• Español
  • Euskara
Internazionalismoarekin bat! ekimenaren adierazpena EAEko parlamentu zein gobernu berriari
Noticias de Euskadi-Cuba

Dagoeneko bi hilabete igaro dira pasa den irailaren 25ean Eusko Legebiltzarrerako haustekundeak burutu zirenetik. Denbora tarte honetan alderdi politiko ezberdinek euren legebiltzar taldeak   osatzen ikusi ditugu, gobernua osatzeko aliantzak egiten saiatu dira eta programa eta proposamen politiko ezberdinak komunean jarri dituzte.

Hauteskunde kanpaina hau hasi aurretik hamar bat eragilek parlamentuaren aurrean “Internazionalismoarekin bat!” ekimena aurkeztu genuen, alderdi politikoei gutxieneko minimo internazionalista batzuk betetzeko gonbitea luzatuz. Denbora honetan legebiltzarrera hautagaitza izateko aukerak zituzten alderdi politiko guztiekin harremantan jartzen saiatu gara. Horrela, EHBildu eta Ezker Anitza taldeekin kontraste bilkura bana izan genuen aurkezturiko minimoen dokumentu hori landu asmoz. Gainerako alderdiek ez diote bilera egiteko gure eskariari erantzun, eta beraz gure proposamenarekiko inolako interesik ez dutela ulertzen dugu.

Dena den, aurkeztu ditugun gutxieneko horiek elkartasunean edota berdintasunean oinarritzen diren nazioarteko politikak garatzea helburu duen edozein talde politikok bat egiteko modukoak direla uste dugu. Horregatik, aurretiaz alderdi politikoekin egin bezala, orain legebiltzar taldeei zein gobernuari dei egiten diogu “Internazionalismoarekin bat”-en adosturiko gutxieneko puntuak bete ditzaten.

Alderdi politikoekin hitz egingo dugunaz edo egingo diguten jaramonetik haratago, gobernuaren eta legebiltzar honen benetako izaera frogatuko duena nazioarteko politikei dagozkien ekintzak izango dira. Beraz, proposatzen jarraitzea izango da gure zeregina, edota beharrezkotzat jotzen dugun kasuetan, aurkeztu ditugun gutxieneko puntu internazionalistak betetzen direla exijitzea. Zentzu honetan, ez dugu baztertzen beharrezko irizten diogunetan mobilizazioekin erantzutea.

Horrela, euskal jendarteari dei egiten diogu gurekin batera datozen lau urteotan legebiltzarrean egingo den lana ikuskatzen jarraitzera, Euskal Herri internazionalista bat eraikitzea guztion betebeharra da eta.

Declaración de la iniciativa Internazionalismoarekin bat!  Al nuevo parlamento y gobierno de la CAV

Han pasado ya dos meses desde las elecciones al Parlamento Vasco del 25 de septiembre. En este tiempo hemos visto cómo los diferentes partidos políticos han formado sus grupos parlamentarios, han tratado de buscar alianzas para formar gobierno y han puesto en común los diferentes programas y propuestas políticas.

Poco antes de que empezara la campaña electoral, una decena de organizaciones presentamos delante del parlamento la dinámica “Internazionalismoarekin bat!” para instar a los partidos políticos a cumplir unos mínimos internacionalistas. En este tiempo hemos intentado contactar con todos los partidos políticos que tenían posibilidad de acceder al parlamento. Así, hemos tenido una reunión de contraste con EH Bildu y Ezker Anitza con los que hemos trabajado el documento de mínimos presentado. El resto de partidos no han respondido a nuestra solicitud de reunión entendiendo que no tienen ningún interés en nuestra propuesta.

Aún así creemos que los mínimos que hemos puesto encima de la mesa deberían ser asumibles por cualquier grupo político que quiera establecer unas políticas internacionales de carácter solidario y de igualdad. Por eso, como antes hicimos con los partidos políticos, ahora instamos a los grupos parlamentarios y al gobierno a que cumpla con los mínimos internacionalistas consensuados desde Internazionalismoarekin bat!

Más allá de lo que hablamos con los partidos políticos, o del caso que nos hicieran, entendemos que lo que nos demostrará de verdad el carácter del gobierno y de este parlamento será la política internacional en cuanto a las acciones que practique. Por lo tanto, será nuestro deber seguir proponiendo o, en el caso de que sea necesario exigiendo, que se cumplan los mínimos internacionalistas que hemos presentado. En este sentido, no descartamos dar respuesta en forma de movilización en el caso que veamos necesario.

A este respecto, invitamos a la sociedad vasca a que junto a nosotros y nosotras siga fiscalizando el trabajo que en el parlamento se vaya a hacer en los siguientes cuatro años, porque la construcción de una Euskal Herria internacionalista es deber de todos y todas.

 

TWIITER

Facebook