• Español
  • Euskara
Kuba FAOren Txostenean: nola lortu duen “porrot egindako” eredu batek Karibea-Erdialdeko Amerika eskualdeko azpinutrizio-tasarik txikiena
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación TVko koordinatzailea eta Euskadi-Cubako Komunikabideen arduraduna.- Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak, FAOk, goseari buruzko bere azken txostena argitaratu berri du: “Elikadura Segurtasun Ezaren Egoera Munduan 2014” (1). Bertan jasotako estatistikek balio digute Kuba beraren berezko eskualdeko -Karibe eta Erdialdeko Amerikako- herrialdeekin alderatzeko, eta, inolako zalantzarik gabe, adierazle onenak ditu (2).

Cuba en el Informe de la FAO: cómo un modelo `fracasado´ consigue el menor índice de subnutrición de la región Caribe-Centroamérica (+English/Italiano/Português/Français/Euskaraz)

FAOk bere estatistikan Kubari esleitzen dio ahal den azpinutrizio-mailarik txikiena, alegia, “biztanleriaren % 5etik beherakoa”. Aldiz, Haitiko biztanleriaren % 51,8k jasaten du azpinutrizioa, Dominikar Errepublikako % 14,7k, Guatemalako % 14,3k edo Honduraseko % 12,1ek .

Paradoxikoki, nazioarteko hedabideek gabezia izugarriko herrialdearen irudia zabaltzen dute egunero Kubari dagokionez; haien arabera, soldatek -horien balio zehatza dolarretan errepikatuta behin eta berriz- ez lukete ezta oinarrizko elikadura ere estaliko (3). Aldi berean, ez dute esaten Kuban laguntza sendoa ematen diela Estatuak elikadura-orgaren zati baten prezioei (4). Hedabideok, halaber, ez dute alderatzen Kubako egoera eta inguruko herrialdeetakoa, eta muzin egiten diote FAOren txostenak eta antzekoek jakinarazten duten informazio baliotsuari.

Lehen Mundua deritzoneko prentsaren jardunbidea halakoa izatea txundigarria da, dudarik gabe. Baina Erdialdeko Amerikako egunkari handietan etengabe irakurtzea Kubako -edo Venezuelako- esperientzia sozialista “porrot ekonomiko” gisa kondenatzen duten artikuluak eta editorialak tragikomikoa da (5) (6). Ze, orduan, zein da merkatu askeko ereduaren arrakasta, adibidez, Guatemalan? Haurren azpinutrizio kronikoari dagokionez, UNICEFen arabera (7) munduan bosgarrena den horretan? Urtarrila eta martxoa bitartean azpinutrizioak jota 11 adingabe hil diren horretan (8)? Non dago Venezuelako “arrakastarik gabeko eredua”, azpinutrizioari dagokionez FAOren datuen arabera % 14,1etik ia ezer ez egotera igaro denean (9)?

Theodor Frederick FAOren ordezkariak Estatuaren rola azpimarratu zuen Kubako elikadura-segurtasunaz hitz egitean (10). Haren esanetan, segurtasun hori oinarrizko elikagaien prezioei emandako laguntza handietan gauzatzen da, eta laguntzok elikadura-beharren erdiak estaltzen dituzte; halaber, osasun-zentroetan, ikastetxeetan eta langileen jantokietan egiten diren doako elikagaien edo oso-oso merkeen banaketek ere laguntzen dute, baita gizarte-talde kalteberen estaldurak ere, esaterako, gaixoena, minusbaliotasunak dituztena edo adinekoena (11).

Jakina, Kuba urrun dago arlo honetan perfektua izatetik. Nekazaritza-ekoizpen nazional txikiaren ondorioz, laguntzarik gabeko elikagaiak garestiak dira, eta 2.000 milioi dolar gastatu behar dituzte elikagaiak inportatzeko, hau da, herrialdeak turismoagatik edo bidalketengatik jasotzen duen zenbateko bera (12). AEBren blokeoak, gainera, handitu egiten du inportazioen prezioa, “Kuba arriskua” deritzonak % 30era bitarte garestitzen baititu pleitak (13). Inportazioak ordezkatzeko eta elikadura-burujabetasunerantz egiteko, Estatu kubatarrak inork erabili gabeko 1,7 milioi hektarea lur banatu ditu dagoeneko, doako usufruktuan, familia nekazarien artean. Halere, emaitzak eskasak dira oraindik (14).

Halere, Kuba -Venezuelarekin batera- 1996ko Elikadurari Buruzko Munduko Goi Bileran proposaturiko xedea, 2015. urte honetarako azpinutrizioa erdira murriztea, bete duten munduko 29 herrialdeen artean dago (15).

