egoitza, eta aurrekontua Espainiako gobernuaren (ere bai) eta AEBko gobernuaren mende du (10). Elkarrizketan, aurkezleak eta elkarrizketatuek rolak trukatzen zituzten, ikusleei Kubako gobernuaren kontrako mezu bakarra helarazteko. “Kongresu nahiko etsigarria, askoren ustez, Raúl Castrok berriz ere baliatu dituen erretorika kontinuista eta hizkera antiinperialistatik hasita” esan zuen María San Juan kazetariak. “Giza eskubideei dagokienez, garai txarragoak etorriko dira; totalitarismoaren gainbehera heldu da, eta erregimena ahulago dago” erantsi zuen gonbidatuak.

Televisión Españolako bigarren kateko “A punto con La 2” (11) magazinak, gaur egun Kubak bizi dituen aldaketei heltzeko, “aditu” bakar gisa Anna Ayuso (12) gonbidatu zuen platora, CIDOBeko ikertzailea. CIDOB think tank-eko ohorezko presidentea Javier Solana NATOko Idazkari Nagusi ohia (13) da, eta haren patronatuan Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioak parte hartzen du. CIDOBek zentro “independente eta anitz” gisa aurkezten du bere burua, PPko, PSOEko eta eskuin nazionalista katalanaren (14) gertuko pertsonak biltzen dituela argudiatuta.

Ayusok Kubaren inguruko ohiko topikoen eskuliburua erabili zuen, eta horretan (berak ere) aurkezlearen laguntza izan zuen. “Irekitzea hizpide, erregimen castristak eutsiko al die turismoak (…) eta batez ere teknologia berriek (…) dakartzaten aldaketa hauei? Izan ere, horiek mundura irekitzea dakarte” galdetu zuen. Erantzuteko, Anna Ayuso ustezko “aditu independenteak” AEBko presidentearen tesia defendatu besterik ez zuen egin: “(Habanarako bisitan) Obamak nabarmen azpimarratu zituen teknologia berriak, eta uharteko arazoetako bat dela ez dagoela prentsa-askatasunik”.

Hainbat mezu eztabaidaezin ikusleentzat: Etxe Zuria da “teknologia berriak (haien garapena) nabarmen azpimarratzen dituena”, nahiz eta AEBren -eta ez Kubako gobernuaren- blokeoak galarazi izan duen uhartearen garapena (15). Eta honako hau ere bai: “Kuban ez dago prentsa-askatasunik”, baina bai AEBn edo Espainian.

Prentsa-askatasunaren oinarria da -ikusiko dugun bezala- “analista aditu” gisa Kubako gobernuari kontra egiten diotenak besterik ez gonbidatzea, eta Kubako Iraultzaren aldeko ehun elkarte solidarioren baino gehiagoren iritzia zentsuratzea, haietako askok Kubaren egoera politikoan eta historian aditu bikainak badituzte ere (16). “Prentsa-askatasun” bitxia.

(1) http://economia.elpais.com/economia/2016/04/08/actualidad/1460108730_046692.html

(2) http://www.rtve.es/alacarta/videos/telediario/td2-bloque-cuba-220316/3535011/

(3) http://www.rtve.es/alacarta/videos/la-noche-en-24-horas/noche-24-horas-09-10-15/3318279/

(4) http://www.rtve.es/alacarta/videos/concurso-de-cortos-rne/viii-concurso-cortos-rne-sexo-habana-esta-pinga/3576384/

(5) http://www.rtve.es/alacarta/videos/metropolis/metropolis-iconocracia/3594522/#

(6) http://www.artium.org/es/explora/exposiciones/item/55868-iconocracia-fotografia-cubana-contemporanea

(7) http://www.elmundo.es/cultura/2015/06/24/5589a9e7ca4741392f8b4589.html

(8) http://www.rtve.es/alacarta/videos/latinoamerica-en-24-horas/latinoamerica-24-horas-22-04-16/3581539/

(9) http://www.rebelion.org/noticia.php?id=164859

(10)http://www.cubainformacion.tv/index.php/contrarrevolucion/19640-gobierno-espanol-aprueba-565000-euros-a-webs-anticastristas-y-desestima-cubainformacion

(11)http://www.rtve.es/alacarta/videos/a-punto-con-la-2/punto-2-proyectos-solidarios-cuba/3549579/

(12)http://www.cidob.org/expertos/anna_ayuso_pozo

(13)http://www.cidob.org/es/cidob/patronato

(14)http://www.cidob.org/cidob/presentacion

(15)http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/64447-ise-les-acaba-el-mito-de-la-censura-a-internet-en-cuba

(16)http://www.cubainformacion.tv/index.php/especiales/164-otros-especiales/63603-xiii-encuentro-de-solidaridad-con-cuba-del-estado-espanol-zaragoza-12-al-14-de-junio-de-2015

 

Analistas expertos y periodistas imparciales: pluralidad ficticia para fabricar un único mensaje sobre Cuba

José Manzaneda, coordinador de Cubainformación.- El tema Cuba es el ejemplo claro de que la libertad de información y de prensa, en los grandes medios españoles, es pura retórica. Un solo mensaje se repite -en diferentes formas, grados y matices- en noticias, reportajes o secciones de opinión de prensa, radio y televisión: Cuba tiene –nos dicen- un “régimen” político no democrático al que se debe exigir una “apertura”.

