• Español
  • Euskara
Kubak Guantanamoko Basea lagatzea onartu zuela? Historiaren desitxuratzea informazio bihurtuta
Noticias de Euskadi-Cuba

José Manzaneda, Cubainformación TVko koordinatzailea eta Euskadi-Cubako Komunikabideen arduraduna.- “El País” egunkari espainiarraren telebistako atalak Guantanamoko Itsasontzi Basea bisitatu zuen (1). Baina ez bertako goi-segurtasuneko kartzelako izugarrikeriak ezagutzeko, baizik eta duela hamarkadak Basean bizitzen geratzea eta beren herrialdearekin harremana izateari uztea erabaki zuten kubatarrekin hitz egiteko.

¿Cómo que Cuba aceptó ceder la Base de Guantánamo? La distorsión de la Historia convertida en información (+ Italiano/Français/Português/English/Euskaraz)

Dena den, erreportajeko gauzarik deigarriena zen Carlos de Vegak (2) -zazpi urtez CNN Pluseko berriemailea izan zenak Washingtonen (3), a zer kasualitatea- lasai asko transmititzen zuela Guantanamoko Basearen historia ofiziala... bertako bizilagunek idatzia.

“Teknikoki, hilean diru-kopuru baten truke alokatu genion lurralde hau Castrori” dio militar estatubatuar batek. Kazetariak ñabardura dakar: “4.000 dolarreko errenta urtean, Castrok beti errefusatzen duena, baina kontratuak indarrean jarraitzen du”.

Baina zer kontratu? Kubak alokairu-kontratu bat dauka AEBn lursail horrengatik? Eta, kontratua baldin badago, zergatik egiten dio uko Habanak alokairua kobratzeari?

El País, galdera horiei erantzun informatiboa eman barik, Etxe Zuriaren propaganda ofiziala errepikatzera mugatzen da: “Amerikarrek Kubak Espainiarekin izandako Gerran erabili zuten Basea eta, ondoren, gobernu kubatarrak onartu egin zuen 120 km2 hauek modu iraunkorrean lagatzea”.

Sinestezina: lehenenik eta behin, oker dabil dioenean “amerikarrek Kubak Espainiarekin izandako Gerran erabili zutela Basea”, Basea gerra hori eta gero sortu baitzen (4).

Bigarrenik, ustezko “alokairu-kontratua”, zeinaren bidez -haren hitzetan- “gobernu kubatarrak onartu egin zuen lursailak modu iraunkorrean lagatzea”, benetan AEBko Gobernuak inposatu zion gobernu kubatarrari. Gogora dezagun: 1898an, AEBk independentista kubatarrak Espainiaren kontra egiten ari ziren gerran esku hartu eta hil gutxian garaitu zuen Espainia militarki. Parisko Ituna sinatu eta AEBk militarki okupatu zuen Irla 1902ko maiatzaren 20ra arte, alegia, irlaren independentzia formala deklaratu zen arte (5).

Orduan, Kuba igaro zen kolonia espainiarra izatetik AEBko neokolonia izatera. Izan ere, haren lehenengo Konstituzioan, Washingtoneko Gobernuak, gudarosteak erretiratzeko baldintza gisa, 8 artikulu jasotzera behartu zuen Kubako Gobernua, Platt Emendakina deritzona; horren arabera, AEBk eskubidea zuen Irlan militarki esku hartzeko eta Guantanamon eta Bahia Hondan lurrak okupatzeko, “ikaztegiak edo itsasontzietarako baseak” ezartzeko (6).

Horregatik dago Itsasontzi Basea Guantanamon. Ez aurreneko gobernu kubatarrak bere lurrak “modu iraunkorrean lagatzea” onartu zuelako, baizik eta gudaroste okupatzaileak horretara behartu zuelako.

Irla menderatzeko asmoak argi baino argiago geratu ziren orduan Kuban zegoen gobernadore militar estatubatuarrak, Leonard Woodek, Theodore Roosvelt Presidenteari bidalitako isilpeko gutun batean: “Kubari independentzia eskasa, edo batere ez, utzi zaio Platt Emendakinaren bidez, eta orain gauza egoki bakarra da anexioa bilatzea. (...). Zalantzarik gabe hemendik gutxira jabetza bihurtuko den kontrolarekin, laster barru gurea izango da azukrearen mundu-mailako merkataritzaren kontrola. Irla pixkanaka bilakatuko da amerikarra (7)”.

Kubako egungo Gobernuak Guantanamoko Badia itzul dakion eskatzen du, 1969ko Vienako Itunaren 52. artikuluaren arabera; izan ere, horren arabera, itun bat indargabetuta geratzen da berau gauzatzeko indarra edo esku-hartze militarra erabili izan bada (8).

Halere, El País egunkariari eta antzekoei esker, inposizioz, lurralde-lapurretaz eta herrialde baten subiranotasunean esku hartu izanaz osaturiko historia ezkutatu egiten zaio iritzi publikoari.

