• Español
  • Euskara
Disidentzia, demokrazia eta giza eskubideak: komunikabideen aginteak lapurturiko hitzak
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación TVko koordinatzailea eta Euskadi-Cubako Komunikabideen arduraduna - Víctor Ángel Fernándezen testu batean oinarrituta – “La pupila insomne” bloga.- Mendebaldeko propaganda mediatikoak lortu du ezkerrari funtsezko berba eta kontzeptuak lapurtzea, esate baterako: “demokrazia”, “giza eskubideak” edo “disidentzia”.

Disidencia, democracia y derechos humanos: palabras robadas por el poder mediático (+Euskaraz)

Demokrazia -herriaren boterea- soilik dago, makineria mediatiko horren arabera, Kapitalak boterearen kontrola izaten jarraitzen duen leku horietan... kontrol horri edozein preziotan eutsita. Demokrazia horrek zuritzen ditu Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketak, edo herrialdeen gaineko esku-hartzeak eta okupazioak, milaka bizitza akabatuta, edo gizakiak inolako eskubiderik gabe kartzelatzea Guantanamoko Itsasontzi Basean, kasu.

Fulgencio Batistaren Kuban, gogora dezagun, hauteskunde “demokratikoak” egiten ziren. Egungo Kuban, ordea, milioika lagunek beren herrialderako nahi dituzten aldaketa ekonomikoak eztabaidatu dituzten horretan, “demokraziarik” ez dagoela dioskute.

Baina oker baino okerrago erabilitako berba “disidentzia” edo “disidentea” da. Hedabideetan, literaturan, zineman... sekula ez zaie horrela deituko sistema kapitalistari edo bere burua polizia unibertsal izendatu duten erregimenei aurre egin dieten pertsonei, borroka horretan bizitza edo askatasuna galdu dutenei.

Inork ez zien “disidente” deitu, AEBn, Martin Luther Kingi eta Malcom Xri, Pantera Beltzei edo Puerto Ricoko mugimendu independentistari. Are gutxiago egun jazarriak edo kartzelatuak direnei, Julian Assange, Oscar López Rivera edo Mumia Abu Jamali, kasu.

Prentsarentzat, “disidente” bakarrak dira Kuban eta antzeko herrialde bihurrietan AEBren eta beste potentzia batzuen jarrerekin bat egiten dutenak -horregatik dagokien ordainsaria jasotzen dutenak-.

Herrialde horietan, bide batez, benetako “disidentzia” proposatzen da egun, hau da, ez egitea bat gaizki egindakoarekin, akatsekin, hain zuzen ere benetako demokrazia babesteko... zerikusi gutxi duena hedabideetan saltzen digutenarekin.

Disidencia, democracia y derechos humanos: palabras robadas por el poder mediático

Cubainformación TV – Basado en un texto de Víctor Ángel Fernández – Blog “La pupila insomne”.- La propaganda mediática occidental ha conseguido robar a la izquierda términos y conceptos esenciales, como “democracia”, “derechos humanos” o “disidencia”.

Democracia -poder del pueblo- sólo existe, según esta maquinaria mediática, en aquellos lugares donde el Capital sigue manteniendo el control del poder... a cualquier precio. Es la democracia que justifica bombardeos como los de Hiroshima y Nagasaki, intervenciones y ocupaciones de países al costo de miles de vidas, o la prisión de humanos sin derechos en lugares como la Base Naval de Guantánamo.

En la Cuba de Fulgencio Batista, recordemos, había elecciones “en democracia”. Por el contrario, en la Cuba de hoy, donde millones de personas han debatido los cambios económicos que quieren para su país, se nos dice que no hay “democracia”.

Pero si hay un término maltratado es el de “disidencia” o “disidente”. En los medios, en la literatura, en el cine, no verán jamás esas palabras asignadas a quienes han disentido –al costo de su vida o su libertad- del sistema capitalista, o de los regímenes que se han autoasignado el papel de gendarmes universales.

Nadie llamó “disidentes”, en EEUU, a Martin Luther King o a Malcolm X, a las Panteras Negras o al movimiento independentista puertorriqueño. Mucho menos a personas hoy perseguidas o encarceladas, como Julian Assange, Oscar López Rivera o Mumia Abu Jamal.

Los únicos “disidentes”, para la prensa, son quienes respaldan las posiciones de EEUU y otras potencias –y por ello reciben su correspondiente retribución- en países díscolos como Cuba.

Donde, por cierto, hoy en día se hace proposición de verdadera “disidencia”: la de disentir de lo mal hecho, de los errores, precisamente para salvaguardar la verdadera democracia… que poco tiene que ver con la que nos venden en los medios.

 

TWIITER

Facebook