Bitartean, nazioarteko hedabideek “Kubako gosea” zabaltzen jarraitzen dute, ustezko “kazetari independente kubatarren” bideo (16) eta erreportajeetan (17) oinarrituriko berrien bidez.

Ze, zertarako aztertu zehatz-mehatz FAOren txosten aspergarri bat Miamiko ultraeskuineko erakundeek -AEBko Gobernuaren diruarekin (18)- Kuban kontratatuta dituzten pertsonen astakeriak argitara daitezkeenean (19)?

(1) http://www.fao.org/3/a-i4030s.pdf

(2) http://www.fao.org/publications/sofi/2014/es/

(3) http://www.americateve.com/cubanos-el-salario-mas-nivel-mundial-n857296

(4) http://www.cubainformacion.tv/index.php/economia/62788-ireciben-realmente-cubanas-y-cubanos-un-salario-de-25-dolares-al-mes

(5) http://www.prensalibre.com/opinion/oportunidad-en-venezuela

(6) http://www.laprensagrafica.com/2015/06/02/quiere-el-salvador-ser-socialista

(7) http://lahora.gt/unicef-guatemala-ocupa-el-quinto-lugar-de-desnutricion-nivel-mundial/

(8) http://www.prensalibre.com/guatemala/comunitario/mueren-11-nios-por-desnutricion

(9) https://laradiodelsur.com.ve/2015/04/14/fao-reconoce-a-venezuela-como-uno-de-los-paises-del-mundo-con-mayor-reduccion-del-hambre/

(10) http://espanol.cri.cn/782/2015/05/30/1s351201.htm

(11) http://www.radiocubana.cu/index.php/noticias-de-la-radio-cubana/68-noticias-nacionales/8719-cuba-es-modelo-en-ejecucion-de-politicas-para-garantizar-la-seguridad-alimentaria

(12) http://www.elnuevodia.com/noticias/internacionales/nota/crisisalimentariacubanapuedesersolucionadaporeeuu-2015298/

(13) http://www.granma.cu/cuba/2014-10-17/el-bloqueo-no-es-contra-una-marca-es-contra-un-pais

(14) http://www.infolatam.com/2015/05/17/cuba-entrego-mas-de-17-millones-de-tierras-en-usufructo-desde-2008/

(15) http://www.ultimasnoticias.com.ve/noticias/ciudad/salud/venezuela-disminuyo-la-desnutricion.aspx#ixzz3bz6ayXdE

(16) http://www.el-nacional.com/sociedad/Imagenes-fuertes-Mira-Cuba-contrarrestar_3_619168090.html

(17) http://www.infobae.com/2014/08/15/1587836-como-el-regimen-los-castro-cambio-la-dieta-los-cubanos

(18) https://lapupilainsomne.wordpress.com/2015/05/28/los-payaos-del-tio-sam/

(19) https://lapupilainsomne.wordpress.com/2015/05/21/26-000-dolares-semanales-paga-gobierno-de-ee-uu-al-pateador-de-panama/

Cuba en el Informe de la FAO: cómo un modelo `fracasado´ consigue el menor índice de subnutrición de la región Caribe-Centroamérica

José Manzaneda, coordinador de Cubainformación.- La Organización de Naciones Unidas para la Agricultura y la Alimentación (la FAO), acaba de publicar su último informe sobre el hambre, titulado “El Estado de la Inseguridad Alimentaria en el Mundo 2014” (1). Sus estadísticas nos sirven para comparar a Cuba con los países de su región natural –el Caribe y Centroamérica-, donde obtiene, de manera rotunda, los mejores indicadores (2).

La FAO asigna a Cuba el menor grado de subnutrición posible en su estadística, que es el de “menos del 5 %” de la población. En contraste, el 51,8 % de la población de Haití padece de subnutrición, el 14,7 % de la República Dominicana, el 14,3 % de Guatemala o el 12,1 % de Honduras.

Paradójicamente, la imagen que los medios internacionales proyectan a diario sobre Cuba es la de un país de enormes carencias, en el que los salarios –cuyo valor literal traducido a dólares repiten una y otra vez-, no alcanzaría ni siquiera para la alimentación básica (3). A la vez, silencian que en Cuba existe un fuerte subsidio del Estado a los precios de una parte de la canasta alimentaria (4). Estos medios tampoco comparan la situación de Cuba con la de los países de su entorno, despreciando la valiosa información que aportan informes como los de la FAO.