Este mensaje es único no solo en los grandes medios privados (1). También en los públicos. Analicemos el caso de Televisión Española, donde resulta asfixiante la falta de pluralidad de opiniones no solo en informativos (2) o tertulias (3). También en los segmentos más especializados y minoritarios (4).

Para acercarnos al arte cubano, por ejemplo, el programa cultural “Metrópolis” (5) ofrecía hace unos días un monográfico de media hora sobre “Iconocracia”, una exposición de fotografía cubana –financiada por instituciones españolas (6)- de mensaje claramente contrario al gobierno cubano (7).

El programa “Latinoamérica en 24 horas” (8), para analizar el reciente Congreso del Partido Comunista de Cuba, llevaba a su estudio, como único invitado supuestamente “experto” a Pablo Díaz Espí, director de Diario de Cuba, una web anticastrista (9), con sede en Madrid, cuyo presupuesto depende –también- del Gobierno español… y del de EEUU (10). En la entrevista, presentadora y entrevistado se intercambiaban los papeles para llevar a la audiencia el mismo mensaje único contra el gobierno cubano: “Un Congreso bastante decepcionante para muchos, comenzando por esa retórica continuista, por ese tono antiimperialista que ha usado de nuevo Raúl Castro”, introducía la periodista María San Juan. “Vienen tiempos peores en términos de derechos humanos, es el ocaso del totalitarismo y el régimen se siente mas vulnerable”, añadía el invitado.

“A punto con La 2” (11), un magazine del segundo canal de Televisión Española, para abordar los actuales cambios en Cuba, llevaba al plató, también como única invitada “experta”, a Anna Ayuso (12), investigadora del CIDOB, un think tank cuyo presidente de honor es el exSecretario General de la OTAN Javier Solana (13), y en cuyo patronato participa el Ministerio de Asuntos Exteriores de España. CIDOB se presenta como un centro “independiente y plural”, argumentando que integra a personas cercanas al Partido Popular, al PSOE y a la derecha nacionalista catalana (14).

Ayuso repetía el habitual manual de tópicos sobre Cuba, para lo que contaba –también- con la colaboración de la presentadora. “Hablando de apertura, ¿puede el régimen castrista sobrevivir a estos cambios que conlleva el turismo (…) y sobre todo las nuevas tecnologías (…) porque te abren al mundo”, preguntaba. En su respuesta, la supuesta “experta independiente” Anna Ayuso se limitaba a defender las tesis del presidente de EEUU: “(en su visita a La Habana) Obama puso mucho énfasis en las nuevas tecnologías, y uno de los problemas de la Isla es que no hay libertad de prensa”.

Varios mensajes inapelables para la audiencia: que la Casa Blanca es quien pone “énfasis en (el desarrollo de) las nuevas tecnologías” de Internet en Cuba, cuando ha sido el bloqueo de EEUU –y no el gobierno cubano- quien ha impedido su desarrollo en la Isla (15). Y que “en Cuba no hay libertad de prensa”, pero sí la hay en EEUU o España.

Una libertad de prensa que consiste –como vemos- en invitar como “analistas expertos” solo a quienes atacan al gobierno cubano, y que censura la opinión de más de cien organizaciones de solidaridad con la Revolución cubana en el Estado español, muchas de las cuales cuentan con excelentes especialistas en la coyuntura política o la historia de Cuba (16). Una curiosa “libertad de prensa”.

(1) http://economia.elpais.com/economia/2016/04/08/actualidad/1460108730_046692.html

(2) http://www.rtve.es/alacarta/videos/telediario/td2-bloque-cuba-220316/3535011/

(3) http://www.rtve.es/alacarta/videos/la-noche-en-24-horas/noche-24-horas-09-10-15/3318279/

(4) http://www.rtve.es/alacarta/videos/concurso-de-cortos-rne/viii-concurso-cortos-rne-sexo-habana-esta-pinga/3576384/

(5) http://www.rtve.es/alacarta/videos/metropolis/metropolis-iconocracia/3594522/#

(6) http://www.artium.org/es/explora/exposiciones/item/55868-iconocracia-fotografia-cubana-contemporanea

(7) http://www.elmundo.es/cultura/2015/06/24/5589a9e7ca4741392f8b4589.html

(8) http://www.rtve.es/alacarta/videos/latinoamerica-en-24-horas/latinoamerica-24-horas-22-04-16/3581539/

(9) http://www.rebelion.org/noticia.php?id=164859

(10)http://www.cubainformacion.tv/index.php/contrarrevolucion/19640-gobierno-espanol-aprueba-565000-euros-a-webs-anticastristas-y-desestima-cubainformacion

(11)http://www.rtve.es/alacarta/videos/a-punto-con-la-2/punto-2-proyectos-solidarios-cuba/3549579/

(12)http://www.cidob.org/expertos/anna_ayuso_pozo

(13)http://www.cidob.org/es/cidob/patronato

(14)http://www.cidob.org/cidob/presentacion

(15)http://www.cubainformacion.tv/index.php/lecciones-de-manipulacion/64447-ise-les-acaba-el-mito-de-la-censura-a-internet-en-cuba

(16)http://www.cubainformacion.tv/index.php/especiales/164-otros-especiales/63603-xiii-encuentro-de-solidaridad-con-cuba-del-estado-espanol-zaragoza-12-al-14-de-junio-de-2015

 

TWIITER

Facebook