• Español
  • Euskara
Gerra psikologikoa Kuba eta Venezuelaren kontra: hedabideak kontzientzien aurkako suntsipen handiko armak dira
Noticias de Euskadi-Cuba

Cubainformación TV – Fabián Escalante Fonten testu batean oinarrituta – “La pupila insomne” bloga - Ahotsa: Intxizu Bengoa.- “Gerra psikologikoa”, Gerra Hotzaren hasieran AEBk estatu-politika bihurturiko kontzeptua, 1951n agertu zen lehen aldiz Ipar Amerikako Armadaren hiztegian.

Guerra psicológica contra Cuba y Venezuela: los medios son armas masivas de destrucción de conciencias (+Euskaraz)

“Guda psikologikoa -irakurtzen dugu- ekintza-multzoa (...) da, propagandan eta beste informazio-bide batzuetan gauzatua, talde arerioen, neutralen eta lagunen (...) aurka haien ikusmolde, sentimendu, iritzi eta jarreretan eragiteko erabiltzen dena, nazioaren politika eta helburuak babes ditzaten”.

Haien aitzindarietako bat John Foster Dulles izan zen, AEBko Estatu Idazkaria eta, aldi berean, United Fruit Company multinazionalaren legezko ordezkaria.

Kuba guda psikologikorako laborategi handietako bat izan zen. Lehen adibideetako bat 1961ekoa da: CIAk, Kubako Eliza Katolikoarekin elkar hartuta, Iraultzak uharteko haurren guraso-ahala kenduko zuelako berri faltsua zabaldu zuen. Izuak eraginda, ia 15.000 haur atera zituzten irlatik. “Peter Pan” delako operazioa.

Guda psikologikoaren erreminta nagusia hedabide masiboak dira, xede argi bat izanda: helburu diren herrialdeak, erakundeak eta pertsonak ahultzea eta ezegonkortzea.

Gaur egun, adibiderik paradigmatikoena Venezuelakoa da. Izan ere, bertako gobernua Washington edo Miamiko hedabideen guda psikologiko biziaren xede da, baita Caracas, Bogotá eta Madrilgoena ere.

Guda psikologikoa kezka, atsekabea, zalantza, etsipena eta damua eragiten saiatzen da. Ekintza zuzenean edo zeharka jarduten duten eragile askorekin konbinatzen du: ustezko “erakundez kanpoko” erakundeak, fundazioak, pentsamendu-zentroak, alderdiak…

Guda psikologikoa buruak eta bihotzak nahasteko eta engainatzeko baliatzen da, haiengan eragiteko. Borroka psikologikoa (ezkerrak eta pentsamolde alternatiboak proposatzen duena), ordea, irekia da, ideien arloan mugitzen da eta eztabaida du arma.

Zalantza argia da: posible da, sistema nagusiaren ez bestelako prozesuen bidez, ideien bitartez aurre egitea kontzientzien aurkako suntsipen handiko armak erabiltzen dituen etsaiari?

 

Guerra psicológica contra Cuba y Venezuela: los medios son armas masivas de destrucción de conciencias

Cubainformación TV – Basado en un texto de Fabián Escalante Font – Blog “La pupila insomne”.- La “guerra psicológica”, concepto convertido en política de estado por EEUU al comienzo de la Guerra Fría, aparece por primera vez en el diccionario del Ejército norteamericano en 1951:

“La guerra psicológica –leemos- es el conjunto de acciones (…) en la propaganda y otros medios de información contra grupos enemigos, neutrales o amigos (…), para influir en sus concepciones, sentimientos, opiniones y conductas, (con el objetivo de) (…) que apoyen la política y objetivos de la nación”.

Uno de sus adalides fue John Foster Dulles, Secretario de Estado de EEUU y a su vez representante legal de la multinacional “United Fruit Company”.

Cuba fue uno de los grandes laboratorios de la guerra psicológica. Uno de los primeros ejemplos data de 1961: la CIA, en alianza con la Iglesia Católica cubana, difundió la falsa noticia de que la Revolución se disponía a retirar la “patria potestad” de niñas y niños en la Isla. El pánico generado provocó la salida del país de casi 15.000 menores. Fue la llamada “Operación Peter Pan”.

La guerra psicológica tiene en los medios masivos de comunicación su principal herramienta, y su fin es claro: socavar y desestabilizar países, organizaciones o personas objetivo.

El ejemplo más paradigmático, hoy, es el de Venezuela, cuyo gobierno es objeto de una intensa guerra psicóloga desde los medios no solo de Washington o Miami, sino también desde Caracas, Bogotá y Madrid.

La guerra psicológica trata de crear zozobra, descontento, duda, desmoralización o arrepentimiento. Y combina su acción con numerosos actores, que operan de manera directa o indirecta: supuestas organizaciones “no gubernamentales”, fundaciones, centros de pensamiento, partidos...

La guerra psicológica se concibe para confundir y engañar, para influir en mentes y corazones. Por el contrario, la lucha ideológica –la que se propone desde la izquierda y el pensamiento alternativo- es abierta, transcurre en el terreno de las ideas y su arma es el debate y la discusión.

El dilema es claro: ¿es posible, desde los procesos alternativos al sistema dominante, hacer frente solo con ideas a un enemigo que controla semejantes armas masivas de destrucción de conciencias?

 

TWIITER

Facebook