Que la práctica de la prensa del llamado Primer Mundo sea esta es sin duda chocante. Pero que en los grandes diarios de Centroamérica leamos constantes artículos y editoriales que condenan la experiencia socialista de Cuba -o la de Venezuela- como un “fracaso económico”, resulta tragicómico (5) (6). Porque entonces ¿cuál es el éxito del modelo de libre mercado en un país como Guatemala, quinto en el mundo en subnutrición infantil crónica –según UNICEF (7)-, y donde ya han fallecido –entre enero y marzo- 11 menores por desnutrición (8)? ¿Y dónde está el “modelo fallido” de Venezuela, que ha pasado –según datos de la FAO- del 14,1 % de subnutrición a su práctica eliminación (9)?

Theodor Frederick, representante de la FAO, enfatizaba el rol del Estado en la seguridad alimentaria en Cuba (10), concretado en altos subsidios a los precios de los alimentos básicos, que cubren la mitad de las necesidades nutricionales; en la entrega de alimentos gratuitos o a bajísimo precio en centros de salud, educación y comedores obreros; y en la cobertura de grupos sociales vulnerables, como personas enfermas, con discapacidades o adultas mayores (11).

Por supuesto, Cuba está lejos de presentar un cuadro idílico en este terreno. La baja producción agrícola nacional implica altos precios para los alimentos no subsidiados y el gasto de 2.000 millones de dólares en importación de alimentos, lo mismo que el país ingresa por turismo o por remesas (12). El bloqueo de EEUU, además, incrementa el precio de las importaciones, ya que el llamado “riesgo Cuba” encarece hasta un 30 % los fletes (13). Para sustituir importaciones y caminar hacia la soberanía alimentaria, el Estado cubano ha entregado ya en usufructo gratuito 1,7 millones de hectáreas de tierras ociosas a familias campesinas. Pero los resultados aún son escasos (14).

A pesar de todo, Cuba –con Venezuela- está entre los 29 países del mundo que han cumplido la meta propuesta en la Cumbre Mundial sobre la Alimentación de 1996: reducir la subnutrición a la mitad para este año 2015 (15).

Mientras, los medios internacionales siguen reproduciendo los reportes sobre el “hambre en Cuba” basados en videos (16) y reportajes (17) de supuestos “periodistas independientes cubanos”.

Por que ¿para qué desmenuzar un tedioso informe de la FAO, pudiendo publicar los disparates de personas contratadas en Cuba –con dinero del Gobierno de EEUU (18)- por organizaciones de la ultraderecha de Miami (19)?

(1) http://www.fao.org/3/a-i4030s.pdf

(2) http://www.fao.org/publications/sofi/2014/es/

(3) http://www.americateve.com/cubanos-el-salario-mas-nivel-mundial-n857296

(4) http://www.cubainformacion.tv/index.php/economia/62788-ireciben-realmente-cubanas-y-cubanos-un-salario-de-25-dolares-al-mes

(5) http://www.prensalibre.com/opinion/oportunidad-en-venezuela

(6) http://www.laprensagrafica.com/2015/06/02/quiere-el-salvador-ser-socialista

(7) http://lahora.gt/unicef-guatemala-ocupa-el-quinto-lugar-de-desnutricion-nivel-mundial/

(8) http://www.prensalibre.com/guatemala/comunitario/mueren-11-nios-por-desnutricion

(9) https://laradiodelsur.com.ve/2015/04/14/fao-reconoce-a-venezuela-como-uno-de-los-paises-del-mundo-con-mayor-reduccion-del-hambre/

(10) http://espanol.cri.cn/782/2015/05/30/1s351201.htm

(11) http://www.radiocubana.cu/index.php/noticias-de-la-radio-cubana/68-noticias-nacionales/8719-cuba-es-modelo-en-ejecucion-de-politicas-para-garantizar-la-seguridad-alimentaria

(12) http://www.elnuevodia.com/noticias/internacionales/nota/crisisalimentariacubanapuedesersolucionadaporeeuu-2015298/

(13) http://www.granma.cu/cuba/2014-10-17/el-bloqueo-no-es-contra-una-marca-es-contra-un-pais

(14) http://www.infolatam.com/2015/05/17/cuba-entrego-mas-de-17-millones-de-tierras-en-usufructo-desde-2008/

(15) http://www.ultimasnoticias.com.ve/noticias/ciudad/salud/venezuela-disminuyo-la-desnutricion.aspx#ixzz3bz6ayXdE

(16) http://www.el-nacional.com/sociedad/Imagenes-fuertes-Mira-Cuba-contrarrestar_3_619168090.html

(17) http://www.infobae.com/2014/08/15/1587836-como-el-regimen-los-castro-cambio-la-dieta-los-cubanos

(18) https://lapupilainsomne.wordpress.com/2015/05/28/los-payaos-del-tio-sam/

(19) https://lapupilainsomne.wordpress.com/2015/05/21/26-000-dolares-semanales-paga-gobierno-de-ee-uu-al-pateador-de-panama/

 

TWIITER

Facebook