(1) http://elpais.com/elpais/2015/07/23/videos/1437644995_773678.html

(2) http://www.huffingtonpost.es/carlos-de-vega/

(3) http://www.elconfidencialdigital.com/medios/Antonio-Cano-Carlos-Vega-Pais_0_2447155265.html

(4) https://es.wikipedia.org/wiki/Base_Naval_de_la_Bah%C3%ADa_de_Guant%C3%A1namo

(5) http://www.ecured.cu/index.php/Base_Naval_de_Guant%C3%A1namo

(6) http://www.ecured.cu/index.php/Enmienda_Platt

(7) https://lastorresdemarcos.wordpress.com/2015/05/22/la-base-naval-de-guantanamo-algo-de-historia-y-poco-de-ddhh-uscuba/

(8) http://laotramiradasur.com.ar/2015/02/guantanamo-112-anos-de-ilegalidad/

¿Cómo que Cuba aceptó ceder la Base de Guantánamo? La distorsión de la Historia convertida en información

José Manzaneda, coordinador de Cubainformación.- La sección de televisión del diario español “El País” visitaba la Base Naval de Guantánamo (1). Pero no para acercarse a los horrores de su prisión de alta seguridad, sino para entrevistar a las cubanas y cubanos que, hace décadas, decidieron quedarse a vivir en la Base y romper con su país.

Pero lo más llamativo del reportaje es cómo el periodista Carlos de Vega (2) –quien fuera, no por casualidad, siete años corresponsal de CNN Plus en Washington (3)- transmitía sin pestañear la historia oficial de la Base de Guantánamo escrita… por sus ocupantes.

“Técnicamente alquilamos este territorio a Castro a cambio de una cantidad mensual”, oímos a una militar estadounidense. Lo que matiza el periodista: “un alquiler de 4.000 dólares al año que Castro siempre rechaza, pero el contrato sigue ahí”.

Pero, ¿qué contrato? ¿Hay un contrato de alquiler de Cuba a EEUU por este terreno? Y si hay un contrato, ¿por qué rechaza La Habana el cobro del alquiler?

El País, lejos de dar respuesta informativa a estas preguntas, se limita a recitar la propaganda oficial de la Casa Blanca: “Los americanos usaron la Base durante la Guerra con España y después el gobierno cubano aceptó cederles estos 120 km2 de forma permanente”.

Increíble: primero, se equivoca al decir que “los americanos usaron la Base en la Guerra con España”, porque la Base fue creada después de dicha guerra (4).

Segundo, el supuesto “contrato de alquiler” por el que –asegura- “el gobierno cubano aceptó ceder” los terrenos “de forma permanente” fue –en realidad- una imposición del Gobierno de EEUU al primer Gobierno cubano. Recordemos: en 1898, EEUU interviene en la guerra que libraban los independentistas cubanos contra España, y derrota militarmente a esta en pocos meses. Se firma el Tratado de París, y la Isla es ocupada militarmente por EEUU hasta el 20 de mayo de 1902, en que se declara la independencia formal de la Isla (5).

Cuba pasa entonces, de ser una colonia española, a ser una neocolonia de EEUU. Porque en su primera Constitución, el Gobierno de Washington, como condición para retirar su tropas, obliga al Gobierno cubano a incluir 8 artículos, la llamada Enmienda Platt, que daban a EEUU el derecho a intervenir militarmente en la Isla y a ocupar tierras “para carboneras o estaciones navales” en el territorio de Guantánamo y Bahía Honda (6).

Por eso existe una Base Naval en Guantánamo. No porque el primer gobierno cubano aceptase “ceder” sus terrenos “de forma permanente”, sino porque fue obligado a ello por un ejército de ocupación.

Las intenciones de dominación de la Isla quedaban clarísimas en una carta confidencial del entonces gobernador militar norteamericano en Cuba Leonard Wood, enviada al Presidente Theodore Roosevelt: “A Cuba se le ha dejado poca o ninguna independencia con la Enmienda Platt y lo único indicado ahora es buscar la anexión. (...). Con el control que sin duda pronto se convertirá en posesión, en breve controlaremos el comercio de azúcar en el mundo. La isla se americanizará gradualmente”, podemos leer en ella (7).

El actual Gobierno de Cuba reclama la devolución de la Bahía de Guantánamo amparándose en el artículo 52 de la Convención de Viena de 1969, que declara abolido un tratado si se ha usado para él la fuerza o la intervención militar (8).

Pero toda una historia de imposición, robo de territorio e intervención en la soberanía de un país es secuestrada a la opinión pública gracias a medios como El País.

(1) http://elpais.com/elpais/2015/07/23/videos/1437644995_773678.html

(2) http://www.huffingtonpost.es/carlos-de-vega/

(3) http://www.elconfidencialdigital.com/medios/Antonio-Cano-Carlos-Vega-Pais_0_2447155265.html

(4) https://es.wikipedia.org/wiki/Base_Naval_de_la_Bah%C3%ADa_de_Guant%C3%A1namo

(5) http://www.ecured.cu/index.php/Base_Naval_de_Guant%C3%A1namo

(6) http://www.ecured.cu/index.php/Enmienda_Platt

(7) https://lastorresdemarcos.wordpress.com/2015/05/22/la-base-naval-de-guantanamo-algo-de-historia-y-poco-de-ddhh-uscuba/

(8) http://laotramiradasur.com.ar/2015/02/guantanamo-112-anos-de-ilegalidad/

 

TWIITER

Facebook